Thule Sleek, haur-kotxe malgua eta dotorea (banakakoa, bikoitza edo bikientzat)

11 urtarrila, 2019 | Comentarios (0) | Orokorra

Thulek haur-kotxe ezberdina atera du oraingo honetan Thule Sleek berria aurkezterakoan. Haur-kotxe malgua, erabilera anitzekoa eta oso dotorea, zein jaiotzetik ia 2 urte bete arte hamaika aukera ematen dituen, haur bakar batekin, bikiekin eta oso jarraiak diren anai-arrabekin ere. Thule Irakurri gehiago…

Eta orain… Jolastera!

3 abendua, 2018 | Comentarios (0) | Orokorra

Haurren oinarrizko beharra da jolastu ahal izatea. Ez eginbeharren ondoreko sari gisa. Ikasi eta garatzeko behar dute jolasa, ez da orduan bigarren mailako eginbeharra. Nazio Batuen Erakundeak Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean (HEH) 31. artikuluan ondorengo hau adierazten du: “Haurrak aisialdi, jolas Irakurri gehiago…

Lifefactory beirazko botilak, etorkizunera begira

28 azaroa, 2018 | Comentarios (0) | Orokorra

Denbora agortzen ari da. Gertatzen ari dena danon ardura da. Egiten ari garena kudeatzeko errekurtsorik gabe gelditzen ari da Lurra. Azken urtetan kontrolik gabe zabor sortzaile hutsak bihurtu gara. Zaborra bereizten dugu, dagokion ontzira botatzen dugu, eta horrekin nahikoa dela uste Irakurri gehiago…

Idurre Azkune (Medikua): “Haur asko aztertu eta zaindu ditut, baina benetan larrituta zeuden gurasoak lasaitzea izan da sarritan nire oinarrizko lana”

2 azaroa, 2018 | Comentarios (0) | Elkarrizketak, Orokorra

Aspaldi genuen gaur aurkeztuko dizuegun hitzaldiaren berri emateko gogoa: lehen sorospenak. Gure txikien gaixotasun eta istripuei nola erantzun erakutsiko digun tailerra. Azaroak 10, larunbata, 11:00etan izango da, MeitaiMaitie dendaren ondoan egokitu dugun espazio goxo eta berrian. Jakin badakizue profesional onenez Irakurri gehiago…

Libe Garmendia (BLW): “Ikastaro honekin pureez gain elikadura osagarria eskaintzeko beste modu bat dagoela konturatzea nahiko nuke”

22 urria, 2018 | Comentarios (0) | Orokorra

Martxan dago MeitaiMaitien tailer eta ikastaroen denboraldi berria. Sareetan aurreratu dizuegun bezala, aldaketak eta nobedade ugariekin gatoz. Horietako bat, lankide eta korabolatzaile berriak. Plazerra da guretzat Libe Garmendia bezalako profesionalarekin lan egiteko aukera izatea. Zarauztarra eta laguna, “Giza elikadura eta Irakurri gehiago…

“Bagoaz eskolara!” ilusioz beterik

14 iraila, 2018 | Comentarios (0) | Orokorra

Nekagarria da benetan leku guztietan eskolara itzultzearen mezu bera irakurtzea eta entzutea, horregatik mezu hori baina hareagoko zerbait aitortu nahi dizuegu sarrera honetan. Ikasturtea eta egunerokotasuna erosoa eta jasangarriagoa izan dadin hainbat ideia utziko dizkizuegu, baina oso ezberdina da testu Irakurri gehiago…

Ioana Arbillaga, podologoa: “Umeei ez zaie ibiltzen erakutsi behar”.

