Amatasun egintza eta lana

 

Emakumeak kontraesan iraunkor batean bizi gera. Alde batetik gure kumea babestu eta elikatzeko gaude diseinatuak gure zaintzen menpeko delako. Beste alde batetik historikoki gizonei zuzendutako lurraldeetan sartzen ari gera: zirkulazio librea, autonomia eta independentzi ekonomikoa gure lanbidearen bidez. Eragile hori banakako bezala onartuak garen irudia bihurtu da.

Baino orain, haur bat jaiotzen denean egiaztatzen dugu ez genuela aurretik imajinatu izango genuen identitate galdera, askatasun eta autonomia galera haur txiki baten presentziaz. Errealitatea da haziera funtsean kontaktua, konexioa, besoak, isiltasuna, intimitatea, maitasuna, presentzia, egonaldia, loa, gaua, bakardadea, denbora, sentsibilitatea, usaimena, gorputza eta intuizioa. Egunerokoan egitera ohiturik gaudenagatik urrun eta non bisibilitatea eta balorazioa jaso dugun.

Hara ere, haur batez kargu egitea ez da atseden hartzearen sinonimo. Alderantzizkoa. Baino egite ikusezin bat da mundu konkretutik. Beraz, amatasun egitearen ezikusiaren amildegiaren aurrea, mundu publikoko zeregina salbamendu afektibo bihurtzen da.

Baina, izango ez bagenu gizarte identitate baten beharrik, jakingo genuke amatasuna eta lana bateragarriak direla. Ez diolako axola lan egiten dugun edo ez. Garrantzia duena delako badugun nahikoa baliabide emozional ditugun edo ez, etxean gaudenean haurrek dituzten beharrei erantzuteko. Beti da posible lanean jarraitzea gure nahia edo beharra bada, umeak abandonu emozionalaren preziorik ordaindu gabe. Horregatik arazoa ez da lana. Arazoa etxera itzultzea da. Etxean afektiboki bakarrik bagaude, alde egin nahiko dugu. Jasotako idatzizko mezuek lehentasuna jasoko dute, dendan erosketak egiteak bezalaxe, depilazioa, lagun batekin geratzea edota bulegoko lan atzeratuak, gure ezgaitasun emozionaleko iskin guztiak estaltzeko gai den urgentziarekin.

Beraz, nola uztartu lana eta amatasuna? Kontutan hartuaz lana guretzako elikadura eta ongizate leku bat dela, eta amatasuna aldiz beste bat elikatzen dugun lekua. Horregatik, amatasun funtzioaren ariketak nahitaez eskatzen diguna ez da bakarrik beste banako batzuen laguntza, talde balorazio bat ere. Ezin dugu existentzi ez emozionalean egon.

Amatasunak berriro ere lehentasunezko gizarte balorea izatea, gu denon erantzukizuna da. Gizon eta emakumeak. Berezko seme-alabak izan edo ez. Etorkizuna gizarte moduan ikusten badugu, politikoki, filosofikoki eta ekonomikoki ikusten baditugu, kontuak ondo emango dute haurrak berriro ere maitasun eta intimitate espazio bat badute. Horretarako beren amak emozionalki erabilgarri behar dituzte, baloratua egoteaz gain, aintzatetsia, lagundua eta sostengatua bere funtzioan, mantenu ekonomiko eta afektiboarekin.

Laura Gutman