Dagoeneko urte bat baino gehiago gure bigarren alaba Dinari titia eman egon ondoren, hauetatik ia 10 edoskitze esklusiboan (seigarren hilabetetik aurrera elikagai solidoak eskeintzen joan ginen Dinari, baino bederatzigarren hilabetera arte ez zuenez interesek azaldu ia hamargarren hilabeterarte edoskitze esklusiboa izan zen) eta ez arazo gutxirekin hasieran, orain, Raynaud Sindromeari buruz idaztera animatu naiz eta bere eragina edoskitzean.
2007an, Peru jaio zenean zesareaz, titirik ez ematea gomendatu zidaten, guk ere ez genuen borroka gehiegi egin eta horrela geratu ginen. Asko bota nuen faltan titia ematea eta nere kumetxoa elikatzea nere esnez, ugaztuna naizen bezalaxe, ez erditu izanaren penaz gain, baina hori beste hariko ezpala da.
2012an Dina jaio zen, nik eta Anderrek nahiko argi genuen titia emango niola, eta hori hobeto bermatzeko, Edoskitze Aholkulari ikastaro bat egin nuen, bai neretzat informazioa izateko, baita guregana kontsultak egitera etortzen den jendeari erantzun bat eman ahal izateko ere. Edoskitzearen aldeko diren emaginez inguratu ginen ere; Carmen, Elisa, Jeru, Arantxa… Billabonako anbulategiko edoskitze taldeetara joan nintzen, egoera ezberdinak entzuteko, beste ama batzuei laguntza emateko eta nik laguntza jasotzeko.
Edoskitze Aholkulari ikastaroaren ondoren, ez nuen zalantzarik buruan bueltaka: “titia emango diot esnea baldin badut, ahal badut, ez dakit eta esnerik izango dudan edo ez”. Gaur egun haurdun daudenen artean entzun ohi diren esaldiak eta egiazkoak ez direnak, %99an.
Hala eta guztiz ere gure edoskitzea ez zen erraza iozan eta horregatik Raynaud Sindromeaz hitz egin nahi dizuet. Ez da oso ezaguna edoskitzean, baino azken ikerketek dioten moduan edoskitzen dauden amen %20ari eragiten dio, eta uste da horrenbeste utzitako edoskitzeen arrazoietako bat izan daitekeela mastitisa, grietak, minak… sortzeagatik.
Raynaud Sindrome edo Fenomenoaren mediku definizioa:
Raynaud fenomeno moduan ezagutzen da gorputz-adarretan ematen diren baso espatiko iskemiko gertaerari, azal kolore aldaketaz karakterizatuak, zianosia edo zuritasuna, gorritasunaz jarraitua. Raynayd gaixotasuna deitzen da Raynaud fenomenoa ematen denean inongo gaixotasun gehigarririk gabe horren arrazoia edo izatea argituko lukeenik, eta Raynaud Sindromea da Raynaud fenomenoaren egoera eragiten duen gaixotasunari atxikita.
1862an lehen aldiz Maurice Raynaudek deskribatua, fenomenoa ematen da hotzetan egoteagatik baino beste batzuetan estres emozionalak ere sor dezake. Zuritasun, zianosi eta gorritasun sekuentzien garapena da, normalean ondo ezberdinduak eta gehienetan esku edo hanketako behartzetan ematen da. Zuritasuna fase iskemikoan ematen da, arteriak, benak eta kapilarrak dilatatzen direlarik. Zianosia basoetan oxigeno gabeko odola dagoelako ematen da. Zuritasuna eta Zianosia hotza, tumefakzio eta parestesiarekin batera joaten dira. Beroarekin baso espasmoa konpontzen da hipereremia reaktibo bat izanaz eta zonaldea gorritzen da askotan palpitazioak izanaz.
Ondoren, zonaldean kolorea berera etortzen delarik.
