Select Page

Haur masajea – Ekainak 12 – 17:00

25,00 

Nire jardunaren ardatzetako bat da masajea. Haziera taldeetan zein kontsulta pribatuan haurra ukitzea ezinbestekotzat jotzen dut, bere alderdi fisiko, emozional eta energetikoarekin hartu emana errazten baitu.

Masajeak dauzkan onurak kontaezinak dira. Belaunaldiz belaunaldi kultura askotan eman den transmisioan jasotzen da masajearen artea (kontzienteak izan ala ez arte honen onurez, baina beraiek badakite). Gainera, eta hau gutxi balitz, neurozientziak geroz eta ondorio interesgarri eta argigarriagoak dakartza. Hemendik datoz erditu ostean ama eta haurra azala azalarekin, goxo goxo, uzteko gomendioak, beti betetzen ez direnak.

Masajearen bitartez kontaktuan jartzen gara haurraren errealitate sakonarekin, bere emozioekin. Masajea arte bat da, begiradaren bitartez komunikatzearen artea, ukimenaren bitartez, laztanen eta presentzia presentearen bidez.
Amak eta aitak dute haurrarekin lotura afektibo bat ezartzearen ardura, haurren beharrei erantzun bat ematekoa, ukimenaren bitartez. Azala giza gorputzeko organo zabalena da, eta ukimena umetokian garatzen den lehen zentzumena. Gizakiok ezin dugu ukimenik gabe biziraun. Ukimenaren hizkuntza maitasunaren hizkuntza da, begiradarena, laztanena, jolasarena, entzutearena eta elkar ulertzearena.

Tresna oso boteretsua da masajea, haurraren izatearen sakontasunera heltzeko bitartekari bat, honetan delarik lagungarri, besteak beste:
– [ ] garapen neuronala: ukimenaren bitartez haurraren garuna modu oso boteretsuan jartzen da lanean, neuronen arteko sinapsiak ahalbidetuz, sare sendo eta konplexu bat eratuz neuronen artean, sinapsiak babesten dituen mielinari esker
– [ ] haurra eta gurasoen arteko binkulua laguntzen du, segurtasuna, konfiantza, plazera eta entrega oinarrian jarriaz
– [ ] haurrak gorputzean daukan tentsioa identifikatu dezakegu, haurdunaldian, erditzean edo erdiondoan sortua izan dena, eta hau guztia askatzen lagunduko diogu, haurra bere pultsioa errekuperatuz joan dadin gorputz malgu batean biziz, mugimendua eta ongizatea ahalbidetuko dion gihar tonu bat edukita
– [ ] haurraren gaitasun guztiak garatzea eta heltze-prozesua ahalbidetzen ditu tentsioa askatuz gurasoekin harreman energetikoa errazten du
– [ ] haurrak bere buruaren kontzientzia hartzen du, propiozepzioa handituz, sistema bestibularra garatuz bizipen integratuago bat izango duelarik bere
– [ ] organismoaren sistema guztietan izango du onura (dijestioa, inumologia, arnasketa-sistema, zirkulazioa, neurologikoa, muskularra…)

Erditze konplikatu bat egon den kasuetan, instrumentalizatua izan delako, adibidez, edo zailtasunak bizi izan direnean erdiondoan, gertatu liteke haurrak tentsioa bere gorputzean gorde izana. Honek ondorio ezberdinak izan ditzeke: dijestioan arazoak, edoskitzean zailtasunak, lotarako eta erlaxatzeko ezintasuna, gurasoei (edo zaintzaile nagusiei) begietara begiratu ezina…

Egoera hauek ezintasun handiz biziak izan daitezke gurasoen aldetik. Familia batzuek “bueno, pasatuko da…” esatearekin konformatzen dira. Beste batzuk aldiz, zerbait ez dagoela bideratua sentitzen dute eta laguntza bilatzen dute egoera bere bidera ekartzeko. Hauek dira kontsultara edo haziera taldera datozen pertsonak, eta ia denak, segurtasun maila altuago batekin, kontzienteago, erlaxatuago eta sanatuago itzultzen dira etxera.

Agortua

Eman ezazu izena itxarote-zerrenda honetan produktua eskuragarri egon bezain laister abisua emailez bidaltzeko.

Description

  • 0 eta 12 bitarteko haurrentzat.

Brand

meitaimaitie

Nuestros productos, diseñados por nosotros! Con toda la calidad, cariño, desde la practicidad, por y para nuestros peques.

Iritziak

Oraindik ez da iritzirik jaso.

Izan zaitez lehena "Haur masajea – Ekainak 12 – 17:00"-ri buruzko iritzia ematen

Ekitaldiaren xehetasunak

Date: 2024-02-28

Start time: 17:00 CEST

End time: 18:30 CEST

Lekua: MeitaiMaitie