Eta orain… Jolastera!

3 abendua, 2018 | Comentarios (0) | Orokorra

Haurren oinarrizko beharra da jolastu ahal izatea. Ez eginbeharren ondoreko sari gisa. Ikasi eta garatzeko behar dute jolasa, ez da orduan bigarren mailako eginbeharra. Nazio Batuen Erakundeak Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean (HEH) 31. artikuluan ondorengo hau adierazten du: “Haurrak aisialdi, jolas eta ekintza kultural eta artistikoetan parte hartzeko eskubidea du”.

Jolasa adina eta haurraren nortasunaren beharren arabera aldatuko da, baina ahalik eta libreena izatea komeni da, eta ahal den neurrian kanpoan izatea ona da.

Jolasaren aldeko interesa benetan piztu denean, jostailuak ez dira ezinbestekoak. Harriak, makilak, kartoizko kutxak, ura, hostoak, sukaldeko tresnak, ohialak, ahulkiak, mahaiak… Aurreko edozein elementu horiek inguruan topatu ditzakegu beti eta edozein momentutan gure txikien jolas librearen protagonista bihurtu daitezke. Horiek bai momentu magikoak.

Horregatik ez gara gu, dendan, errez hausten diren pastikozko jostailu konplexuen oso lagunak.

Hona hemen gure apostua.

Gure gogokoenak: patineteak eta ikasteko bizikletak

Gure txikien garapenean mugimendua oso garrantzitsua da, eta ikasteko bizikletak eta patineteak psikomotrizitatea kanpoan lantzeko tresna ezinhobeak dira. Aspaldi egin genuen guk gure ustez merkatuan dauden patinete hoberenak dituen markaren aldeko apostua: Micro patineteak. Tamaina guztiak eta hamaika kolore. Hiru gurpiletakoak, Mini Micro, Maxi Micro; bi gurpiletako Sprite Micro, eta akrobaziazaleentzako Micro Scooter MX Trixx 2.0. Eta amaitzeko, modelo berriena, hain polita den Micro Cruiser-a: bi gurpil handi, hirian ibiltzeko egokia eta retro diseinu puntu batekin. Micro patineteaz gain, osagarri oso bereziak aurkituko dituzue eta benetan luxuzko diseinuekin.

Orain dela gutxi marka berri bat ekarri dugu dendara. Ikasteko bizikletak eta patineteak dituen Puky marka alemaniarra. Patinete estilo berri bat ezagutu nahi baduzu, ikusi Puky-ren atala gure webgunean.

Etxean jolasteko aukerak ezagutu nahi ditut

Negua gogorra izaten da batzuetan, eta hementxe dituzu guri oso baliogarriak izan zaizkigun beste jolas mota batzuk.

Etxean, bidaietan eta etxetik kanpo bazkaltzen dugunerako gure gogokoenetako bat: Jaq Jaq Bird arbel liburuak. Aukera ugari ematen dituen jostailua, irudimena sustatzen duena eta gainera edozein lekura poltsoan edo motxilan eraman dezakeguna. Liburu edo formatu bilgarrian, bere klariona eta errotulagailuekin margotu eta ondoren ezabatu daitezke, etengabeko jolasean murgilduz.

Negu honetarako edo Gabonetarako jolas sinbolikoa bultzatzen duen jostailu txikiren baten bila bazabiltza, hona emen 3 aukera zoragarriak: bainerarako jostailu batzuk (gero ere udaran eta hondartzan erabiltzeko aproposak), ilustriazio oso politak dituzten eta emozio ezberdinak lantzeko balio duten hainbat ipuin, eta haurrak panpinekin jolas daitezen ume-eramaile txiki bat.

Quut Toys-en jostailuak gure udarako jostailu gogokoenak dira, batez ere gero urtean zehar edozein momentutan eta egoeratan erabiltzeko ere mundialak direlako, baita, adibidez, baineran aritzeko ere!

Aurtengo Gabonetarako dendarako egin dugun ipuin eta liburu aukeraketa oso berezia izan da. Begiradatxo bat bota liburuen atalari eta ziur zure seme-alabarekin lantzeko gaien bat topatuko duzula.

Eta aipatzen genizuen Boba Mini motxila, panpinekin jolasteko ume-eramailea. Helduek erabiltzen dugunaren berdin-berdina, tamaina txikiagoan, imitazioa eta jolas sinbolikoa sustatzeko egokia.

