Denbora agortzen ari da

 

Denbora agortzen ari da. Gertatzen ari dena danon ardura da. Egiten ari garena kudeatzeko errekurtsorik gabe gelditzen ari da Lurra. Azken urtetan kontrolik gabe zabor sortzaile hutsak bihurtu gara.

Zaborra bereizten dugu, dagokion ontzira botatzen dugu, eta horrekin nahikoa dela uste dugu. Baina hondakinen kudeaketa hoberenarekin batera, sortzen dugun zaborra kopurua ahalik eta gehien murrizten saiatzeko ezinbestekoa dela jakin beharko genuke. Ezinezkoa dirudi, eta gure esku ez dagoela esan dezakegu, baina azken urtetan lantzen ari garen bi arlo konkretuei buruz idatzi nahi dizuegu gaur.

Zenbat pixoihal erabiltzen ditu haur batek guztira?

 

Aita eta ama bazara, ez zaitu harrituko hondakinei buruz aritu eta aipatze dugun lehen zaborra pardelak izatea. MeitaiMaitien urteak daramatzagu lanean eta ia denok erabiltzen genituen erabili eta botatzeko pardelen alternatiba bazegoela ikusi genuen.

Badira 7 urte gNappies pixoihal berrerabilgarriekin lanean ari garela. Osagarri ezberdinez osatutako sistema erabiltzen dute, estalkia batetik eta ehunezko xurgatzaileak bestetik. Honela, pixoihala behin eta berriz garbitu eta erabili daiteke hondakin extrarik sortu gabe.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mankumunitate ezberdinek eta hainbat Udalek antolatutako kanpainetan parte hartzeko aukera izan dugu. Gure pixoihal berrerabilgarriak ezagutzeko kit bereziak sortuz, interesatuta zeuden familiek eskura zitzaten entitate ezberdinen diru-languntzari esker.

Hona hemen Debagoienan jasotako datuak, eta Zarautz bezalako udal batean nolako datuak izango lirateken aztertzeko.

Debagoienan:

– 7 egunetan, 50 familiek 1.826 erabili eta botatzeko pixoihal erabili zituzten (420 kg hondakin sortuz).
– Haur bakoitzak 36,5 pixoial astean, beraz 1.904,3 pixoihal urtean gutxi gorabehera (haur bakoitzak 428 kg hondakin sortuko luke urte batean).

Zarautzen, 0 eta 2 urte bitarteko 600 haur inguru daude:

– Urtean 262.787 kg pixoihal hondakin sortuko lirateke, soilik Zarautz.
– Udaletxeak Gipuzkoako Hondakin Kudeaketaz arduratzen danari 131,66 €+BEZa ordaindu behar badio eramandako tona bakoitzarengatik, urtero 41.864,31 € ordaintzen dira pixaoihalengatik.

Datuak argiak eta adierazgarriak dira. Eta, zerbait egin al dezakegu? Guk telazko pixaoihal berrerabilgarriak ezagutzera animatzen zaituztegu. Hasiera kit eta pack oso interesgarriak ditugu. Eta erosteko eta erabiltzeko edozein laguntza eskaintzeko prest gaituzue. Animatuko al zara?

Zure herrian, eta udaletxean nolabaiteko interesa piztu bada eta hitzaldi edo tailerren bat antolatu nahi izango bazenute, jarri gurekin harremanetan eta gustora ekingo diogu elkarlanari.

Eta zer gertatzen ari da plastikozko botilekin?

Munduan, minuturo, plastikozko milioi 1 botila erosten dira. Hau ez litzateke larriegia izango, erabiltzen diren botila horiek birziklatzea lortuko bagenu. Erabiltzen ditugun honelako botila gehienak tereftalto eta polietilenoz eginak daude, eta hauek material birziklagarriak dira. Baina mundu mailan ez dira ezta erabiltzen diren botila erdiak jasotzen eta 2016an jasotako %7a bakarrik bihurtu zan botila berri batean. Gehienak zabortegietan gelditu ziren, eta okerrago dena, gure itsasoetan.

Estatu mailan, edateko ona den ur sare bikaina daukagu, ez dago aitzakirik. Zergatik ez dugu ur botilak erosteari uzten?

MeitaiMaitien aspaldi egin genuen Lifefactory-ren kristalezko botila berrerabilgarrien eta ontzien aldeko apostua.

Beira erraz birziklatzen den materiala da, hainbat osagarri naturalez egina. Ez du BPA/BPSik eta zapore onena eskaintzen du, gainera ontzi-garbigailuan arazorik gabe garbitzen da.

Lifefactory-n osagarri gisa tetina eta tapoiak dituzten 120ml eta 260ml-tako biberoietatik 350ml, 470ml eta 650ml-tako botilak arte aurki ditzakezu. Poltsan, etxean, bulegoan… beteta erabiltzen ditugun plastikozko botila guzti horiek ordezkatzeko… Gainera, orain, diseinu oso zaindua duten tupper eta edalontziak ere topa ditzakegu.

Zeren zai gaude? Ezin dugu gure Ama Lurra zabortegi bat izango balitz bezala kudeatu. Denbora agortzen ari da, eta gure buruarekin eta gure ingurugiroarekin konpromezu handia bihurtuko diren ekintza txikiekin hasi behar dugu.