Raynaudan zergati zehatzak ezezagunak dira. Ematen den baso espamoa erantzun anormal bat izan daiteke estimulu baso konstriktoreeri, egoera normalean basoetako muskulu lisoen kontrakzio txiki bat emango lukeena eta Raynaud gaixotasunean arterien obliterazioa eman dezakeena. Denetariko mekanismoak proposatu dira fenomeno bat azaltzeko.
Koadro klinikoa: Krisiak behatz puntetan hasten dira (gure kasuan titi puntetan). Zuritasuna, minutu batzuko luzapenarekin, ziztada, parestesia eta hotzarekin batera dator. Jarraian fase zianotikoa ematen da eta hotza ez da desagertzen espontaneoki, beroa jartzean baizik. Ondoren hiperemia erreaktibo fasea dator gorritasuna azalduz.
Raynaud gaixotasuna (Raynaud fenomeno primarioa ere deitua) gehiago azaltzen da emakume gazteetan gizonetan bano (3:1 eta 5:1 artean).
Raynaud Sindromea (edo Raynaud fenomeno sekundarioa) egoera askogatik eman daiteke.
Raynaud sindromearen sintomak
Edoskitzeko Raynauden kasuan emakumeok ziztada antzekoak sentitzen ditugu, erredura sentsazioa, batzuetan tomaren hasieran, gutxitu egiten direlarik toman zehar, eta toma bukatu eta minutu gutxi batzutara erredura sentsazio oso deserosoa sentitzen dugu titiaren barrutik titi punta aldera edo titi puntatik barrua aldera. Batzuetan ere titi punta (askotan titiaren lehen zatia ere) anestesiatua edo insensible sentitu dezakegu.
Itxurari dagokionez, askotan tomaren amaieran titi punta zuri zuri egoten da eta punta gogorra geratzen da, iskemia bat, eta minutu batzutara more jartzen da, zianosia.
Zertan du eragina honek edoskitzean eta zergatik izan daiteke horrenbeste edoskitze uztearen arrazoi Raynaud Sindromea?
Oinarrian Raynauda baskularizazio falta bat da titi puntan, ez da nahikoa odol jario iristen zonalde horretara eta honek egin dezake bertan nahikoa erregenerazio zelular ez egotea. Horregatik, posible da zauri edo grietak izatea errazago, eta bestetik izanez gero ez sendatzea edo ez hobera egitea garaztatze falta horrengatik.
Honek grieta gehiago sortzea eta ez sendatzea errazten du. Edoskitzeko lehen hilabeteetan, hau estabilizatzen den arte, oso posible da grietak izatea, zonalde horretarako hazala urradurara ohitu behar delako, eguneko hainbat ordutan kontaktua, sukzioa, urradura, etab. egotea ohitu, honek hazala sumintzea egiten duelarik… ez badugu nahikoa odol garaztatzea zonalde horretan ez da erregenerazio eta zikatrizaziorik egongo, eta posible da mastitis hasera gehiago izate, eta hauek ezin errekuperatu ahal izatea.
Gehienetan emaginak Raynaud Sindrome bat dagoela jakiten dute edoskitzean, ume jaio eta lehen asteetan askotan jotzen dugula beraien kontsultara grieta eta mastitis hasera errepikakorrekin…
Hau izaten da lehen pista, ondoren min-erretze sentsazioa toma amaitzea… titi punta zuri eta morea… Hotzari hiper sentsibilitatea…
Zergatik da garrantzizkoa diagnosia eta konponbidea jartzea?
Horrela egingo ez balitz, egunak eta astean eraman ondoren grieta, mastitis hasera, grieta, mastitis hasera… mastitis hasera… Edoskitzea uzten amaitzen dugulako ezinezkoa delako horrela jarraitzea.
Zenbat jende ezagutzen dugu edoskitzea utzi duena min asko zuelako, mastitisak izateagatik jarraian, grietak, mastitis hasierak…? Litekeena da hauetariko asko eta asko Raynaud sindromea izateagatik izatea baino ez jakitean eta ez jartzean erremediorik azkenean edoskitzea uztea.