Polita eta erabilgarria den zerbaiten bila bazabiltza, ezagutzen al dituzu Trunki maletak? Trunki haur maletak, osagarri perfektua dira, bidaiatzeko, beraien gauzak erantzukizunez jasotzeko eta hauekin… jolasteko!

Eta egunero erabiltzeko zerbait? Ikusi gure Engel motxilak. Birziklatutako botilekin egina dago, ekologikoa eta jasangarria, eta oso indartsua, pila iraungo dizun motxila.

Orain bai… Jolastera!

Lifefactory beirazko botilak, etorkizunera begira

28 azaroa, 2018 | Comentarios (0) | Orokorra

Denbora agortzen ari da. Gertatzen ari dena danon ardura da. Egiten ari garena kudeatzeko errekurtsorik gabe gelditzen ari da Lurra. Azken urtetan kontrolik gabe zabor sortzaile hutsak bihurtu gara.

Zaborra bereizten dugu, dagokion ontzira botatzen dugu, eta horrekin nahikoa dela uste dugu. Baina hondakinen kudeaketa hoberenarekin batera, sortzen dugun zaborra kopurua ahalik eta gehien murrizten saiatzeko ezinbestekoa dela jakin beharko genuke.

Gaur geldiune bat egin nahi dugu, erabaki bat hartu nahi dugu, konpromisoa, txikia bada ere, gure konpromisoa izango da, eta bidelagun nahi zaitugu. Erosten ez duzun plastikozko botila bakoitzarekin, guztientzako garaipen txiki bat da.

Science aldizkariak argitaratu duen ikerlan batek urtero gure ozeanoetara iristen den plastikozko botila kopurua neurtu du: 8 milioi tona urtero, eta 2050-erako arrainak baino, botila gehiago egongo direla itsatsoan. Halako datuak ezagututa ulertuko duzu zergatik aritzen garen behin eta berriro gure dendan dauden Lifefactory etxeko berrerabilgarriak diren beirazko botilen abantailak azaltzen.

Badira gure apostua egin genuenetik urte batzuk, argi izan genuen, eta argi dugu: berrerabili daitezken Lifefactory beirazko botilak.

Lifefactory
k kontzeptu berri bat estreinatu du gainera, kolore berriak, eta bide berri honi esker eskura izango duzu zuk nahi duzun botila, kolorea, tamaina eta nahiago duzun tapa aukeratuz.

Lifefactory-k inon topatuko dituzun botila politenak ditu. Nabarmenak, kolore deigarriak, diseinu zoragarriak, kolore pila eta tamina ugari. Kirola egiteko, yoga, motxilan eramateko, pasiatzera, txikientzat karrotxoan zintzilik eramateko…

Munduan, minuturo, plastikozko milioi 1 botila erosten dira. Hau ez litzateke larriegia izango, erabiltzen diren botila horiek birziklatzea lortuko bagenu. Erabiltzen ditugun honelako botila gehienak tereftalto eta polietilenoz eginak daude, eta hauek material birziklagarriak dira. Baina mundu mailan ez dira ezta erabiltzen diren botila erdiak jasotzen eta 2016an jasotako %7a bakarrik bihurtu zan botila berri batean. Gehienak zabortegietan gelditu ziren, eta okerrago dena, gure itsasoetan.

Zeren zai gaude? Ezin dugu gure Ama Lurra zabortegi bat izango balitz bezala kudeatu. Denbora agortzen ari da, eta gure buruarekin eta gure ingurugiroarekin konpromezu handia bihurtuko diren ekintza txikiekin hasi behar dugu.

Idurre Azkune (Medikua): “Haur asko aztertu eta zaindu ditut, baina benetan larrituta zeuden gurasoak lasaitzea izan da sarritan nire oinarrizko lana”

2 azaroa, 2018 | Comentarios (0) | Elkarrizketak, Orokorra

Aspaldi genuen gaur aurkeztuko dizuegun hitzaldiaren berri emateko gogoa: lehen sorospenak. Gure txikien gaixotasun eta istripuei nola erantzun erakutsiko digun tailerra. Azaroak 10, larunbata, 11:00etan izango da, MeitaiMaitie dendaren ondoan egokitu dugun espazio goxo eta berrian.

Jakin badakizue profesional onenez inguratzea dugula gustoko eta oraingo honetan ildo bera jarraitu dugu. Idurre Azkune medikua geurean izateko aukera aparta izango dugu. Orion bizi eta jatorriz donostiarra den emakumea, ama eta Familia-Medikua. Azken 10 urtetan Gipuzkoako hainbat osasun zentrotan aritu da  Lehen Mailako Arretako Pediatrian, baita Zarauzkoan ere.