7 ekaina, 2018 | Comentarios (0) | Elkarrizketak, Orokorra

Gaur Ioana Arbillaga Podologoa dakargu gure blogeko txokora. Podologoa, ama eta kirolaria da bera, eta gu irakurtzera ohituta zaudeten guztiak dakizuen bezala, MeitaiMaitien jorratzen ditugun gaiak guretzat garrantzitsuak diren istorio bereziak dituzte barru-barruan. Gloria eta Ioana txikitatik elkar ezagutzen dute, Irakurri gehiago…

“Estivill metodoa”-ren inguruko ikerketa lana

3 maiatza, 2018 | Comentarios (0) | Orokorra

José Martín Amenabar Beitia doktorea (Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduaren Saila), haurren osasun mentalagatik arduratuta dagoen profesional talde baten izenean, “Estivill metodoa”-ren inguruko ikerketa lana egiten ari da. Jakingo duzun bezala, 1996an Estivillek «Duérmete, niño» liburua Irakurri gehiago…

“9 KEINU”: Plastikorik gabeko erronka, familia artean ere

19 apirila, 2018 | Comentarios (0) | Orokorra

Apirilaren 22an Lurraren Eguna (“Earth Day”) ospatzen da, plastikoen kutsaduraren aurkako goiburu argi batekin. Plastikoa Lurrak duen arrisku handienetako bat da gaur egun. Itsasoa pozoindu eta kutsatzen ari da, gizekien hormonen aldaketa eragiten ari da, hondartzak eta paisaiak kutsatzen ditu, Irakurri gehiago…

“Erditzeko galdua nuen autokonfidantza berreskuratu nuen”

8 otsaila, 2018 | Comentarios (0) | Orokorra, Zure Fisioterapeuta

Martxo amaiera zen eta banekien zerbait berria gertatzen ari zela nire barnean; apirila hasieran jakin genuen urte amaieran familia haunditzera gindoazela. Bigarrengo haurdunaldia nuen eta nituen sentsazioak oso kontrajarriak ziren: pozik negoen eta aldi berean oso triste, bat-batean lehenengo erditzeko Irakurri gehiago…

Laura Gutman, Zumaian: “Behar bezala maitatuak izan ez bagara ere, maitatzeko gai gara oraindik”

4 otsaila, 2018 | Comentarios (0) | Laura Gutman, Orokorra

Pasa den larunbatean, urtarrilak 27, Laura Gutman gure etxean hartu genuen berriro, eta laburtzea zaila den 3 ordutako hitzaldia aurten ere berarekin konpartitzeko aukera izan genuen. Goizeko 10:30tan bazeuden zai Zumaiako Aita Mari aretoaren sarreran bertaratutako asko. Dana prest zegoen Irakurri gehiago…

Aurten egin nahi ditudan opariak…

13 abendua, 2017 | Comentarios (0) | Orokorra

Asko aurtengo Gabonetako opariekin bueltaka gabiltza oraindik. Erostea erraza da, baina benetako opari bat egitea ez da hain sinplea. Horregatik aurten post labur hau prestatu nahi izan dizugu, horrenbeste maite duzuen pertsona horrekin izan nahi duzun detailetxoa edo opariarekin bete-betean Irakurri gehiago…

“Dana kontrolatzea ezinezkoa dela ikasi dugu”, erditze testigantza

5 abendua, 2017 | Comentarios (0) | Orokorra, Zure Fisioterapeuta

Alazneren berri ahizparen bitartez izan genuen eta ikastaroa egin zuten bi lehengusuen gomendioa jaso genuen, hauek oso gustura egon zirelako aurrez. Erditzea tramite soil baten moduan ikusten ez nuela izan zen izen emateko arrazoietako bat. Niretzat nire semearen ongietorria zen, Irakurri gehiago…

Denbora agortzen ari da

23 azaroa, 2017 | Comentarios (0) | Orokorra, Telazko Pixoihalak

Denbora agortzen ari da. Gertatzen ari dena danon ardura da. Egiten ari garena kudeatzeko errekurtsorik gabe gelditzen ari da Lurra. Azken urtetan kontrolik gabe zabor sortzaile hutsak bihurtu gara. Zaborra bereizten dugu, dagokion ontzira botatzen dugu, eta horrekin nahikoa dela Irakurri gehiago…

