Begirunezko hazieraren abentura

Haurtzaroa gizakion aldirik kritikoenetako bat, eta guztietan hauskorrena dela badakigu. Haurrekin harremana dugun guztion erantzunkizuna da, bai guraso, irakasle, edota osasun arloko edozein pertsonena, bere beharretaz erreparatu eta laguntza egoki bat ematea.

Meitaimaitien behar honen garrantziaz kontziente gara, eta beti ere haurren eta gurasoen garapena lagundu eta bultzatzeko inguruneak indartzeko lanean ari gara; bai jaoitzerako prestakuntza ikastaroekin, edota adibidez, haur eta gurasoen arteko lotura erraztu eta indartuko duen ume-eramaileen tailerrak eskainiz.

Oraingo honetan “Begirunezko hazieraren abentura” (“La aventura de una crianza respetuosa”) dokumentalaren aurkezpenera eta bertan jorratutako gaiei buruzko ondorengo solasaldira gonbidatu nahi zaituztegu, Onintza Zubizarretaren eskutik.

Onintza Zubizarreta Agirre, Zarautzen bizi dan azpeitiarra, 3 semeren ama, Haur Prebentzioan trebatua eta APPSIko kidea (Asociación para la Promoción de la Salud y Prevención Infantil) den terapeuta da.

Dokumental hau APPSI elkarteko kideek egin dute eta bertan, haurdunalditik lehen 7 urte bitarteko haurraren garapen osasuntsu baten gakoak zeintzuk diren ikusiko dugu. Ondoren gaiaren inguruan solasalditxo bat izango dugu, partaideen zalantzak argituz eta elkartearen lana aurkeztuz.

Haurtzaroa garai oso sentibera da, eta ttikien beharrak ezagutu eta erantzun egokia eskaintzea, guztion ardura da. Empatia, intuizioa, kontakturako gaitasuna, erantzun sentibera, funtsezko kontzeptuak dira haurren osasunari buruz hitzegiten dugunean, baina tamalez oso urriak gaurko gizartean. Prebentzioaren ikuspegitik haurrari bere garapen fase psiko-emozional-sexualak kontutan izanik begiratzen diogu. Txikienen bizipen emozionala aurreiritzirik gabe entzutea helburutako bat da, bere barrenarekin konektatu eta erantzun egoki bat eman ahal izateko. Horretarako, hausnartu eta gure bizipenekin ere konektatzeko beharra guztiz beharrezkoa da.

Ba al zatoz gurekin? Zure erantzuna baiezkoa bada, datorren ekainaren 3an, astelehenean, gure topagunean izango gaituzu zure zai, Kale Nagusia, 4. Sarrera doakoa da, baina izena ematea derrigorrezkoa da.