Emozionalki hurbil eta prest egon daitezken amak

Emakumeok historikoki gizonentzat hartuak zeuden lurraldeetan sartu gara: zirkulazio librea, autonomia eta independentzia ekonomikoa, gure lanbideen bidez edo “egitea” erabaki dugun edozer dela ere. “Egite” hori “gizabanako” moduan errekonozituak izateko bidea bihurtu da. Baino orain, ume bat jaiotzen denean, jasango genuen identitate, independentzi eta autonomia galera zein izango zen aurreikusi ez genuela konturatzen gara. Ume bat hazteak gehien bat kontaktua, konexioa, besoak, isiltasuna, intimitatea, presentzia, egonaldia, logura, gaua, bakardadea, denbora, sentsibilitatea, usaimena, gorputza eta intuizioa eskatzen du. Hau da, ohituta gauden eta bisibilitatea eta balorazioa jaso dugun “egitetik” urrun. Amatasuna “ez egitera” bideratua dagoela esan dezakegu. Baino, haur edo ume txiki bat zaintzea ez da atseden aldi baten sinonimoa, kontrakoa baizik. “Egon” bat da eta ez du itzulpenik laneko hizkuntzara. Hor dago ezinegona: gure askatasun pertsonalari lotuta agertzen bagara, seguruenik umea ez da pozik egongo. Fusioari lehentasuna ematea erabakitzen badugu berriz, askatasuna eta bizi propioa galduko dugu.

Hain zuzen, amatasunaren amildegi ikusezinaren aurrean, gure eginbehar publikoa salbamendu afektiboa bilkatzen da. Edo asko jota, amatasuna umearentzako ustez garrantzitsuak diren hamaika jardueren lasterketa bihurtuko da. Azken finean, beti gabiltza gure burua salbatu nahian.

Nola uztartu orduan lana eta amatasuna? Guretzako, lana, elikadura eta ongizate leku bat dela eta, alderantziz, amatasuna beste bat elikatzen dugun lekua dela konturatuz. Horregatik, “amatasunean” aritzeak besteen laguntza afektiboaz gain, taldearen derrigorrezko balorazioa behar du ere.

Gure gizartean amatasunak lehentasuna izatea guztion ardura da. Gizonezko zein emakumezko. Seme-alabak izan edo ez. Etorkizuneko gizartea nolakoa izango den politikoki, filosofikoko, eta ekonomikoki pentsatzen badugu, kontuak ondo aterako dira baldin eta haurrak bertan intimitate eta maitasunezko espazioa lortzen badu. Horretarako haurrek emozionalki hurbil eta prest egon daitezken amak behar dituzte.

Laura Gutman