Eta Idurreren esperientzia eta kontatuko digunari buruzko pixkat gehiago ezagutzeko asmoz, hortxe utziko dizuegu, egin diogun elkarrizketatxoa.

MM: Noiz erabaki zenuen medikua izan nahi zenuela? Non ikasi zenuen?
IA: Ez dut momentua gogoratzen, txiki-txikitatik jakin bainuen medikua izan nahi nuela. Erabakia baino, bokazioa izan zela argi daukat. Nafarroako Unibertsitatean ikasi nuen (Medikuntza 00’) eta Donostia Ospitalean Familia eta Komunitateko Medikuntza espezialitatea egin nuen (04’).

MM: Zein arlotan aritu zara nagusiki?
IA: Urtebetez Donostia Ospitaleko Urgentzitan aritu ondoren, eta nire lehen semea jaio zenean (“zorioneko” kontziliazioa…) urgentzia zerbitzua utzi nuen eta Lehen Mailako Arretako Pediatrian hasi nintzen lanean. Bertan lan egin dut ia 11 urtez, hainbat osasun zentro ezberdinetan, eta orain dela hilabete gutxi, Pediatria utzi eta helduekin nabil lanean Familia-Mediku gisa, lan arloa eta ezaguerak zabalduz.

MM: Zein da zure lanetik gehien gustatzen zaizun alorra??
IA: Medikuek aholkulari eta laguntzaile gisa dugun lana garrantzitsuenetakoa dela uste dut. Hori da guregana datozen familia askok behar dutena askotan. Haur asko aztertu eta zaindu ditut, baina benetan larrituta zeuden aita, ama, eta aiton-amonak lasaitzea izan da sarritan nire oinarrizko lana.

MM: Nolatan animatu zara MeitaiMaitierekin hitzaldi hauek eskaintzera?
IA: Aukera eskaini zidatenean ez nuen inolako zalantzarik izan. Eman izan ditut ikastaroak eta hitzaldiak bestetan eta medikuntzaren zabalpen alor hau, behar-beharrezkoa iruditzen zait. Hitzaldi hauek gaixotasunak eta hainbat osasun-ezusteko hobeto ulertzeko aukera emango digute eta zerbait gertatzen denean lasaiago erantzuten lagunduko digute haurrak ere ahalik eta gutxien sufritu dezan (gu izutzen garenean, txikiak ere izutzen dira).

MM: Zer motatako hitzaldia izango da eskeiniko duzuna?
IA: Hitzaldi irekia izango da. Larrialdi egoera ezberdinei buruz hitz egingo dugu: trabatutako eztarriak, kolpeak, hozkak, erredurak, burezurreko traumatismoak, konbultsioak… Teoriaz gain kasu praktiko batzuk ere landuko ditugu, amaitzerakoan oinarrizko ezaguerak argi eduki ditzagun, egoera ezberdinetan segurtasunez eta lasaitasunez nola jokatu jakinda.

MM: Nola animatuko zenituzke gure familiak hitzaldian parte hartzera?
IA: Parte hartzeko aukera emango duen hitzaldia izango da, eta bi noranzkoko ekarpenak lantzea gustatuko litzaidake. Gurasoak entzunda, asko ikasten dut nik ere. Gerta daitezken larrialdi egoeren aurrean nola jokatu ikasi eta esperientziak partekatzeko auekera aparta.

MM: Ongi etorri eta mila esker Idurre!

Zeinek ez du Idurrek aipatutako gaien inguruko kezkarik? Larrialdi baten aurrean nola erantzun? Hala bada, adi gure sareetara eta gure webguneko ikastaro eta tailerren atalera.

 

Libe Garmendia (BLW): “Ikastaro honekin pureez gain elikadura osagarria eskaintzeko beste modu bat dagoela konturatzea nahiko nuke”

22 urria, 2018 | Comentarios (0) | Orokorra

Martxan dago MeitaiMaitien tailer eta ikastaroen denboraldi berria. Sareetan aurreratu dizuegun bezala, aldaketak eta nobedade ugariekin gatoz. Horietako bat, lankide eta korabolatzaile berriak.

Plazerra da guretzat Libe Garmendia bezalako profesionalarekin lan egiteko aukera izatea. Zarauztarra eta laguna, “Giza elikadura eta dietetika”-n diplomatua. Gure BLW (Baby Led Weaning) eta nutrizioaren inguruko zalantza guztiak argitzeko prest dator. Datorren urriaren 29an, astelehena, 18:00etan, MeitaiMaitie dendaren ondoan egokitu dugun espazio goxo eta berrian.