Lasaitasunean eta konfidantzazko pertsonekin erditzearen garrantzia (erditze testigantza)

25 urria, 2017 | Comentarios (0) | Orokorra, Zure Fisioterapeuta

Gure hirugarren neskatilaz haurdun nengoela jakiterako banekien ume honen erditzerako prestaketak desberdina izan behar zuela, aurreko bi txikiekin izan nituen arazoak saihestu behar nituela. Amets eta Izaroren kasuan, erditzera iritsi nintzen momentuan konturatu nintzen erremintak falta nituela, ez nintzela situazioa Irakurri gehiago…

“Gorputz kontzientzia eta mugimendua erditzean”, erditze testigantza

4 urria, 2017 | Comentarios (0) | Orokorra, Zure Fisioterapeuta

MeitaiMaitieren Facebookari esker izan nuen Alazneren berri. “Gorputz kontzientzia eta mugimendua erditzean” izenburu hori zeraman ikastaroa ematen zuela eta informazioa jaso nahi zuenak hitzaldi batera joateko aukera zuela irakurri nuen. Ez nuen zalantzarik izan. Hitzaldira joan eta neska gazte morena Irakurri gehiago…

“Ni neu izan nintzen egoeraren jabe, eta ez mina”, erditze testigantza

13 iraila, 2017 | Comentarios (0) | Orokorra, Zure Fisioterapeuta

Gure kasuan ikastaroaren helburua bikotearen parte hartzea zen. Nik kontatzen nion berari: “Begira Jon, ikusi hau, irakurri hau!” Eta bere erantzuna beti “bai, bai, bai” zen. Lengusina batekin hitz egin nuen erditzeaz eta berak erditzea eta mugimenduaz hitz egin zidan. Irakurri gehiago…

Ama Taldea

6 iraila, 2017 | Comentarios (0) | Orokorra

Iraila martxan da dagoeneko eta gu hainbat proiektu ere martxan jartzen ari gara. Ilusioz betetzen gaituenetako bat: sortuko dugun “Ama Taldea”. Aspaldi ezagutzen dugun eta laguna den Joana Aguadorekin lantzen ari garen ekimen bihurtutako ametsa da. Joana Aguado psikologa eta Irakurri gehiago…

Lili, lore baten jaiotzaren erditze testigantza

23 abuztua, 2017 | Comentarios (0) | Orokorra, Zure Fisioterapeuta

Lili. Hauxe gure alabarentzat aukeratutako izena. Haurdun nengoela behin batek esan zidan: “Lili? Ene, izen horrekin polita izango ote da zuen alaba!”. Halaxe da, zoragarria, lore denen artean politena. 2016ko abuztuaren hasieran jakin genuen haurdun geundela. 3 urte beteak zituen Irakurri gehiago…

Bi ama, erditze testigantza berria

16 abuztua, 2017 | Comentarios (0) | Orokorra, Zure Fisioterapeuta

Nire bikoteak eta biok betidanik izan dugu garbi familia handitu nahi genuela, eta, bi neska izanik, bagenekien horretarako laguntza beharko genuela. Horrela, pausua ematea erabaki genuen, eta 3. tratamenduren ostean iritsi zen hainbestetan amestutako eguna: haurdun zegoen. Bere obulua eta Irakurri gehiago…

Zergatik ez ditut hitz hauek gustuko: Erditze errespetatua, luzaroko edoskitzea, eta atxikimenduzko haziera

2 abuztua, 2017 | Comentarios (0) | Orokorra, Zure Emagina

Gaur, www.matronaonline.com blogeko Jade emaginak MeitaiMaitieri emandako posta dakargu. Zein da zuen iritzia honi buruz? —— Geroz eta artikulu, blog eta sare sozialetako talde gehiago aritzen dira gai hauei buruz, “errespetatutako erditzea”, “atxikimenduzko haziera” eta “luzaroko edoskitzea”. Leku guztietan dauden gaiak Irakurri gehiago…

