Libe Garmendia – Garaiko jakiak – Udaberria

Mar 25, 2020

Libe Garmendia, “Giza elikadura eta dietetika”-n diplomatua da, eta gure dendan BLW Baby Led Weaning hitzaldiak eskaintzen ditu.
Oraingoan garaiko jaki edo elikagaiei buruz galdetu diogu.

Udaberriko elikagaiak
Iritsi zaigu udaberria. Eta urtaro aldaketarekin batera, gure herrietako merkatuak, zein fruta eta barazki saltokiak, poliki-poliki elikagai berriz betetzen hasiak dira. Neguko hotzaldien ostean, neguan landatu diren hainbat elikagai udaberrian loratuko baitira.
Sasoiko elikagaiak kontsumitzea gure osasunerako eta ongizaterako onuragarria da. Izan ere, une onean jasotzen direnean elikagarriagoak dira. Eta ezaugarri organoleptiko ezin hobeak dituzte; usain, kolore, zapore eta testura hobeagoak dituzte. Goxoagoak dira beraz.
Bestetik, modu honetara, gure ingurunea gehiago errespetatzen dugu, jasangarriagoak baitira. Elikagai bakoitzari bere ziklo naturala betetzen laguntzen diogu eta laborantzaren errotazioa sustatzen dugu. Garraiatzeko distantziak gutxituz gastu energetikoa eta kutsadura ere murrizten dira.
Guzti horrez gain, sasoiko elikagaiak kontsumitzeak, gure menuari barietatea sartzeko aukera ematen digu. Haurren kasuan, askotan kosta egiten zaigu plater berriak eskaintzea, errefusatuko dituzten beldurra izaten baitugu. Horretarako, etxean prestatu eta gurasoek kontsumitzea ezin bestekoa izango da. Haurrek gurasoek egiten dutena imitatzeko joera baitute. Elikagai horiek onartzeko, elkarrekin erosi eta beraiekin prestatzea lagungarria izan daiteke.

Lekaleak
Udaberriko lekaleak, ilarrak eta babak, oso preziatuak diren elikagaiak dira. Freskoak martxotik maiatza bitartean bakarrik izaten ditugu. Gainontzeko lekaleak bezala, zuntzetan aberatsak dira. Tipula eta txanpinoi erregosiekin edota patata egosiekin prestaturik primeran geratzen dira. Baita barazki gehiagorekin menestra moduan ere. Hasieran, horien zaporera ohitzeko, kantitate txikietan eskaini ditzakezue. Adibidez, zereal, haragi edo arrainen osagarri moduan.

Barazkiak
Apiriletik aurrera gernikako piperrak jateko aukera izango dugu. C bitaminan aberatsak dira, eta bigarren plateren lagungarri moduan jarri ditzakegu. Nafarroko zainzuri freskoak hemendik maiatza bitartean izango ditugu. Horien prestaketak kontserbakoek baino lan handiagoa badu ere, duten zapore goxoagatik merezi du probatzea. Letxuga, errukula, errefautxoa eta kukulua neguan ere izan ditugu (baina negutegikoak), apirila-maiatzetik aurrera, kanpokoak aurkituko ditugu.

Frutak
Frutetan zapore bizi edo azidoetatik, zapore gozoagoetara pasatuko gara. Apiriletik aurrera, haurrei asko gustatzen zaizkien bertako marrubiak, mugurdiak, andere-mahatsak eta gereziak izango ditugu. Osorik, txikiturik beste frutekin edo jogurtarekin eskaini ditzakegu.

Arrainak
Itxasoak ere arrain urdin gehiago jateko aukera emango digu. Bertako antxoa, berdela eta sardinak izango baitigugu. Horiek hezur ugariko arrainak dira, beraz, txikienei hezurrak tentu handiz kentzea komeniko litzateke. Beste arrain urdinak bezala, omega 3an aberatsak dira.

Libe Garmendia
“Giza elikadura eta dietetika”-n diplomatua

También te puede interesar

Familia Ugariak – Erditze Anitzak

Familia Ugariak – Erditze Anitzak

Meitaimaitien familia ugariak eta erditze anitzak izan dituzten familiak izan nahi ditugu kontuan, horregatik, familia hauek %10eko deskontua izango dute. Beherapen hau izan ahal izateko erakutsi edo emailez bidali beharko diguzue Familia Liburua eskaneatuta...

read more
Udaberria eta haurren alergiak

Udaberria eta haurren alergiak

Udaberriarekin batera, naturaren berpiztea, egunen luzatzea eta kontsultetan alergia kuadroak maizago ikusten hasiko gara. Alergiak era desberdinetan azaltzen dira, baina udaberrian polenaren eraginarengatik 2 kuadro alergiko...

read more
Esti Arri

Esti Arri

PORTEOA, UME ERAMAILEAK, AMATASUNA, AITATASUNA… “Noski, horretara ohitu duzu eta!” Hauxe da gure semea jaio denetik sarri sarri entzun behar izan dudana/duguna porteatu izan dugunean. Hasieratik erabili dugu fular elastikoa porteatzeko, baita kalerako paseatzeko...

read more

Teléfono y whatsapp

624 27 64 85

EMAIL

info@meitaimaitie.com

NEWSLETTER

Subscríbete a nuestra newsletter y te informaremos de novedades, promociones y ultimos post de nuestro blog
Nosotros

MeitaiMaitie nació de la necesidad de compartir una forma de entender la crianza y el porteo. Hoy, sin embargo es ya parte nuestro proyecto de vida. Un proyecto que ha ido creciendo y evolucionando.

Copyright 2023 – Developed by anfora.net

MEITAI MAITIE