Eta Libe Garmendia pixkat  ezagutzeko asmoz, hortxe utziko dizuegu, egin diogun elkarrizketatxoa.

MM: Zein da Libe Garmendia?
LG: Emakume zarauztarra, 2 semeren ama eta dietista-nutrizionista. 10 urte baino gehiago daramatzat Orion dudan kontsultan.

MM: Noiz eta nolatan erabaki zenuen elikaduraren arloan sartu eta dietetika ikastea?
LG: Dietetika eta nutrizioaren mundua betidanik gustatu izan zait. Elikagaiek dituzten propietateak ezagutu eta horiek gure gorputzean nola eragiten duten jakitea beti iruditu izan zait interesgarria. 2002an Nafarroako Unibertsitatean Giza Elikaduran eta Dietetikan diplomatu nintzenetik formakuntza etengabe osatzen jarraitu dut, elikadura, osasuna eta sukaldaritzarekin lotuta dauden gaiekiko pasioa sentitzen baitut. Hartara, elikadura jokabideen nahasteak, obesitatea, kirolarien elikadura eta haur elikadura espezialitateak gehiago sakontzeko aukera izan dut.

MM: Zein arlotan aritu zara?
LG: Ikasketak amaitu nituenetik kontsultan egin izan dut lan, hori baita gehien gustatzen zaidan lana. Honez gain, hitzaldiak egin, tailerrak eman eta zenbait aldizkarietan kolaboratzen dut.

MM: Zein da zure lanetik gehien gustatzen zaizun alorra?
LG: Zaila egiten zait bat aukeratzea. Obesitatea eta haur elikadura gaiak asko gustatzen zaizkit, baina gainontzeko alorretan ere gustora aritzen naiz.

MM: Nolatan animatu zara MeitaiMaitierekin ikastaroak eskaintzera?
LG: Meitaimaitiekoengandik BLWaren (Baby Led Weaning) inguruko hitzaldiak emateko proposamena jaso nuenean, ez nuen zalantza handiegirik izan. Lehen aipatu bezala, haur elikadura asko gustatzen zaidan alor bat da. Gainera, ama naizenetik, teoria praktikara eramateko aukera izan dut, eta gustora partekatuko ditut BLW-aren inguruan ditudan ezagupen eta esperientziak.

MM: Zer motatako ikastaroa izango da eskeiniko duzuna?
LG: Eskainiko dudan hitzaldia guztiz irekia izango da. Beraz, guraso, aiton amon, hezitzaile… Gaiarekiko interesa duen edozein pertsonak hitzaldian egoteko aukera izango du. Hitzaldian emango ditudan azalpenak teorian eta nire esperientzia pertsonalean oinarriturik egongo dira. Eta jendeak edozein zalantza edo bizipen partekatu nahi izanez gero, hortarako aukera izango du. Azaldutako guztia praktikara eramateko adibide eta errezeta ugari ematen saiatuko naiz.

MM: Zer nolako gaiak jorratuko dituzu nagusiki?
LG. BLW-a zer den, honen zergaitia eta garrantzia, noiz hasi eta nola, zein elikagai aukeratu, zein saihestu, zein modutara eskaini… Azken finean, haurrek 6 hilabeteetatik aurrera elikadura osasungarria jarraitu ahal izateko gomendioak ematea izango da nire helburua.

MM: Zein da zure egunerotasunean, lanean, gurasoengandik jasotzen duzun galdera ohizkoena? Gehien errepikatzen den kezka?
LG: Guraso gehienak beraien haurren obesitateaz kezkatzen dira nagusiki. Kontziente dira beraien haurrek ez dituztela ohitura osasungarriak, eta hori nola aldatu dezaketen galdetzen didate batez ere. Bestetik, gero eta guraso gehiago dira BLWaren berri izan dutenak, eta beraien haurrekin aplikatu nahi dutenak, baina ez dakite nola eraman praktikara zalantza asko sortzen zaizkielako.

