Adurren jaiotza

Lortu det azkenean Adurren etorrerari buruz idazteko tartea!

Haurdunalditik hasiko naiz. Dena normal eta ondo joan zen, betiko errebisioekin, baino bigarren hiru hilabetekoan bronkitis batekin hasi nintzen. Haurdun zaudenean hobe denez medikaziorik ez hartzea, inaladore pixka bat jarri zidaten eta listo, baino pixkanaka konplikatzen joan zen. Zumarragan egon nintzen ingresatua, oso itota egon nintzen. Azkenean neumologoarengana joan nintzen. Antibiotikoa, inaladorea, denetarik, baino zortez, denbora eman zidan erditzerako errekuperatzeko.

Bai Peru eta baita Dina ere atzeratu egin zirenez, lasai asko geunden Ander eta biok, 36. astean. Ezer gutxi prestatuta, dena prestatzeko bidean, baino lotu gabe.

Emaginekin hitz eginda geunden, baino emagin bakarra genuen momentuz. Elisa, gure laguna, prest zegoen, baino bigarren bat falta genuen, Nerea osteopata ere etorriko zen laguntzera, eta Ruth, lagun bat ere, gehien bat umeen kargu egiteko. Baino gainontzean dena prestatzeke: dilatazio piszina jasotzeko, arropak prestatzeko, erditzerako izara eta toallak ere prestatzeke.

Urtarrilak 23-24-25ko asteburua libre genuen. Peru eskolan jaso, traste guztiak furgonetan sartu, surfeko taula, neoprenoa… eta Bizkaia aldera joan ginen. Sopelan zerbait hartu eta El Molinon afaldu genuen. Ondoren Sopelako La Salvaje hondartzako goiko parkinean aparkatu eta lotara.

Gauean, 4:30ak aldera likidoa galtzen nuela ikusi, eta segituan konturatu nintzen likido anmiotikoa zela. Baino 36+4 nago!!!! Anderri esan nion, eta kontrakziorik ez nuenez, goizera arte itxarotea erabaki genuen. Anderrek lo egin zuen, nik ezer gutxi. Goizean elkarrekin gosaldu, eta Elisari deitu genion.

Hainbat gai zeuden, likido amniotikoa izango ote zen edo ez, ospitalera baiztatzera joanez gero bertan ingresatuko ninduten, eta etxera joan nahi izanez gero paperak sinatuta izan beharko luke, ez genuen bigarren emaginik, ez nengoen 37. astearen barruan, etxean erditu dezaket?

Zalantza guztiak airean genituenez, Zarautza abiatu ginen, Elisaren etxera, harekin hitz egin, eta gauzak argitu eta erabakiren batzuk hartzeko intentzioz. Bidean negar batzu bota nituen, eta bitartean, oraindik kontrakziorik ez!!!

Elisaren etxean, pHaren proba egin zidan, jakiteko likidoa anmiotikoa zen edo ez, eta bai, base eman zuen, likido anmiotikoa.

Bestetik ez nekien Estreptokokon erantzuna ere, nahiz eta etxera joanez gero, jakin nezakeen laborategien webgunean sartu ezkero.

Takto bat egiteko eskatu nion, eta 2 zm dilatatua nengoen, lepoa %80 ezabatua eta oso faborable.

Beraz denbora limite bat nuen ospitale batetara joateko, poltsan fisura nuelako, baino ez nuen kontrakziorik, eta ez genuen bigarren emagin baten segurtasuna, beste ekipoa emakume bat erditzen jartzeko zain zeudelako.

Zer egin? Nora joan? Etxera? Ospitalera? Mendarora deitu genuen ea Julene, Amaneko emagin laguna guardian zen, baino ez zegoen.

Nahaste guzti honen erdian etxera joatea erabaki genuen, eta ea zer gertatzen zen.

Elisaren etxetik ateratzeko momentuan Elik dei bat jaso zuen, Jeru zen, Dinaren erditzean egon zen bigarren emagina, Adurren erditzean ez zela egongo esan zigun aldez aurretik, famili gai batzuengatik,, eta ezin zuelako ziurtatu libre egotea, baino asteburu hori hain justu libre omen zuen, eta behar izanez gero hor egongo zela esan zion Elisari.

Momentu horretan dena aldatzen hasi zen. Etxean erditzeko aukera bazegoen.

Etxera joan ginen, estreptokokoa eta azken analisiak bidali nizkion Elisari, dena ondo eta negatibo.

Siesta egitera igo nintzen ohera. Bitartean Ander etxea prestatzen egon zen. Tximiniko kristala garbitu, etxea berotu, maindire eta toallak prestatu, empapadoreak, manta elektrikoak.

Arratsaldeko 7ak aldera esnatu nintzen, bi kontrakziorekin. Behera jaitsi nintzen eta kontrakzioekin jarraitzen nuen.

