Gaur egun asko joaten gara umeekin igerilekura eta hondartzara. Eta horretarako gehien bat uretarako diren pardel botagarriak erabiltzen dira. Baino ez dute askorako balio, ez direlako xurgatzailek, bestela ur gehiegi xurgatuko luketelako, baino orduan gure umean pisa ere ez dute xurgatzen.
Eta oso ajustatuak ez direnez ere, ez dute ere ekiditen gure umeen kakak alde egitea pardeletik, eta hau bai dela arazo bat, gehien bat igerilekuetan.
Ba horretarako ditugu igerilekurako pardelak, Imse Vimse etxekoak.
Garbigarriak dira, beraz ez dugu pardel pakete handi bat erosi behar eta zakarretara bota erabiltzen dituzun aldiro. Iragazgaitzak dira, pixak alde egiten du, baino oso gutxi, eta horren ajustatuak dira bai gerrian eta bai izterretan dute goma elastikoagatik, kaka ez dela inoiz ateratzen.
PULezko geruza iragazgaitza du, baino dena kotoi organikoz bukatua, horrela zure umearen azalarekin kontaktuan kotoia bakarrik dago.
Oso suabeak dira eta erosoak. Marrazki oso politak dituzte. Eta egokienak dira igerilekurako, kakarik ez alde egiteko, eta hondartzarako ere oso egokiak dira, kakarik ez ziolako alde egingo eta ez delako hondarrez beteko.
Erabili eta botatzeko pardelak baino kalitate handiagokoak dira, kotoizko oihalez eginak daudelako, ingurugiroa errespetatzen dute, hondakin gutxiago sortzen dugulako hauekin eta ekonomikoagoak dira, bi edo hiru tamaina erosita nahikoak izango ditugulako eta ondoren izaten ditugun umeekin berdinak erabiliko ditugulako.