Nvey Baby

19 uztaila, 2017 | Comentarios (0) | Orokorra

Ilusio handiz, etxeko txikien azala zaintzeko produktu marka berri bat aurkeztera gatoz: NVEY BABY. Produktu guztiak probatu ditugu eta gustukoak izango dituzuela badakigu. NVEY BABY etxeko txikientzat sortutako produktu marka bat baino gehiago da. Sortzaileak australiarrak dira. 2007az geroztik kosmetika Irakurri gehiago…

“Amami”, eskuz egina

5 uztaila, 2017 | Comentarios (0) | Orokorra

Amami marka aipatzea, proiektu bihurtu den pasioaz hitz egitea da. Edertasunez eta zoriontasunez betetako produktuez hitz egitea da. Gure Zarauzko dendara etortzen zaretenak Amami aspaldi ezagutzen duzue. Amami produktuak gure dendan deigarrienetakoak dira. Diseinatutako osagarri guztiek, detaileek, lan pertsonal baten Irakurri gehiago…

TxikiSurf MeitaiMaitie

21 ekaina, 2017 | Comentarios (0) | Orokorra

Bai, gaur bai, udara iritsi da, eta ospatu egingo dugu! Hondartza, itsasoa eta surfarekiko gure zaletasuna ez da berria. Udara eta oporrak iritsi direla eta gure zaletasunak zuekin konpartitu nahiean, TxikiSurf MeitaiMaitie antolatzen ari gara. Moor Surf Eskolarekin batera, surf, Irakurri gehiago…

MeitaiMaitie Studio Tolosa eta Alazne Apalantza

6 ekaina, 2017 | Comentarios (0) | Orokorra, Zure Fisioterapeuta

Sare sozialen bitartez gurekin harremana duzuenontzat ezaguna egingo zaizue leihotxo hau. Etorkizunera begiratzeko aukera ematen digun leihotxoetako bat. Arrazoi askorengatik, ilusioz betetzen gaituen proiektu berri bat. Jendearengandik hurbilako egoten laguntzen digun proiketua delako betetzen gaitu ilusioz, guretzat berezia den Tolosa Irakurri gehiago…

Aitziber Marcos, argazkilaritza, egunerokoaren artea, eta… zozketa!

24 maiatza, 2017 | Comentarios (0) | Orokorra

Ezagutzen gaituzue, MeitaiMaitien gertatzen dena beti nunbaitetik dator. Gure egunerokotasunaren momenturen batean sortzen diren gauzetatik osatzen da egunero egunero MeitaiMaitie. Gure beharrek, nahiek, konturatu gabe batzuetan priektu eta pertsona zoragarriekin tope egitera butzatu gaituzte. Eta halako pertsona eta proiektu polit horietako Irakurri gehiago…

Haurdunaldi eta erditze kontzientearen aldeko apostua (NACES metodoa)

10 maiatza, 2017 | Comentarios (0) | Orokorra, Zure Fisioterapeuta

Azken hiru urte hauetan familia ugarirekin lan egitean, haurdunaldi, erditze nahiz erditzeostean sortzen diren behar ezberdinak aztertu ahal izan ditut. Horregatik eguneratuta egoten saiatzen naiz, ezagutzak zabalduaz, aldioro zerbitzu hobea emateko. Izan ere, nire uste apalean beti dago zer ikasia Irakurri gehiago…

MeitaiMaitie taldea

27 martxoa, 2017 | Comentarios (0) | Orokorra

Proiektu baten hasiera gogorra izaten da. Lan pila, hamaika saiakera, hainbat sufrimendu, gozamena, momentu txarrak, momentu ezin hobeak… Hala ere, proiektua hasten doa (produktu berriak, tailerrak, hitzaldiak, ikastaroak, aurkezpenak…) eta bidea osatzeko konfidantzazko bidalagunak behar dituzula erabakitzen duzu, lagundu, prozesua Irakurri gehiago…

004 – Erditze Testigantza – Alaine (Azkoitia 2016. Erditze baginala, Mendaroko ospitala)