Erditzerako prestakuntza, prestatze fisikoa, mugimenduan oinarritua egin nuen, beraz, pelotan eseri eta mahaian jarri nintzen pelbia mugituaz, asimetrian eta abestuaz. Orduan 9 minutuero hasi nintzen izaten kontrakzioak. Anderrek denei deitu zien eta Nerea iritsi zen lehenengoz, osteopata (Dinaren erditzean ere egon zen). Nereak berak ni ukitu beharrean, Anderri esan zion zer eta nola egin behar zidan egin beharrekoa. Azkenean, Adurren erdia nerea delako baino beste erdia berea, eta Anderren ukituarekin segituan hasi ziren kontrakzioak efektiboagoak izaten.

Poz pozik sentitzen nintzen. Goiza erraza izan ez bazen ere, zalantza behiegi eta erabakiak hartzeko momentua izan zen. Jaruren plan aldaketarekin batera, gure plana ere aldatu zen, eta Jerurekin gainera, Dinaren erditzean egon zen Emagin berarekin!!!

Kontrakzioak gogorrak ziren, baino jasangarriak erabat. Nere burua ez zegoen minean kontzentratua sufrimendura eramanaz, alderantziz, mugimenduan kontzentratzen nintzen eta beste modu bateko mina izaten nuen, eramangarriagoa.

Pixkanaka denak iristen joan ziren. Han ginen danak, Pero eta Dinarekin batera, telebitza ikusten ari zirela, eta nik kontrakzioak ez nituenean nirekin ere tarteka hitz egiten. Elisa eta Jeru, gauzak prestatu, Adurren bihotza entzun, tentsioa neurtu, eta Nereak nola lagundu adierazten zion bitartean. Ruth umeak eta etxeko gaiak lotzen. Erabat lagun artean. Denok lagu. Denekin banaka erlazio berezi batek lotzen gaituelako Ander eta ni. Zoragarria!!!

Han geunden denok, Adur etorri zain, gertaera zoragarri horren zain, partekatzeko aukeraz gozatzen.

Tarteta te pixkat hartzen nuen, nere “tea”. Amak Sheffield-etik ekarritako nire Yorkshire Tea maitea.

Orduak aurrera joan ahala, kontrakzioak gogorragoak zirenean 4 hanketan jarri nintzen pelotarekin tximini parean. Dinaren erditzea tximiniaren parean izango zela amestu nuen, baino ez zen horrela izan, baino ¡oraingoan bai! Ordurako, konturatu ez banintz ere, Peru eta Dina lotan zeuden.

Kontrakzioak geroz eta gogorragoak ziren, komunera joan nintzen, bueltakoan gerritik behera arroparik gabe geratzeko esan zidaten

Mugimenduan jarraitzen nuen, asimetrian baino geroz eta gogorragoak ziren.

Kontrakzioen momentuan nerekin batera besteren batek uuuhhh esateko beharra nuen, eta besoetan, nere aurrean presioa izateko beharra, nik indar egiteko, asko-asko laguntzen zidan horrek.

Momentu batean, horrelako kontrakzio gogorrak ziren, blokeo moduko bat izan nuen: ez nuela hori bizitzen egon nahi, ez nuen han egon nahi…

Elisak takto bat egin zidan, eta reborde bat nuela esan zuen. Bapatean Dinaren erditzearen oroitzepanak etorri zitzaizkidan eta blokeatu egin nintzen, orduan bezala. Elisak hitz batzuk esan zizkidan: “hau ez da Dinan erditzea, mesedez”. Eta hanka ezkerra lurrean jartzeko esan zidan, ni 4 hanketan nengoen eta, belaunetan, eta belaun ezkerra altxa eta hanka jarri nuen.

Postura hartan hurrengo kontrakzioa erabat ezberdina izan zen, oso gogorra, eta zerbait aldatu zen barruan. Dirudienez buila ere oso ezberdin egin omen nuen. Eta Elisak ¡burua bertan zela esan zuen!

Makurtuta jartzeko gogoa nuen, Ander puff-an eseri zen, Dinaren erditzean egon ginen moduan, eta besapeetatik heltzen zidan.

Nere parean ispilua jarri zuten, eta hurrengo kontrakzioan indar egiteko gogoa izan nuen, eta hor agertu zen Adurren burutxo zatitxo bat, bere ilearekin.

Hurrengo kontrakzioan bero-erre hori sentitu nuen Banekien hurrengoan Adur aterako zela!!!

Pozik nengoen, indarrez betea eta deskantsatzeko tarte bat hartu nuen arnasa hartuaz.

Parean Nerea nuen, ispilua helduaz, eta irribarre egin nion, Elisa eskuinean, eta Ruth, ezkerrean Jeru, atzean Ander Pena umeak lo zeudela, gehien bat Peru, Dinaren erditzean egon zelako, estea moztu zuelako

Eta deskantsua izan ondoren bapatean azken kontrakzioa hasi zen arnasa hartu nuen, pozaren pozez, Nereari begirada bat bota nion, “banoaaaaa” esanez, eta munduko indar guztia elkartuaz indar eta buila egin nuen.

Gau erdiko 1:17tan Adurren burua atera zen, eta konturatzerako gorputza ere kontrakzio berean, eta Elisaren hitz horiek entzun nituen, Dinarenean bezela “quien va a coger a este precioso niño?” Eta besotan hartu eta nere gainean jarri nuen segituan toalla beroekin tapa zuten, eta Elisak bere bizkarra igurzteko esan zidan. Segituan negar egin zuen Adurrek.

