Segurtasunez eraman umea gainean

Mesedez irakurri gida hau zure umea posizio egokian doala ziurtatzeko

1 Ziurtatu zure umeak momentu oron arnasa ondo hartu dezakeela. Ume-eramaileak gaitasuna ematen die gurasoei eskuak libre izateko,

baino umea gainean daramazula izan behar duzu argi. Ume-eramaileak ez duelako ziurtatzen umeak arnas bideak irekiak izatea.

2 Ez eraman edo heldu inoiz umea bere kokotxa bularrera elkartuegi duelarik. Hau gerta daiteke bai besoetan eramatean, ume-eramailean eramatean edota aulkitxoan eramatean. Horrela ezingo duelako ondo arnasarik hartu. Jaio berriek ez dute muskulatura kontrolatzen eta ezin dituzte arnas bideak ireki bere kabuz mugitu ezin direlako.

3 Ez utzi inoiz umearen aurpegi eta burua erabat estalia oihalaz. Ziurtatu beti ikus dezakezula umearen aurpegia eta berak zu. Umearen burua beti ume-eramailearen iskinean jarri. Eta maiztasunez begiratu umeari.

4 Ez korrikarik edo antzeko aktibitaterik egin umea gainean izanda umeak mugimendua jasan beharko duelako. Honek mindu dezakeelako umearen lepo, bizkar edo burmuinean. Gehien bat jaio berritan.

5 Ez erabili ume-eramailerik autoa gidatzerakoan edo bizikletaz joatean. Ume-eramailean ez ditu kolpeak ekiditen segurtasun aulki batek edo bizikleta aulkiak ekidin ditzaken bezala.

6 Beti umearen adin eta pisura egokitutako ume-eramailean erabili. Adibidez, ez erabili Motxila Ergonomiko edo Meitairik bere kabuz eserita mantentze ez den ume bat. Mesedez, kontutan izan zure umearen haziera eta garapen fisikoa ume-eramailea aukeratzerakoan.

7 Ume-eramailea maiztasunez begiratu ondo dagoela ziurtatzeko. Oihala, zierreak, sokak eta euskarriak aztertu.

8 Ez egin umea ume-eramailean hartuta haurdun zeundenean egiten ez zenituen gauzak. Adibidez, haurdun egotean ibiltzera joan eta kontu izaten bazenuen ez erortzeko zenbat lekuetan, arriskua orain berdina da ume-eramaile batekin.

9 Umeak babestu. Bai eguzkitik, ez jarri arropa gehiegi udaran, bero uholdeak badaude ez jarri umea gainean.

10 Hotzerik babestu neguan. Horretarako badaude ere estalki bereziak.

11 Kontu izan umeen eskura dauden gauzekin, gehien bat umea atzean daramagunean, ez duzulako ikusiko zer hartzen duen. Ez utzi beraien eskura jostailu, trapu eta horrelakorik, min har dezaketelako edota aurpegia estali.

12 Umearen sudurrak, gehienera lurrari paralelo egon behar du denbora osoan. Umeak lo hartzen duenean bere sudurrak gorako egon behar du. Ume-eramaileak edo kaputxak burua heldu behrko dio.

13 Kontu izan gehien bat umea aurrean daramagunean janari edo edari beroak hartzearekin, erori ezkero umea ere erreko delako.

14 Umea ondo heldu ume-eramailean jarri eta bertatik jaistean

 

Ume-eramailea ez da segurtasun neurri bat bakarka, umea segurtasunez eramateko diseinatua dago. Zeu zara umea ume-eramailean daramazunean umearen segurtasunaren erantzule.

Ume jartzean eta hau lotzean GOGORATU…

Umeak eroso joan behar du zure ondoan, zure bularraren parean, horrela hartua gai izan behar duzu umea heldu ahal izateko. Ume-eramailearen esertzeko lekuak ez du umearen ipurdia bakarrik estali behar, izterren zati bat ere hartu behar duelako.

Ume zuzen hartzean, umearen belaunak gutxienez bere kalakaren altuera berean geratu behar dute, eta posible bada gorago, baino inoiz ez kalaka baino beherago. Honek egiten du hezurrak ondo sartzea kalakan, pelbisa alineatzea, eta bizkar hezurra posizio egokian egotea. Honek izterretan presioak egotea ekiditen du eta odola ondo jutea eta pitzamendurik edo egotea nerbioetan.

Umeari titia eman ondoren gogoratu berriro ere ume-eramailea lotzea eta posizio egokia izatea. Eta umea ikus dezakezula ziurtatzea.

Umeak beti joan behar du zugandik nahikoa gertu zuk muxu eman ahal izateko kopetan.

 

 


POSIZIO ZUZENA

 

Kokotxa goran, aurpegia bistan, sudur eta ahora goran

POSIZIO OKERRA

Umearen aurpegia estalia dago

POSIZIO OKERRA

 

 

Umea beragi dago

POSIZIO OKERRA

Kokotxa bularrari pegatua du

POSIZIO OKERRA

 

Umearen aurpegia erropari zapalduta dago

 

Berezko NAP Inc.-eko artikulua irakurtzeko.