28 otsaila, 2017 | Comentarios (0) | Orokorra, Zure Emagina, Zure Fisioterapeuta

Alazneren erditze aurreko prestaketari buruzko informazioa kuadrilako bi lagunen bitartez jaso nuen. Nire lehenengo erditzearekin gustora geratu nintzen baina jarraian bi abortu eduki nituen eta nire barruan mamu handi bat neukan eta berau askatzeko asmoarekin apuntau nintzen erditzea prestatzeko klaseetara. Irakurri gehiago…

Elkarrizketa – Sare Sozialetan Segurtasuna gure seme-alabentzat

25 abendua, 2016 | Comentarios (0) | Elkarrizketak, Orokorra

Gaur MeitaiMaitieko hitzaldi eta tailerren sailera gai berri bat dakarkigu, gai berri bat guretzat, baino MeitaiMaitien beti gertatzen den moduan, nunbaitetik edo zerbaitetik dator, ez kasualitate batetik, kausalitate batetik baizik… Egun batean Eider Fernandez ezagutu genuen, www.maimoments.com blogekoa, hortik harreman Irakurri gehiago…

Giza Biografia: izatez garenera urbilduz, gure seme-alaben bidelagun izaten laguntzen duen metodoa

23 urria, 2016 | Comentarios (0) | Lan taldea, Laura Gutman, Orokorra

Gure seme alabak era egokian zaintzeko eta ama eta aita idealak izateko mila teknika eskaintzen diren gizarte honetan galdera honi erantzun nahi genioke: borondate kontu bat al da hori?  Gure seme alabek behar duten ama eta aita izateko gidaliburuak jarraitu Irakurri gehiago…

Azalez azal

4 urria, 2016 | Comentarios (0) | Orokorra, Zure Emagina

♥ Ospitaletan “Azalez azal” deituriko protokolo bat dago. Izen hau ipintzerakoan ez dute buruhauste handirik izan. Hain zuzen ere, haurtxoa jaiotzerakoan bere azala eta amarena kontaktuan egotean datza. OMEk aholkatutako jarduna da. ♥ Azalez azal ez da kamisoia azalarekin kontaktuan izatea, ezta Irakurri gehiago…

Haurnaldiaren lehen hilabetea

3 urria, 2016 | Comentarios (0) | Orokorra, Zure Emagina

♥ Gogoratu behar den lehen gauza da haurdunaldiaren lehen hilabetearen erdian … oraindik ez dagoela enbrioirik! Haurdunaldiaren hasiera azken hilekoa etorri den data izaten da. Obulua obulazioan ernaltzen da, eta hau hilekoaren lehen egunetik pare bat astera gertatzen da. Beraz, Irakurri gehiago…

Zilborrestearen mozketa

| Comentarios (0) | Orokorra, Zure Emagina

♥ Haurtxoa jaiotzen denean, zilborresteak taupadak egiten ditu. Pultsu horiek odola plazentatik haurtxoarenganaino eramaten dute. Fisiologikoa (naturala) amaitu arte taupadak egiten uztea da eta, une horretan, moztu. Honek gutxienez 3 minutu eramaten ditu, ez du zentzurik aurretik moztea, nahiz eta Irakurri gehiago…

Edoskitzearen astean, Edoskitzea eta askatasuna

2 abuztua, 2016 | Comentarios (0) | Edoskitzea, Haurraren Elikadura, Orokorra

MeitaiMaitien, edoskitzearen aldeko gera, bai, baino edoskitzearen alde baino lehenago askatasunaren aldekoak gera. Guk, Ander eta biok, gure 3 seme-alabekin, sistema ezberdina erabili izan ditugu, momentuaren arabera, esperientziaren arabera… beti ere momentu bakoitzean guk nahi eta erabaki izan dugun, beti Irakurri gehiago…

Gaurkoan elkarrizketa txokora Itziar Irizar, Itziartarra dakarkigu.