Denok pozik, Jeru eta Elisa gu zorionduaz, Ander erabat hunkitua, Ruth eta Nerea poz-pozik

Pixka-batera plazenta atera zen kontrakzio batean eta sofara pasa zidaten.

4 puntutxo eman zizkidaten barruan, 24 egun aurreratu zen, eta masaje perineala egiteko denborik ere ez nuen eta izan. Handik gutxira Adur titira heldu zen.

Afaltzeko zerbait prestatu zidaten, eta han geunden, lagun talde polita, Adurri ongi etorria ematen.

Odol jarioa kontrolatu, tentsioa eta komunera joan ondoren, ordu pare batetara etxean geratu ginen lasai lasai etxekoak eta Ruth. Ander lotara joan zen bi zaharrenekin, ni sofan geratu nintzen lotan, eta Ruth nerekin geratu zen salan.

 

Hurrengo goizean 5 ginen!!! Peru esnatu zen, salara jaitsi eta Adur ikustera etorri zen, sinistu ezinik ondoren Ander eta Dina

Anderrek gosaria prestatu zuen, eta hortxe, salako mahaian gosaldu genuen 6ak erditu eta 7 ordutara!!!!

Hurrengo arratsaldean Elisa etorri zen odol jarioa kontrolatzera, tentsioa eta listo.

Hasera nahaspilatsua izan zen, baino bizitza horrela da, eta badaki baliabideak jartzen gure aurrean, Jerurekin gertatu zen moduan. Eta nere gorputzak ere erreakzionatu zuen aukera horri heltzeko. Jeru igande-arte zegoen libre, eta denbora tarte horretan erditu nuen.

Erditze oso ezberdina izan zen. Eta nere ustez nere jarreragatik batez ere. Dinarenean beldurra ere bazen nere aldetik baino honetan gain, nere burua minean zegoen, eta minetik sufrimendura joaten nintzen, garrasi egiteko modua ere ezberdin zen, oso tonu agudoan.

Oraingoan ezberdina izan ez. Ez nuen beldur hori eta kontrakzioetan, banuen zer egin ez dakit nola adierazi… Kontrakzioa azkenean denbora motz bat da, baino hor zaudenean horren motz ez dan denbora tarte bat, eta banuen zertan pentsatu edo zertan eman momentu gogor eta brutal hori: MUGITZEN, asimetria mantentzen, klasean esaten ziguten moduan, pelbia goitik irekitzen, behetik irekitzen eta horrek asko lagundu zidan nere atentzioa minetik sufrimendura ez joaten eta honek dena aldatzen zuen eta aldi berean dilatazioa errazten ari nintzen, plano bakoitzean zabalduaz pelbia, leku gehiago emanaz Adurri

Miloi bat esker Elisa eta Jeruri lehenik. Lehenik duela 3 urte, etxean erditu nezakeela sinesteagatik, nahiz eta zesarea bat izan aurretik.

Elisa duela 7 urtetik dugu lagun, eta beti beti beti hor egon da, denetarako eta beti bere lekuan, nahiz eta Adur jaio aurreko asteak oso onak ez izan.

Eta Jeru ere, berriro ere berarekin erditu ahal izatea opari bat izan da. Eta baita ere ondorengo rebisioak berarekin egitea Urnietan. Nere bi txikiek zu aukeratu zaituzte erditzerako!!! Zerbaitegatik izango da…

Ondoren Nereari, bi erditzeetan, familia eta dena utzi eta gurera etorri delako laguntzera edozertan. Bere jakituria guztiarekin!!!

Rutheri, larunbatean kuadrila plantatuta utzi eta umeekin egotera etorri zelako. Eta ondoren denetan lagundu.

Eta erditze aurreko prestakuntzari eskerrak, klaseetan izugarri ikasi zuelako nere pelbiaz eta zoru pelbikoaz, eta ikusitako eta landutako herramientak pila lagundu zidatelako erditzean. Benetan oinarrizkoa iruditzen iruditzen zait haurdun dagoen edozein emakumearentzat gorputza eta mugimenduak ezagutzea, erditzearen kontzientzia izateko. Horrenbeste errazten dute dilatazioko brutalidadea, eta expulsiboa, eta mina…

Eta azkenik, baino ez azkena delako, Anderri, bi erditzeetan sistema guztia sostengatu duelako, emaginekin hitz egin, erabakiak hartu, nerekin egon, umeekin egon, gauzak prestatu, etxea prestatu, neri lagundu, dena!!!!!! Eta etxean erditzera animatu izanagatik ni Dinaren haurdunaldian. Ni baino lehenago berak sinistu zuelako etxean erditzeko gai nintzela.

Eta, noski, 3 seme-alaba zoragarri eman dizkidalako.

Banaketa:
– Aktore Pintzipala: Adut
– Bigarrena: Gloria, ni
– Laguntzaile nagusia: Ander (aita)
– Laguntza Teknikoa: emaginak: Elisa eta Jeru
– Laguntza emozionala: Nerea Etxaide
– Logistika laguntza: Ruth