Calma Medela tetina

13,90 

Calma elikadura sistema berritzaile bat da haurra ama esnez elikatu nahi dutenentzat. Calma tetinak haurraren elikadura portaera naturala  mantentzen du, horrela zure haurrak:

  • Titian egongo balitz egingo lukeen modu berean “lan” egingo du zure haurrak: xurgatzean, hutsune bat egiten du esnea jariatuz eta horrela aurpegiko muskuluak lantzen ditu.
  • Xurgatu, tragatu, tarte bat egin eta arnasa hartu arazten dio bere erritmoa jarraituaz elikadura natural eta banakoa emanaz.
  • Titia eta biberoia konbinatu daitezke, eta garrantzitsuena, edozein momentutan titira itzuli.
  • Ama esneak eskaintzen dituen sustantzi elikagarri eta bitaminen onura du.
  • Amak eskaintzen dion maitasun eta intimitateaz gozatuko du titia ematen dionean.

Lifefactoryko 120ml eta 250ml biberoi eta botilekin bateragarria.

Agortua

Eman ezazu izena itxarote-zerrenda honetan produktua eskuragarri egon bezain laister abisua emailez bidaltzeko.

SKU: MEDE06 Kategoriak: ,

Azalpena

Amagandiko edoskitzean, ama eta haurrak bereziki emozionala den erlazioa bizi dute non haurrak ama esnea hartzeaz gozatzen du. Egiaztatu da haur bakoitzaren portaera banakakoa dela eta espezifikoa modu intuitiboz elikatuaz. Haurrak tragatu egiten du, tarte bat egiten du, arnasa hartzen du bere erritmoan eta esnea atera dadin barnehuts bat sortu behar du esnea isuri dadin: haurrak mingaina igo eta jaisten duenean, barnehutsa erregulatzeko gai da eta horrela hartzen duen esne kantitatea kontrolatzen du.

Berriz, ohizko biberoietan, esnea bere kabuz ateratzen da haurrak inongo lanik egin gabe. Honek asko zailtzen du berriro ere titira itzultzea haurrak bere portaera aldatu behar duelako behin biberoiaren teknikara ohitu denean.

Lifefactoryko 120ml eta 250ml biberoi eta botilekin bateragarria.

Zergatik Calma?

Amagandiko edoskitzea hobea da haurrarentzat, baino beti ezin da ama hor egon titia emateko modu naturalean. Hau dela eta, Medela ikerketan aritu da ama eta haurrarentzat konponbide egokiena topatu arte.

Ikerketa, Australiako Western unibertsitatearekin elkar lanean egin da, eta haurraren xurgatze naturalaren portaera imitatzen duen konponbidea eman du emaitzatzat, horrela haurrarentzat tititik biberoierako eta oraindik garrantzitsuagoa den biberoitik titirako trantsizioa erraztuaz. Eta emaitza Calma da.

Behin esnea ateratzekoa aukeratuta eta esnea aterata, Calma aukerarik hoberena da zure haurra elikatzeko. Calma-rekin lasai egon zaitezke, zure haurra ama esnez elikatzen delako biberoietik titian egiten ikasi zuen modu berean. Horrela haurrak ama esnea hartuko du zu gertu ez zaudenean ere eta berriro ere titia emango diozu itzultzen zarenean.

 

Elikadura: aholkuak eta trukoak

Ohikoa da Calma erabiltzen hastean haurrak ez onartzea zuzenean; agian lehen aldia zure haurrak ahoan ama titia ez den zerbait duena. Guretzat Calma zerbait oso normala den bitartean haurrarentzat ez du usainik, ez du zaporerik, ez du titiaren taktu berdina. Beraz, pazientzia pixka bat izan haurrak Calma onartu arte.

Hemen dituzu aholku eta truko batzuk, ama lehenerdiekin eta esperientziadunekin garatu direnak zure haurrari Calma-ra ohitzen lagunduko diotenak hasieran kosta egiten bazaio.

  • Ama ez den beste heldu batek eman diezaiola lehen aldiz Calma-rekin toma. Titia hartzen dueneko postura ezberdin batean heldu haurra. Horrela haurrak elikatzeko modu berri bat ikasiko du eta erraztu egingo dio tititik Calma-rako aldaketa eta alderantziz.
  • Tomarekin hasi haurretik Calma tetinaren punta ama esnetan busti.
  • Calma haurraren beheko ezpainarekiko 45 gradutako angeluan mantendu.
  • Edoskitzean bezalaxe, haurrak Calma ahoan sar dezan espaina estimulatu.
  • Haurrak ahoa zabaltzen duenean, Calma mingain puntan jarri. Ez sartu Calma aho barruan. Haurrak sartuko du berak behar duen adina, titiburuarekin ikasi zuen moduan.
  • Elikatze prozesu osoan, Calma zure haurrak aukeratu duen posizio berean mantendu. Esnea ateratzea errazteko haurrak barnehutsa sortu behar du edoskitzean bezala. Calma atera edo bultzatzen badu, barnehutsa bukatzen da.
  • Lasai hartu, agian 3 edo 4 saiakera behar ditu haurrak ikasteko.
  • Haurrak beste tetinak erabili baditu, kontutan izan Calma-k oso modu ezberdinean lan egiten duela. Calma-rekin esne fluxua haurrak kontrolatzen du xurgatzeaz eta Calma-ren barne kontrol sistemak ere. Ez da beste tetinen modukoa, agian denbora gehiago beharko du.

 

Brand

Medela

Medela fue fundada en 1961 por Olle Larsson y su sede central se encuentra en Suiza.

Iritziak

Oraindik ez da iritzirik jaso.

Izan zaitez lehena "Calma Medela tetina"-ri buruzko iritzia ematen