Tratamenduari buruz, ez naiz ni hortaz hitz egin behar duena, beraz emaginarengana joan behar da, edo familiako medikutara… (inguruan dugun edoskitzearen aldekoen den fakultatiboarengana), eta eurek esango du kasu bakoitzean zein den beharrezko tratamendua.
Esan, nik, medikamentu bat hartu behar izan nuela egun batzuetan, eta 5 bat hilabetetara errepikatu beharra izan nuela tratamendua, berriro ere mina, insensibilitatea, erremin sentsazioa nuelako berriro ere. Eta ondoren 7 bat hilabetetan Soja Lezitina hartu ere egunero.
Minaren fasea gainditu ondoren, mina eta zikatrizatze arazorik ez izan arren, iskemia eta zianosia beti nituen toma bakoitzaren amaieran.
Hau denagatik, nere aholkua da hauetako sintomaren bat badezute edo dezutela uste badezute, zuen emaginarengana joateko, ikusiz gero ez dizuela konponbiderik jarri bilatu beste norbait, mediku, erizain, pediatra… edoskitzearen aldeko dena eta lagunduko dizuena. (Euskadin bazaudete, jar dezakezue gurekin harremanetan eta lagunduko dizuet topatzen).
Pezonerak
Grietak daudenean, pezonerak asko laguntzen dute, toman min gutxiagorekin egin ahal izateko, baino kontu izan behar da hauekin nere ustez, zergatik nere kasuan, segurtasun asko ematen zidatelako, berriro ere grietak ez egiteko ere laguntzen duelako, baino posible da titia nahikoa estimulatzen ez uztea eta horrek egiten zuen nahikoa esne ez izatea nik Dinantzako. Horregatik, asko laguntzen dute, baino egun batzuetarako izan behar dutela uste dut. Oso erreza delako kentzea, bi egunetan kendu nituen nik, baino beldur asko ematen zidan, eta bi egun horietan min pixka bat izan nuen, zergatik naiz eta postura egokia izan, azalak ohitu egin behar du urradura hori izatera zuzenean. Eta utzi nituen bezain pronto izan nuen behar adina esne.
Raynaud izateak eta tratamendu edo konponbidea ez jartzeak grietak, mastitis hasierak, abszesuak… izatera eraman zaitzake. Eta askotan edoskitzea uztea erabakitzera ere, bihozmin askoz noski.
Edoskitzean kontuan izan beharreko hainbat kontzeptu
Ados nago definizioan aipatzen diren arrazoi posibleekin Raynaud Sindrome izaterako, posible ikusten dudala estres egoera bat izatea Raynaud dugun askok. Nik oraindik badudalako iskemia eta zianosia tomaro, baino mina, erremin sentsazioa, etab. dagoeneko ez ditudalako, 5-6 hilabetetara desagertu ziren, eta posible da estresa desagertu delako izatea, zentratua nagoelako, edoskitzea ere estabilizatu delako, umeak… Horregatik uste dut posible dela.
Edoskitze taldera joan izan naizenean jende asko topatu izan dut Raynaud izan dutenak, baino agian lehen haurrarekin ez eta bigarrenarekin bai, edo lehenengoarekin bai eta bigarrenarekin ez… horregatik uste dut ere estres egoerarekin erlazionatua egon daitekeela, ez delako beti ematen den zerbait pertsona berean. Eta eskuetan lehenago gertatu izanak ez du esan nahi ere edoskitzean izango duzunik edo ez.
Horregatik jankin ezazue:
Edoskitzean ez da zertan minik egon behar
Edoskitzean ez da sufritu beharrik
Minik baduzu, ez bazaude ondo, beti dago arrazoiren bat eta konponbide bat, postura oso garrantzitsua da ere, eta diagnosi goiztiar bat ere.