MM: Nola animatuko zenituzke gure familiak ikastaroan parte hartzera?
LG: Ikastaro honekin pureez gain elikadura osagarria eskaintzeko beste modu bat dagoela konturatzea nahiko nuke. Elikadura osagarria BLW metodoaz eskaintzeak onura asko dakartza, bai haurrarentzat eta bai gurasoentzat. Haurrak elikagaiak zatika edo osorik ematean, psikomotrizitatea lantzeaz gain, haurrari zapore, testura, kolore… desberdinak ezagutzeko aukera ematen ari gara eta honek janariarekin erlazio hobea izaten laguntzen die. Gose eta asetasun seinaleak errespetatzen laguntzen du, eta haurrek behar baino gehiago jatea ekiditen du. Hasiera hasieratik ohitura osasungarriak erakusten badizkiegu, etorkizunean ongi elikatzeko aukera gehigo izango dituzte.

MM: Ongi etorri eta mila esker Libe!

Zeinek ez du Libek aipatutako gaien inguruko kezkarik? Hala bada, adi gure sareetara eta gure webguneko ikastaro eta tailerren atalera.

“Bagoaz eskolara!” ilusioz beterik

14 iraila, 2018 | Comentarios (0) | Orokorra

Nekagarria da benetan leku guztietan eskolara itzultzearen mezu bera irakurtzea eta entzutea, horregatik mezu hori baina hareagoko zerbait aitortu nahi dizuegu sarrera honetan.

Ikasturtea eta egunerokotasuna erosoa eta jasangarriagoa izan dadin hainbat ideia utziko dizkizuegu, baina oso ezberdina da testu honen helburua. Ilusioz eta gogoz beteta egotearen arrazoia zein den kontatzeko irrikaz gaude.

2018ko azken txanpa MeitaiMaitien nobedadez josita dator. Eta ez iritsiko diren marka eta produktu berriengatik… iritsiko direla, noski, eta oso politak gainera! Azken hilabetetan egin dugun hausnarketa sakonari esker datoz nobedadeak. Proiektu orok behar duen hausnarketa horietako bati esker. Asmo eta ibilbide guztiek aldizka aztertuta, berrikusita eta birplanteatutak izatea behar dute, eta puntu horretatik, oinarritik, markarengandik, zarenarengandik, helburuetatik, zerbitzuen azterketa sakon batetik… hortik sortzen dira aldaketen beharra eta benetazko nobedadeen beharra. Zin egiten dizuegu, iraultza txiki bat iritsiko da MeitaiMaitiera. Ezin dizuegu askoz gehiago aurreratu, baina momentu garrantzitsuenak iristen diren heinean, gure berri izango duzue.

Zuregandik gertuago egoteko lanean ari gara, zuengandik, familiak, ezagutzen gaituztenengandik, laister ezagutuko gaiztuztenengandik. Gertuago, beti.

Orain, pazientzi pixkat bat besterik ezin dizugu eskatu. Ba al zatoz gurekin?

Eta… Ene! Ezin genuen mezu hau amaitu ikasturte hontarako gure behar-beharrezkoak zeintzuk diren aipatu gabe (Barkatu, baina ezin genuen gure “Bagoaz eskolara” oihukatzeko aukera galdu).

 

 

Ioana Arbillaga, podologoa: “Umeei ez zaie ibiltzen erakutsi behar”.

7 ekaina, 2018 | Comentarios (0) | Elkarrizketak, Orokorra

Gaur Ioana Arbillaga Podologoa dakargu gure blogeko txokora. Podologoa, ama eta kirolaria da bera, eta gu irakurtzera ohituta zaudeten guztiak dakizuen bezala, MeitaiMaitien jorratzen ditugun gaiak guretzat garrantzitsuak diren istorio bereziak dituzte barru-barruan.

Gloria eta Ioana txikitatik elkar ezagutzen dute, Tolosako ikastolan koinziditu ondoren. MeitaiMaitien gertutik jarritu dugu bere ibilbide profesional eta orain dela gutxi, podologia zerbitzuaren beharra izan genuenean, zalantzarik gabe, Ioanarengana Donostian ireki duen zentru berrira jo genuen.

Gure etxean, guk oinetan hainbat arazo genituela ikusita, gure 3 txikiak ere Ioanarengana eramatea erabaki genuen.

Ioanari hainbat galdera bota dizkiogu eta oso erantzun interesgarriak jaso ditugu, horregatik hementxe dituzue zuei ere erabilgarriak izango zaizkizuelakoan:

MeitaiMaitie: Nolatan erabaki zenuen podologia ikastea? Eta non ikasi zenuen?

Ioana Arbillaga: 17 urterekin Bartzelonara joatea erabaki nuen Podologia ikasketak burutzera, batez ere, podologiak osasuna eta kirola uztartzen dituelako. Osasun munduan sartuta zeuden guraso kirolariekin, hori guztia etxean ikusi, bizi eta gustatzen zitzaidalako.

