Zer dira Kanguro Metodo zaintzak?
Kanguro Metodoa, umea zaintzeko modu edo sistema bat da, gehienetan ume goiztiarretan erabiltzen da, non umea hazala azalarekin mantentzen den bere amarekin, aitarekin edo zaintzailearekin.
Columbian sortu zen metodoa eta ume goiztiarren tenperatura egonkor mantentzeko egiten zen, inkubagailutan egon behar zuten denbora murriztu eta ospitaleetako egonaldiak ere.
Baino gaur egun Kanguro Metodoa ez da bakarrik erabiltzen inkubagailuak beharrezko diren kasuetan, gaur egun munduko geroz eta leku gehiagotan erabiltzen da zentro neonataletan.
Mundu guztian zehar egin diren ikerketan azaldu da, umea eraman eta izateko modu bere honek efektu zoragarri bat duela ume goiztiarretan.
Nola egin kanguro Metodoa?
Ume azala azalarekin mantendu behar da kontaktuan, ahal den eta gertuen eguneko 24 ordutan bere amarekin. Umea ahalik eta posizio zuzenean izanda – posizio zuzen zuzena hankekin beheraka – amaren bular biluziaren gainean. Teknologiak beharraren arabera erabil daitezke. Erabateko edoskitzea da hoberena. Amak erdi eseria egon dezake estalki batean tapatua edo zutik estalki egoki batekin.
Nork erabili beharko luke Kanguro Metodoa?
Ume goiztiarrak edo pisu gutxirekin jaio izanagatik zaintza intentsiboak behar dituztenak neonatologia unitateetan eta mekanikoki egonkortuak daudenak. Posible da, umea intubatua dagoenean ere.
- Denboran jaiotako umeak eta pisu onarekin.
- Edozein arrazoigatik beraien amagandik banatuak izan diren umeak, amarekiko atxikimendua eta edoskitzea berriro ere sortzeko.
- Edoskitze ona bat izan nahi denean edo esne sortzea handitu.
Kanguro metodoak zaintze modu estu bat eskaintzen du, horrela atsedena, haztea eta sendatze naturala eman daitezen utziaz. Naiz eta ume goiztiarrentzat edo pisu gutxirekin jaioentzat sortu zen, Kanguro metodoa onuragarria da ume guztientzat beraien gurasoekin kontaktu zuzen eta etengabekoa izatea bezalaxe. Bere beroa, ama-esnea eta babesa dira umeak hazteko eta osasuntsu izateko behar duena.
Zer behar duzu Kanguro Metodoa egiteko?
- Ama (aitarekin ere balioko luke)
- Laguntza giroa
- Fular elastiko bat umea eramateko (nahi izanez gero)
- Aulki etzangarri bat estalkiarekin egongo bada
Azken berriak Kanguro Metodoakiko
Munduko osasunaren organizazioak, Unicef, eta Nazioko osasun institutuak Ama Kanguro Metodoa gomendatzen dute eta zentzu zientifikoa ematen diote, kostu baxukoa eta eragin handikoa umea eta amaren arteko garapenerako. Orain dela gutxi Joy Lawm doktoreak egin berri duen ikerketa batean adierazten du Kanguro Metodoa Kanguro Metodoa dela modurik eraginkor eta hoberena ume goiztiarren biziak salbu izateko munduan. Hemen dituzue ikerketako hainbat esaldi.
“Kanguro metodoa geroz eta onartuago dago eta denboran jaiotako umeei ematen zaizkien zaintza normalen pareko kontsideratua dago”.
“Argi dago Kanguro metodoa hiltzeekiko efektu handia duela neonataletako zaintza normalekin alderatuta, eta argi dago ere efektu hau posible dela eskala handietan ere”.
“Berdin dio umeak Donostia, Londonen edo Bartzelonan jaio diren, behar baino lehenago jaio badira behar estra bat dute besteekiko bizirauteko. Kanguro Metodoa ekonomikoa da, egingarria, eta orain dugu froga umerri bizirauteko eta bizitzeko modua emateko modurik egokiena dela”.
“Dudarik gabe, aldaketa honek biziak salba ditzake – baino errealitatea da umeak hiltzen jarraituko dutela beharrik gabe ez badiogu lehentasuna ematen Kanguro Metodoa erabiltzeari”.
Sleepy Wrap Fularra eta Kanguro metodoa
Sleepy Wrap fularra ume-eramaile elastiko bat da, eta umerik txikiena ere daramaten gurasoen besoak aske uzten ditu. Munduko zentro neonataletan buru izaten ari dira eta aholkatuenak dira Kanguro Metodorako. Normalean gurasoek arropak kentzen dituzte gerritik gora eta umea, biluzik, hartzen dute Sleepy Wrap fularrekin eta estalki batez tapatzen dira.
