Barneko Gabonak

Gabonak ordenagailu, telefono eramangarri, kamara digital, nintendo, iPhone, iPod, iPad edo beste edozein plastikozko teknologia erosketa masiboz betetako korrikaldi neketsuan bihurtu dira. Festetako gonbidatu gehienak kreditu txartelak izanik, ditugun hutsune guztiak betetzeko odolusten ditugunak. Nazkatu arte jaten dugu, ze familiarekin igaroko ditugun eztabaidatzen dugu, umeak garrasika gainezka egiten duten bitartean irekitzen ditugu opariak… Eta etsipenak jota eta diru gabe bukatzen dugu maratoiaren ondoren.

Barrurago begiratuaz, abendu oro gertaera xume eta ez ohizko bat gogoratzeko erritual bat elkar banatzen dugu: naturaren erdian erditu zuen ama baten istorioa, bere ahuntz, mando eta idi artean, Jose izeneko gizon batek babestua. Hainbat idatziek diotenez, Jose emaginaren bila abitu zen, baino hau iritsi zenerako Jesus umea jaioa zen. Emakumeak gertaera ikustean esan omen zuen: “Ume hori, jaio eta amaren titia hartu duena, maitasunaren arabera eta ez legearen arabera epaituko duen gizona bihurtuko da”. Ume zoragarri hori giro sakratuan hartu zuten, ikuiluko beroan eta bere amaren maitasunez betetako begiradapean. Bi mila urte ondoren egoera berezian jaiotako ume baten jaiotza ospatzen dugu eta biziaren miraria gurtzen dugu.

Horrela begiratuta, Gabonak, zaindutako eta laztandutako ume berri bakoitzaren jaiotzari men egiteko parada izan beharko lukete. Umea hauek, gizarteari jakinduria eta barne bakea ekarriko dioten gizon eta emakume belaunaldi bihurtuko dira. Horregatik, erabaki dezagun zertan jarraitu nahi dugun, ero moduan kontsumitzen gure barneko ezereza elikatuaz, edo iritsi den argitasun, sostengu eta maitasuna emanaz erditzeko prest dagoen emakume bakoitzari, etorkizuna elikatuaz.

Laura Gutman.