“9 KEINU”: Plastikorik gabeko erronka, familia artean ere

 

Plastikoen erabilpen okerra Lurrak duen arrisku handienetako bat da gaur egun. Itsasoa pozoindu eta kutsatzen ari da, gizekien hormonen aldaketa eragiten ari da, hondartzak eta paisaiak kutsatzen ditu, hondakin korronteak eta zabortegiak trabatzen ditu, hau da, plastikoak gure planetaren bizirapuena arriskutan jarri du dagoeneko.

MeitaiMaitien egoera hau nolabait gelditzeko lanean ari gara. Ingurumenak plastikoarekin duen arazoa konpontzeko 9 keinuz osatutako erronka proposatu nahi duzugu. Keinu batzuk gure dendan dauden produktu batzuekin aurrera atera daitezke, beste batzuk gure egunerokotasunean bereganatu ditugun hainbat ekintzekin, eta danak batera lagungarriak izatea espero dugu.

1. Beirazko botila berrerabilgarriak

Science aldizkariak argitaratu duen ikerlan batek urtero gure ozeanoetara iristen den plastikozko botila kopurua neurtu du: 8 milioi tona urtero, eta 2050-erako arrainak baino, botila gehiago egongo direla itsatsoan. Halako datuak ezagututa ulertuko duzu zergatik aritzen garen behin eta berriro gure dendan dauden Lifefactory etxeko berrerabilgarriak diren beirazko botilen abantailak azaltzen.

 

2. Pixoihal berrerabilgarriak

Gure blog honetan “Denbora agortzen ari da” izeneko post batean aurreratu genuen bezala, erabili eta botatzeko pixoihalak kudeatzeko hondakin konplexuak dira. Horregatik pixoihal berrerabilgarrien aukera azaltzea garrantzitsua iruditu zaigu. Guk MeitaiMaitien aspalditik gNappies etxearekin lan egin dugu. Oihalezko kobertore ezberdinak dituzte eta barruan garbitu daitezken oihalezko xurgatzaileak edo botagarriak eta biodegradagarriak diren xurgatzaileak erabili daitezke. Zalantzarik gabe guek erabili eta gomendatzen dugun alternatiba jasangarriagoa.

3. Eraman ezazu erosketetara zure poltsa berreragilgarria

Ohitura erraza da. Eraman ezazu telazko edo antzeko poltsa bat zurekin eta erosten dituzun gauzak bertan sartzen joan, denda askotan ematen dituzten plastikozko poltsak ekiditzeko. Gure Zarauzko dendan Amami-ren telazko hainbat poltsa ditugu, baita erreziklatutako botilekin egindako poltsa eta motxilak. Bertatik pasa eta agian halako batekin konpondu dezakezu erabilpen 1 edo 2 besterik ez duten plastikozko poltsen erabilpena.

4. Janaria etxean prestatu eta osagai freskoak erabili

Aurrez prestatutako jakiak erosi eta kontsumitzen ditugunean, sortzen dugun hondakin plastikoaren kopurua geroz eta handiagoa da. Horregatik, keinu xinple eta osasungarria proposatu nahi duzugu. Eros itzazu elikagai freskuak eta soltean (ontziratu gabe, “a granel”) erosi daitezken produktuak. Gure trikimailua: fruta-dendara zoazenean, fruitu multzo bakoitza poltsa batean sartu beharrean poltsarik gabe pixatu eta ale bakar bati jarri etiketa, ondoren zure poltsan sartu. Ordaintzeo orduan, etiketa duten aleak atera eta horrela plastikozko poltsa bakar bat erabili gabe kudeatu dezu hainbat fruta ezberdin fruta-dendan hartu, pixatu, ordaindu eta eramatearen lana. ¿Emango al diguzu zuk besterako ideiarik?

5. Beirazko ontziak berrerabili

Elikagai eta kontserba askok beirazko ontzietan erosteko aukera ematen digute. Beira beste materialak baino birziklagarriagoak dira, baina bate ere etxean ditugun bestelako osagaiak gordetzeko ezin hobeak dira. Egizu proba eta esan zer nolako itxura dauken zure despentsak, ez al dizu argazki bat ateratzeko gogorik ematen?. Gure aurkikuntza: Donostiako “Pepita y grano” bezelako dendan aurkitu ditugu (beste hirietan ere badaude: Madril, Valentzia, Ponferrada…). Soltean erosteko aukera emateaz gain, zure ontzi hutsak eraman ditzakegu eta bertako elikagaiekin bete, inolako poltsa erabili gabe. Esperientzi benetan polita, eta ttikiekin joanez gero, denak gozatzeko modukoa.

6. Erabili eta botatzeko platerak eta lastotxoak ekiditu

Geroz eta gutxiago ikusten direla uste dugu, baina oraindik hainbat gunetan zaila da desagerraraztea, kafe makinak dituzten enpresak, ospitaleak, lantokiak… adibidez. Ahal dan neurrian ekidituz gero, borrokan aurrera pausotxo bat eman ahal izango dugu.

7. Kosmetika organikoa eta naturala

Gure gorputza zaintzea, ingurumena zaintzea ere badela azaldu nahi dizuegu keinu honekin. Kosmetika industriak mikroplastiko pila erabiltzen ditu produktuak garatzerakoan. Ekoizpen errezeko partikulak dira mikroplastiko horiek eta produktuek dituzten hainbat ezaugarri naturalak ordezkatzeko erabiltzen dituzte. Ez gara ohartzen, ordea, zer nolako kutsadura isuritzen dugun itsasora hortzetako pasta, txanpua edo dutxarako xaboia erabiltzen dugunean. MeitaiMaitien badaramagu denbora erabiltzen eta saltzen, toxikorik gabe eta osagai organiko eta naturalekin egindako Nvey etxeko Baby kosmetika gama berria. Eta ttikientzako zuzendutako produktuak badira ere, badago etxean denok erabiltzen dugun Eguneroko Gorputzerako Krema Hidratatzailea. Krema arina, gozoa eta oso hidratatzailea.

8. Janaria beirazko ontzi edo tupperretan gorde

Botilekin batera, urte asko daramatzagu Lifefactoryk dituen tupperrak erabiltzen. Plastikozko tupperren iraunkortasun handiago duten beirazko ontziak, eta mantenimendurako eta garbitzeko errazagoak. Lifefactoryko tupper hauek, koloretako silikonaz babestutak, janaria gorde eta eramateko egokiak dira, gainera mikrouhin labean sartu daitezke, baina ontzi-garbigailuan ere. Ez al zaizu ideia ona iruditzen?

9. Parteka ezazu!

Zure gustokoa izan bada 9 keinu biltzen dituen erroka hau, parteka ezazu. Askotan, aurrera pausua eman nahi duten pertsonez inguratuta gaude, baina azken bultzadatxoa besterik ez dute behar. Eta agian 9 keinu hauek lagungarriak izan daitezke, hasteko.

Animo eta izan aldaketaren eragile!