Ama eta umea fular elastikoaz batera egotea ez da praktikoa bakarrik, baita ere
- Umearen buru eta lepoaren posizio zuzen bat mantentzen laguntzen dute
- Erabat egokitzen da amaren eta umearen gorputz formetara
- Beharrezkoa den elastizitatea eskaintzen du, utero baten egoerako goxotasun antzekoaz
- Amarekin kontatuak ez dagoen umearen gorputz zatia estaltzen du, horrela beroa mantenduaz
- Amak libreki mugi dezake
- Goxotasuna ematen dio umearen azal leunari
- Gurasoak animatzen ditu Kanguro metodoa egitea naiz eta denboraldi luze eta neketsuak izan, asko laguntzen duelako.
ONURAK:
- Uteroko ingurua imitatzen du – umea kaxa batean egon berri da. Fularra umearen azalari atxikita dago uteroaren moduan, horrela umeak taktua, erritmoa eta presioa sentitzen jarraitzen du. Ez du bakarrik egiten umea jasana izatea sentitzea, baizik eta umeak hots lasaigarriak entzuten ditu, bere amaren bihotz taupadak, arnasketa eta ordu-arte sentitzen zituen kulunkada erritmikoak.
- Umearen tenperatura erregulatzen du amarenarekin, “synchrony termal”. Ume bat Kanguro posizioan jartzen denean, hazala azalarekin bere amarekin, amaren titien tenperatura aldatu egiten da umearen beharren arabera. Umea hozten bada, ama gradu bat berotuko da umea berotzen laguntzeko. Umea berotzen bada, amaren gorputzeko tenperatura jaitsi egingo da umea freskatzeko. Honek bikiekin ere funtzionatzen du eramanak direnean (la Ludington-azada, 2004). Gainera, umeak amaren gainean hartzen duen bildutako posturak hobeto mantentzen du beroa inkubategian etzanda egonda baino.
- Edoskitzean laguntzen du, nagusitasunean eta edoskitzearen luzeran ere – umeak titia bilatzen duen erraztasunagatik esne sortzea gehitzen da (Furman, 2002). Edoskitze nagusitua errazago eginaz.
- Babes inmunologikoa handitzen da – amak edoskitzen badu, berak antigorputzak sortuko ditu inguruan ditugun mikrobio guztientzat eta umeari emango dizkio. Antigorputz batzuk azalez ere pasatzen dira (Telemo, 1996). Ukitzea horren garrantzitsua da ume osasuntsu baten garapenean, ze ukipen faltak edo amarengandik ume bat banatzeak umeagan kortisol estresaren hormona askatzen hasten dela masiboki. Kortisol nibelak odolean eta amagandik urrun egoteak efektu negatiboa izan dezakete umearen inmunitatean, eta leukozitoak isurtzeari uztea.
- Negarrak gutxitzen dira – ume goiztiarrak zein denboran jaioak, gutxiago negar egiten dute hazala azalarekin badaude. Umeak gutxiago negar egiten du eta honek egiten du bere kortisol neurriak jaistea.
- Pisua eta haztea hobetzen da – kortisol neurri altuak sortzen direnean umea amagandik urruti dagoenean, haztearen hormonan efektu negatiboa dute. Amarekin egotean, honek egiten du umearen arnasketa, bihotza eta tenperatura erregulatzea, umeak dituen energia beharrak gutxitzen dira eta energia eta kaloriak gorde ditzake hobeto hazteko. (Charpak, 1997) (La Ludington, 1993).
- Ospitaleko denboraldia gutxitzea – kanguro metodoa erabili duten familien ospitaleko denboraldian %50 murrizten dira lehen astean. (Charpak, 1997)
- Loaldiak luzatzen dira – umea amarekin edo aitarekin hazala azalarekin dagoenean, loaldiak luzatzen ditu, lasaiago dagoela, goxoago dagoelako eta beraien bihotz eta arnasketak entzuten ditu, beretzat ezaguna den leku goxo hori.
- Apneak gutxitzen ditu eta arnasketa erregulatzen du – Kanguro metodoak apnea gertaerak murrizten ditu ume goiztiarretan (Ludington, 1998). Ume bat hazala azalarekin dagoenean amaren edo aitaren bularrean normalean arnasketaren hobetze bat ematen da. Umeak helduaren arnasketa entzuten du eta honek bere arnasketa estimulatzen du, horrela gurasoaren arnasketa imitatuaz. (Ludington, 1998)
- Bihotza egonkortzen du – bihotz taupadak egonkorragoak izaten dira Kanguro metodoa izan dute umeetan. (McCain, 2005).
- Biziak salbatzen ditu – azken ikerketek dioten %51ko murrizketa egon dela 2kg baino gutxiagoekin jaio diren umeen hiltze tasetan, Kanguro metodoa jasota lehen astean.
- Inongo ikerketek ez du frogatzen txarra denik umea gainean eramatea, hazala azalarekin eramatea edo maitatzea.
Eskertzen diogu NAP Inc-eri articulu hau utzi izana gure webgunean jarri ahal izateko. Jatorrizko artikulua ikusteko.