MM: Podologia entzun eta oinetako gogortasunak kentzea datorkigu lehenik burura, eta ondoren barne-zolak edo plantilak erabiltzea… baino zabalagoa da podologia, ezta?

IA: Egia da lehen ikasten ditugun gauzak, gogortasunak kentzea, azazkalak eta karatxoak direla, baino aldi berean unibertsitatean plantilen mundua eta kirurgia mundua nolakoak  diren ere erakusten dizkigute.

MM: Podogiaren ze arloa lantzen duzu gehien? Haurrak, gazteak, helduak, kirolariak?

IA: Ni plantilen munduan espezializatu nintzen eta arlo honek umeak, gazteak, haurrak, kirolariak eta adineko pertsonak biltzen ditu.  Egia da kirol munduan asko sartu garela , kirola asko gustatzen baitzait, eta kirolariekin identifikatzen gaituzte maiz.

MM: Gure mundua haurrena denez… Nola dira gure haurren oinak eta noiz hasi beharko genuke begiratzen edo kontuan izaten?

IA: Gure zentruan, normalean 4 urtetatik aurrera hasten gera umeak ikusten beste espezialista batek bidalita etortzen ez badira (traumatologoak, fisioterapeutak edo pediatrak besteak beste) . Haurren gaitz ezagunenen artean “pie plano” eta “pie plano valgo” izenekoak ditugu. “Ume honek gaizki zapaltzen du”, sarritan entzuten dugun esanldia da, baina oso garrantzitsua da ikusi eta gaizki zapaltze hori zer dan zehaztea.

MM: Ze adin arte da gure haurren oina “aldagarria”? Ze adin arte zuzendu daiteke zerbait?

IA: Aztertzen dugun arazoa zerbait aldagarria baldin bada, haurraren lehen etapan izango da: 4 – 10 urte bitartean, gutxi gorabehera, umearen ezaugarriak eta bere garapena kontuan izanda. Adin horretatik aurrera aldaketak konplexuagoak dira.

MM: Aholkuren bat emango al zeniguke hasierako txikitako etaparako? Nola lagundu haurrari oinaz ikasten ari denean?

IA: Umea jaiotzen denean 10-18 hilabete artean ikasten dute oinez normalean, batzuk korrika ikasten dute oinez baino lehenago. Ez zaie ibiltzen erakutsi behar ez helduen eskuekin ezta taka-taka edo tirantedun sokekin ere. Azkarrago hasteagatik ez da hobeto ibiliko. Normalena oin planoak izaten dira lehen adin horretan arkoari osatzeko behar duen denbora eman ez diogulako.

MM: Ze oinetako mota da gomendagarria orokorrean? Eta orain uda datorrela.. zeintzuk dira aukeratu edota ekiditu behar ditugun zapata motak?

IA: Oinetakoei dagokionez, ahal den neurrian (leku garbietan), oinutsik ibiltzea gomendatzen dugu. Kalean berriz, zoru gogorragoa duen oinetakoarekin, babesteko batez ere. Haurren oinetakoak erosoak behar dute izan, ez oso gogorrak ezta bigunegiak ere. Garrantzitsuena, oinetakoa oinari heltzea da. Ez zaizkigu oso ahulak edo oso gogorrak diren oinetakoak gustatzen, bailarinak edo bota gogorrak esaterako. Futboleko oinetakoak, adibidez, futbolerako dira. Materialari begiratuz gero, plastikozkoak baino, larruzkoak izatea hobe da. Galtzerdiez ere ez gara ahaztu behar, eta aukeran egokiagoak dira kotoizkoak izerdiari egokiago aurre egiteko. Eta udaran? Adi, behatza sartzeko txankleta horiek ez baitira gomendagarriak. Oinetakoaren ezaugarri garrantzitsuena: oinetakoak oina heldu behar du da eta ez oinak oinetakoa.

 

Ioana Arbillaga
Podologia Zentruak
Tolosa. San Inazio Kalea, 4. 20400 Tolosa. Tel. 943 11 85 48
Donostia. Sánchez Toca Kalea, 9. 20006 Donostia. Tel. 943 57 57 03

 

“Estivill metodoa”-ren inguruko ikerketa lana

3 maiatza, 2018 | Comentarios (0) | Orokorra

José Martín Amenabar Beitia doktorea (Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduaren Saila), haurren osasun mentalagatik arduratuta dagoen profesional talde baten izenean, “Estivill metodoa”-ren inguruko ikerketa lana egiten ari da.