Argi baduzu titia eman nahi duzula eta laguntza behar baduzu, eta zure osasun zentroan ez baduzu laguntzatik topatzen (euskal herrian behintzat gehienetan laguntza asko izaten da), bilatu zure inguruan, bilatu zure inguruan urte askoz titia eman duena, ematen ari dena, zure herrian, zure auzoan, edoskitzearen aldeko direla dakizun ama batzuk, norbaitek jakingo duelako nora jo dezakezun inguruan, edo norengana jo duten beraiek edo beraien lagunak, eta ekintza horrekin edoskitzea salbatu dezakezu.
Gure istorioa
Eta badakit zertaz ari naizen. Nere edoskitzea Dinarekin ez zelako erreza izan, oso zaila eta gogorra momentu batzuetan ere izan zen, baino oso polita ere, eta neretzako zertaz harro sentitu, eta jende askori eskerrak eman ere.
Grietakin hasi nintzen, ondoren mastitis hasera bat, beste grieta bat, mastitis gogor bat, abszesu batean amaitu zena, drenatu beharra izan zidaten, eta azkenean ahal izan nuen 9 hilabete-arte edoskitze esklusiboa egitea titi bakarretik.
9 hilabeterekin hasi ginen pixkanaka Dinari jana eskaintzen edo eskura jartzen, eta oraindik egun askotan bere elikagai nagusiena nere esnea da. Eta hori titi bakarrean esnea izanda, drenatzeko operazioaren ondoren bestean esnerik gabe geratu nintzelako, eta naiz eta posible izango litzatekeen bertan relaktantzi bat egitea,m nahiago izan nuen bakarrarekin jarraitzean banuelako nahikoa.
Baino hau dena sostengu eta laguntzari esker izan zen. Ander hor egon zelako, laguntzen eta sostengatzen beti, animoak ematen biberoi hitza aipatu gabe, edo osagarria… Edurnek asko lagundu zidalako esne lagunak Madrilera bidaltzen analizatzera, hor egon zen nere galderetarako eta asko lagundu zidalako bere kasuak. Carmenen edoskitze talde zoragarriak hor daudelako beti, animoa edonori igotzeko modukoak, eta bai bera eta bai Juanra hor daudelako edozein igandetan gaueko 10tan telefonoaren atzean, laguntzeko, drenaje bat egiteko, kurak egiteko, naiz eta izugarrizko mina egiten zidaten munduko maitasun guztiz egiten zizkidan. Elisa beti hor dagoelako, erremedio naturalekin, lasaitasuna emanaz, lagunduaz, maitasunez, jakinduriaz. Arantxak bere botikina hartu zuelako eta hor etorri zitzaidalako kurak egitea Irunen larunbat eta igandean ni nengoen lekura. Aitzpeak kaña eman zidalako pezonera uzteko eta horrela nahikoa esne izateko Dinantzako… eta bere 5 urtetako edoski esperientziarekin lagundu zidalako. Gure pediatra Marijosek inongo momentutan ez zigulako presiorik sartu naiz eta Dina nahikoa pisu ez irabazi eta pertzentila gutxitu… Eta Ana Revillak izugarri lagundu zidalako bere erremedioekin, nere lan pertsonala egiten errudun sentsazioa kentzen eta nere zauri fisiko eta emozionala sendatzen.
Pertsona guzti hauei esker, jarraitzerik izan nuen, nahiz eta arazoak izan.
Carlos Gonzalezek dioen moduan edoskitzea “Opari bat da”, baino momentu eta egoera gogorrak egon daitezke, eta horietan laguntza eta sostengua behar da.
Zure inguruan arazoak dituen norbait baduzu, lagundu zure esperientziarekin, ez dezagun esan “niri oso ondo joan zait” eta listo.
Laguntza behar baduzu bilatu zure inguruan titia eman duen inor edo ematen ari dena, edo jarri zaitez gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu: gloria@meitaimaitie.com edo info@meitaimaitie.com.
Gloria Urkola Etxetxipia
MeitaiMaitie