Terapeuten rol-a

Mar 7, 2012

Ikertze pertsonal batean lagundu nahi dugunok, hau da, minetan eta iluntasunean zikintzeko prest gaudenok, biziaren zentzu sakona topatzeko esperantzarekin, “Ohizko Ildo patriarkal”etik atera beharra dugu. “Normaltasunaz” hustu. Maitatua sentitzearen sentsazio gozoari uko egin. Teoriez askatu, naiz eta liluragarriak izan. Ildotik ateratzea bakarrik geratzeko prest egotea da, gure zereginak bermatzen dituzten kanpoko onarpenen beharrik gabe.

Pertsonalki, batzuetan ikusten dut nola “talde inkontziente alternatiboak” harrapatu nahi nauela nire ustezko teoriei atxikita. Baino ez dut horretan inolako interesik. Ez dut atxikimenduzko haziera batengatik borroka egite, ez dut ere edoskitzea gogorki defendatzen, eta ez naiz ere umeak gurasoekin lo egitearen defendatzaile sutsuena (hainbat hedabideetan nigatik esan den moduan). Baino gauzak ez dira horrela. Niri axola zaidan gauza bakarra pertsona bakoitzaren abordatzea bere zailtasunekin, bere iruzurrezko diskurtsoa aurkitzeko ikerketa lana eta bakoitzaren “fantasia” guzti hori aztertzearen proposamen bate erakarria pertsonaren barne egiara iritsi arte. Ondoren bakoitzak nahi duena egin dezan bere buruaz duen ikuspuntu berri horrekin. Hori da dena. Horretarako, Ildotik ahalik eta urrutien egon beharra dugu. Ez duela eskolara joan nahi? Eta zer gertatzen da ez bada eskolara joaten? Nola? Baino nola ez da joango? Baino non lo egingo du nire senarrak? Eta bikote erlazioa? Eta badu esnerik hartzen, zer emango diot? Eta kaltzioa? Eta gaizko ohitzen bada? Baino nola ez dut txeratuko? Eta zerbait gertatzen bazaio, zer egiten dut nire erruarekin? Baino nola ez da bere aitona-amonei bisitan joango? Ez diot antibiotikorik emango? Nola utziko dut alde batetara nire ama? Nola da posible norbaitek bere burua gaixotzea nahi izatea? Baino horren horrela izango da? Ez da gehiegikeria? Eta handia egiten denean aurpegiratzen badit? Bakarrik joan? Edozein proposamen “ezberdin”ek, bizi garen Ildo zurrundutik ateratzen laguntzen digu. Hain zuzen, ikertze pertsonaletan laguntzen duen profesionalari, ere tokatzen zaio beregan hau dena zalantzan jartzea ondoren ausardia izateko hau dena zalantzan jartzeko bezeroari. Ezer ez jotzea ziurtzat. Ez aholkatzea. Ez erabakitzea zer den zuzena eta zer ez. Ez iritzia ematea. Balore epaiketarik ez izatea. Inoren sendatzea ez nahi izatea. Ez uste izatea bezeroari esateko duguna ideia bikain bat denik. Ez itxarotea bezeroak aldaketak egin ditzan. Ez aurrejartzea bakoitzaren sinesmenik. Inongo ideologiarik ez mantentzea. Botererik ez eragitea bestearengan. Jakinduriarik izatea ez onartzea. Bezeroa ez loturik izatea tratamenduan jarrai dezan. Ez aliatu ezta erreferente ez bihurtzea. Bezeroaren miresmenik ez onartzea. Ezertaz ziur ez egotea. Terapeutak –nire ustez- arimaren kobazulo ilunetan sartzea gonbidatzen duen pertsona da, harantzago joateko prest dagoena eta arriskuak hartzeko ere. Erituta bukatzeko arriskuraino sartze den pertsona da, beharrezko balitz.

Laura Gutman.

También te puede interesar

Familia Ugariak – Erditze Anitzak

Familia Ugariak – Erditze Anitzak

Meitaimaitien familia ugariak eta erditze anitzak izan dituzten familiak izan nahi ditugu kontuan, horregatik, familia hauek %10eko deskontua izango dute. Beherapen hau izan ahal izateko erakutsi edo emailez bidali beharko diguzue Familia Liburua eskaneatuta...

read more
Udaberria eta haurren alergiak

Udaberria eta haurren alergiak

Udaberriarekin batera, naturaren berpiztea, egunen luzatzea eta kontsultetan alergia kuadroak maizago ikusten hasiko gara. Alergiak era desberdinetan azaltzen dira, baina udaberrian polenaren eraginarengatik 2 kuadro alergiko...

read more
Esti Arri

Esti Arri

PORTEOA, UME ERAMAILEAK, AMATASUNA, AITATASUNA… “Noski, horretara ohitu duzu eta!” Hauxe da gure semea jaio denetik sarri sarri entzun behar izan dudana/duguna porteatu izan dugunean. Hasieratik erabili dugu fular elastikoa porteatzeko, baita kalerako paseatzeko...

read more

Teléfono y whatsapp

624 27 64 85

EMAIL

info@meitaimaitie.com

NEWSLETTER

Subscríbete a nuestra newsletter y te informaremos de novedades, promociones y ultimos post de nuestro blog
Nosotros

MeitaiMaitie nació de la necesidad de compartir una forma de entender la crianza y el porteo. Hoy, sin embargo es ya parte nuestro proyecto de vida. Un proyecto que ha ido creciendo y evolucionando.

Copyright 2023 – Developed by anfora.net

MEITAI MAITIE