Jakingo duzun bezala, 1996an Estivillek «Duérmete, niño» liburua argitaratu zuen. Bertan haurren lo egiteko ustezko arazoekin amaitzeko metodoa aurkeztu zuen. Bere proposamena: Haurra bakarrik utzi, negar egiten badu ere, eta entrenamendu progresibo batekin umeari kasu egin gabe tarte geroz eta handiagoak utzi, gauero, haurra bakarrik lo egiten ikasten duen arte.

Metodo honek, milaka haurrekin erabili izan da azken urtetan eta eztabaida ugari piztu ditu medikuen artean, baita psikologia eta hezkuntza arloetan ere.

Metodo honen ezarpena nola bizi izan den aztertzeko, eta zuzeneko ezaguera izateko, 2 GALDETEGI prestatu dituzte (gazteleraz):

1. METODOA NOIZBAIT ERABILI DUTENENTZAT eta ikerketan parte hartu nahi dutenentzat (bete galdetegi hau).

2. HAURTZAROAN METODOAREN EZARPENA ZUZENEAN JASAN DUTENENTZAT eta ikerketan parte hartu nahi dutenen tzat (bete galdetegi hau).

Bi kasuetan galdetegia arina eta betetzeko erraza da.

Euskal Herriko Unibertsitatetik parte hartzera eta informazioa partekatzera animatzen gaituzte, emaitza ahalik eta sendoenak lortzeko asmoz.

Edozein zalantza argitu nahi izanez gero, ikerketaren koordinatzailea den José Martín Amenabar Beitiarekin harremanetan jarri zaitezke: josemartin.amenabar@ehu.eus

“9 KEINU”: Plastikorik gabeko erronka, familia artean ere

19 apirila, 2018 | Comentarios (0) | Orokorra

Apirilaren 22an Lurraren Eguna (“Earth Day”) ospatzen da, plastikoen kutsaduraren aurkako goiburu argi batekin.

Plastikoa Lurrak duen arrisku handienetako bat da gaur egun. Itsasoa pozoindu eta kutsatzen ari da, gizekien hormonen aldaketa eragiten ari da, hondartzak eta paisaiak kutsatzen ditu, hondakin korronteak eta zabortegiak trabatzen ditu, hau da, plastikoak gure planetaren bizirapuena arriskutan jarri du dagoeneko.

MeitaiMaitien egoera hau nolabait gelditzeko lanean ari gara. “Earth Day”-a ospatzeko eta ingurumenak plastikoarekin duen arazoa konpontzeko 9 keinuz osatutako erronka proposatu nahi duzugu. Keinu batzuk gure dendan dauden produktu batzuekin aurrera atera daitezke, beste batzuk gure egunerokotasunean bereganatu ditugun hainbat ekintzekin, eta danak batera lagungarriak izatea espero dugu.

1. Beirazko botila berrerabilgarriak

Science aldizkariak argitaratu duen ikerlan batek urtero gure ozeanoetara iristen den plastikozko botila kopurua neurtu du: 8 milioi tona urtero, eta 2050-erako arrainak baino, botila gehiago egongo direla itsatsoan. Halako datuak ezagututa ulertuko duzu zergatik aritzen garen behin eta berriro gure dendan dauden Lifefactory etxeko berrerabilgarriak diren beirazko botilen abantailak azaltzen.

 

2. Pixoihal berrerabilgarriak

Gure blog honetan “Denbora agortzen ari da” izeneko post batean aurreratu genuen bezala, erabili eta botatzeko pixoihalak kudeatzeko hondakin konplexuak dira. Horregatik pixoihal berrerabilgarrien aukera azaltzea garrantzitsua iruditu zaigu. Guk MeitaiMaitien aspalditik gNappies etxearekin lan egin dugu. Oihalezko kobertore ezberdinak dituzte eta barruan garbitu daitezken oihalezko xurgatzaileak edo botagarriak eta biodegradagarriak diren xurgatzaileak erabili daitezke. Zalantzarik gabe guek erabili eta gomendatzen dugun alternatiba jasangarriagoa.

3. Eraman ezazu erosketetara zure poltsa berreragilgarria

Ohitura erraza da. Eraman ezazu telazko edo antzeko poltsa bat zurekin eta erosten dituzun gauzak bertan sartzen joan, denda askotan ematen dituzten plastikozko poltsak ekiditzeko. Gure Zarauzko dendan Amami-ren telazko hainbat poltsa ditugu. Bertatik pasa eta agian halako batekin konpondu dezakezu erabilpen 1 edo 2 besterik ez duten plastikozko poltsen erabilpena.

