Edoskitzea askatasunean

Meitaimaitien, edoskitzearen aldekoak gara, bai, baino edoskitzearen alde baino lehenago askatasunaren aldekoak gara.

Guk, Anderrek eta biok, gure 3 seme-alabekin, sistema ezberdinak erabili izan ditugu, momentuaren arabera eta esperientziaren arabera. Beti ere momentu bakoitzean guk nahi eta erabaki izan dugu, beti bikote erabaki bat izanaz, eta beti biok eroso sentituaz egiten genuenarekin, nahiz eta askotan inguruak ez ulertu zer egiten genuen.

Peru izan genuena, lehena, ez ginen ez edoskitzearen aldeko, ez kontrako, eta titia ematen probatzea erabaki genuen. Peru zesareaz jaio zen, eta ospitalean titia ez ematea gomendatu ziguten, nire errekuperaziorako hobea izango zelakoan, eta Peru biberoiekin hazi zen. Ondo moldatu ginen, eta dena ondo joan zen. Baino inguruko askok ez zuten ulertu, eta momentu askotan ez ginen eroso sentitu.

Baino emozionalki, nik hutsune bat sentitu nuen, hutsune oso nabarmena, eta titia ez eman izanaren arantzatxoa izan nuen. Hau dela eta argi izan nuen hurrengoan, Dinaren kasuan, bularra emango niola. Horretarako formakuntza jaso nuen, edoskitze taldeetara joaten nintzen (Billabonako osasun zentroan Carmen Ferro emaginarekin).

Dinaren edoskitzea ez zen erraza izan (“Raynaud Sindromea eta edoskitzean arazoak”), baino inguruko laguntza askorekin, edoskitze taldea, emaginak eta Anderren laguntzari esker, dena aurrera joan zen, eta ia 3 urtez eman nion titia, nahiz eta titi bakarrean izan esnea. Asko disfrutatu nuen, oso polita izan zen. Lanean hasi nintzenean 10 hilabete zituela, Dinak ez zuen biberoirik nahi izan, eta ez zuen bat ere hartu.

Lactancia materna
Lactancia con biberón

Ondoren Adur jaio zen. Argi genuen titia emango niola, eta beldur pixka bat ere izan nuen berriro ere arazoak izateko, baino dena errez joan zen. Lanean hasi nintzenean 9 hilabete zituela, Adurrek gustukoa izan zuen biberoia, eta momentu horretan, normalean titia ematen nion, baino etxean ez nengoenean, nire lanean nengoenean, Ander etxean zegoenez momentu horretan, Adurrek biberoia hartzen zuen.

Guk horrela topatu gure gure oreka kasu bakoitzean.

Baino kritikak beti daude, 2 urterekin oraindik titia ematen diozulako, edo lanean, eguerdian baimena eskatzen duzulako titia ematea joateko eta korrika zabiltzalako zure haurra titian lokartzeko eguerdian berriro ere lanera joan ahal izateko. Edo izugarriko mastitisa izan arren eta operatu beharra izan arren titia ematen jarraitzea erabakitzen duzulako, edo biberoia eman diozulako…

Amagandiko edoskitzearen aldeko gara, nik titia eman ez nionean “ugaztun beharra” izan nuen titia emateko, eta behar hori Dinarekin asetu arte, min handia sortarazten zidan gauza izan zen. Baino gure kasuan, etxean Ander egotea, eta ni CAFen lanean egotea erabaki genuenez, guretzat zoragarria izan zen ere Adurrek biberoia hartzea.

Gure dendan biberoiak ere baditugu. Askotan kritikatu gaituzte biberoiak saltzeagatik, baino edoskitze talderen batetan ere ez gaituzte onartu biberoiak saltzen genituelako. baino gu askatasunaren aldekoak gara. Bakoitzak ikusi behar du nola izango den beraiek sistema familiarraren oreka. Ez da ez hobea ez okerragoa ez bata eta ez bestea, eta agian haur batengtzat hoberena izan dena, agian hurrengoarekin ez da eta beste modu batetara moldatu behar da.

Bai sentitzen dut askotan ez dagoela edoskitzearen inguruan informazioa eta laguntza, eta horrek sekulako pena ematen dit. Pena da edoskitzeak uzten direnean, gurasoek  amagandiko edoskitzean sinesten eta nahi duten arren, baino laguntza faltagatik, uzten bukatzen dutenean. Horregatik Meitaimaitien ere edoskitzean aholkatzen dugu, Emaginengana bideratzen zaituztegu edozein arazo duzuenean, eta beti laguntzeko prest gaude, inolako gaude esku bat botatzeko, baino inoiz ere ez juzgatuaz. Bakoitzak dakielako zein den bere oreka.

Behin, ama batek esan zidan, bere garaian ez zela gure dendara ume-eramaile tailer batetara etortzera ausartu, berak ez zuelako titia eman, arazo asko izan dituelako, eta pentsatzen zuelako guri gaizki irudituko zitzaigula. Eta izugarrizko pena eman zidan. Peru biberoikoa izan da, Dina %100 titikoa, eta Adurrek bietatik hartu zuen. Eta ba al dkizue zer? Hirurak dira berdin zoragarriak, berdin bihurriak, berdin goxoak…

Biberoia eman genuenean batzuetan ez ginen eroso sentitu jendearen komentarioekin, eta titia eman nuenean ere batzuetan ez ginen eroso sentitu jendearen komentarioekin.

IZAN GAITEZEN ASKE FAMILIAREN BAITAN GURE ERABAKIAK HARTZEKO!

Zauden egoeran egoeran egonda, laguntza eta informazio behar baduzu, entzun eta laguntzeko prest izango gaituzu.

Gloria Urkola Etxetxipia