27 ekaina, 2016 | Comentarios (0) | Elkarrizketak, Orokorra

Duela hilabete eta erdi edo Itziarrek guregana jo zuen Haur Masaje Ikastaroak emateko formakuntza amaitu duelako eta praktikak egin behar dituelako, eta guregan eta gure lokalean pentsatu zuen honetarako. Elkar ezagutu genuen egun batean dendan eta Itziarri laguntzea pentsatu genuen!!! Irakurri gehiago…

Elkarrizketa – Hitzaldia – Haurren elikadura 2 urtetik aurrera

5 apirila, 2016 | Comentarios (0) | Haurraren Elikadura, Orokorra

Gaurkoan hemen dugu berriro ere Ainitze Ondarra, gure Giza Elikadura eta Dietetikan Diplomatua. Hemendik aurrera Baby Led Weaning, papila eta pure gabeko elikadura osagarriaz hitzaldiaz gain, 2 urtetik aurrerako haurren elikadurari buruzko hitzaldia emango du gure dendan. Honetaz aparte, haurren Irakurri gehiago…

Feltrokin joste tailerra – Jolas zorroa

20 martxoa, 2016 | Comentarios (0) | Orokorra

Duela urte dezente, Blog bat izan nuen, nere lehen Bloga… Bertan egin nuen eskulan baten post-a idatzi nuen, Peruri egin nien Telazko zorro bat, aldi berean, kotxe pista bat zena, garbiketa zonarekin, gurpilak aldatzekoa gasolindegiarekin, etxea… 5 lekurekin kotxeak gordetzeko Irakurri gehiago…

MeitaiMaitie Siriarako laguntza solidariora batzen da.

10 martxoa, 2016 | Comentarios (0) | Orokorra, Ume-eramaileak

Zer jasoko dugu? Ume-eramaileak; Ergonomikoak zein ez Ergonomikoak. Fularrak, Meitaiak, Motxilak, Bandolerak, Estalkiak… Pixoihalak; telazkoak zein botagarriak Pixoihalak ere bidaltzea erabaki dugu, haurren ongi izaretako oinarrizko den zerbait delako, eta gabezi asko dutelako!!! Nora eraman edo bidali? MeitaiMaitie, Kale Nagusia Irakurri gehiago…

MeitaiMaitieko laguneri elkarrizketa

19 azaroa, 2015 | Comentarios (0) | Elkarrizketak, Orokorra

Aste honetan, Guraso.com webgunean guri eginiko elkarrizketa bat dugu: Guraso.eus proiektuan gurasotasuna euskaraz lantzen duten egitasmo eta elkarte ezberdinak ezagutu eta ezagutarazi nahi ditugu. MeitaiMaitie beharretatik abiatu eta poliki-poliki handituz Joan den egitasmoa da. Denda, tailerrak, kolaboratzaile sarea, blog interesgarria… Irakurri gehiago…

Neguko estalkiak edo Porteoko berokiak

5 azaroa, 2015 | Comentarios (0) | Orokorra, Ume-eramaileak

Eta neguan nola eramaten da haurra gainean? Ba nahiz eta askok kontrakoa pentsatu, neguan, inoiz baino gehiago porteatzen da, eta porteatu beharko litzateke. Eta gehiago oraindik jaio berriak baldin baditugu. Beti eraman behar dira gehiago jaio berriak gure ustez gainean Irakurri gehiago…

Elkarrizketa – Edurne Maiz – Elikadura Neofobia

26 urria, 2015 | Comentarios (0) | Elkarrizketak, Haurraren Elikadura, Orokorra

Gaurkoan MeitaiMatiei Blogeko elkarrizketen txoko honetara Edurne dakarkigu. Edurne Maiz Aldalur tolosarra da, Giza Elikadura eta Dietetikan Diplomatua Nafarroako Unibertsitatean, Psikologian Lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV) eta bertan, haur eta nerabeen elikadura neofobiaren gainean doktoretza defendatu berria. Betiko moduan, normalean Irakurri gehiago…

© Meitaimaitie. 2019