4. Janaria etxean prestatu eta osagai freskoak erabili

Aurrez prestatutako jakiak erosi eta kontsumitzen ditugunean, sortzen dugun hondakin plastikoaren kopurua geroz eta handiagoa da. Horregatik, keinu xinple eta osasungarria proposatu nahi duzugu. Eros itzazu elikagai freskuak eta soltean (ontziratu gabe, “a granel”) erosi daitezken produktuak. Gure trikimailua: fruta-dendara zoazenean, fruitu multzo bakoitza poltsa batean sartu beharrean poltsarik gabe pixatu eta ale bakar bati jarri etiketa, ondoren zure poltsan sartu. Ordaintzeo orduan, etiketa duten aleak atera eta horrela plastikozko poltsa bakar bat erabili gabe kudeatu dezu hainbat fruta ezberdin fruta-dendan hartu, pixatu, ordaindu eta eramatearen lana. ¿Emango al diguzu zuk besterako ideiarik?

5. Beirazko ontziak berrerabili

Elikagai eta kontserba askok beirazko ontzietan erosteko aukera ematen digute. Beira beste materialak baino birziklagarriagoak dira, baina bate ere etxean ditugun bestelako osagaiak gordetzeko ezin hobeak dira. Egizu proba eta esan zer nolako itxura dauken zure despentsak, ez al dizu argazki bat ateratzeko gogorik ematen?. Gure aurkikuntza: Donostiako “Pepita y grano” bezelako dendan aurkitu ditugu (beste hirietan ere badaude: Madril, Valentzia, Ponferrada…). Soltean erosteko aukera emateaz gain, zure ontzi hutsak eraman ditzakegu eta bertako elikagaiekin bete, inolako poltsa erabili gabe. Esperientzi benetan polita, eta ttikiekin joanez gero, denak gozatzeko modukoa.

6. Erabili eta botatzeko platerak eta lastotxoak ekiditu

Geroz eta gutxiago ikusten direla uste dugu, baina oraindik hainbat gunetan zaila da desagerraraztea, kafe makinak dituzten enpresak, ospitaleak, lantokiak… adibidez. Ahal dan neurrian ekidituz gero, borrokan aurrera pausotxo bat eman ahal izango dugu.

7. Kosmetika organikoa eta naturala

Gure gorputza zaintzea, ingurumena zaintzea ere badela azaldu nahi dizuegu keinu honekin. Kosmetika industriak mikroplastiko pila erabiltzen ditu produktuak garatzerakoan. Ekoizpen errezeko partikulak dira mikroplastiko horiek eta produktuek dituzten hainbat ezaugarri naturalak ordezkatzeko erabiltzen dituzte. Ez gara ohartzen, ordea, zer nolako kutsadura isuritzen dugun itsasora hortzetako pasta, txanpua edo dutxarako xaboia erabiltzen dugunean. MeitaiMaitien badaramagu denbora erabiltzen eta saltzen, toxikorik gabe eta osagai organiko eta naturalekin egindako Nvey etxeko Baby kosmetika gama berria. Eta ttikientzako zuzendutako produktuak badira ere, badago etxean denok erabiltzen dugun Eguneroko Gorputzerako Krema Hidratatzailea. Krema arina, gozoa eta oso hidratatzailea.

8. Janaria beirazko ontzi edo tupperretan gorde

Botilekin batera, urte asko daramatzagu Lifefactoryk dituen tupperrak erabiltzen. Plastikozko tupperren iraunkortasun handiago duten beirazko ontziak, eta mantenimendurako eta garbitzeko errazagoak. Lifefactoryko tupper hauek, koloretako silikonaz babestutak, janaria gorde eta eramateko egokiak dira, gainera mikrouhin labean sartu daitezke, baina ontzi-garbigailuan ere. Ez al zaizu ideia ona iruditzen?

9. Parteka ezazu!

Zure gustokoa izan bada 9 keinu biltzen dituen erroka hau, parteka ezazu. Askotan, aurrera pausua eman nahi duten pertsonez inguratuta gaude, baina azken bultzadatxoa besterik ez dute behar. Eta agian 9 keinu hauek lagungarriak izan daitezke, hasteko.

Animo eta izan aldaketaren eragile!

 

© Meitaimaitie. 2018