Egia beti da osasuntsua – Laura Gutman

Helduen arteko edozein gatazka, norbanako batek bere barruan beretzako gordea duen egiaren batetik sortzen da eta besteak badela ere susmatzen ez duen bitartean. Hau gutxi balitz, batzuetan “egi” pertsonal horiek, belaunaldietan ezkutatu diren familiako sekretutan dute beraien jatorria, eta egunen batean, zerbait jakina izan ez zedin sortu ziren proposamenetatik datoz… maitasunarekin erlazionatuak. Haurdun ezkondu zen birramona (maitasunagatik) eta beste herri batetara alde egin zuena eta han amaginarrebagatik gorrotatua izan zena eta bere bilobak umiliatuak izanda hazi ziren zer gertatzen zen jakin gabe. Familia gezurrak horrela dira: Ez ditugu bakarrik maitasunak gordetzen dituzten sekretuak oinordetzen, baizik eta ez esatearen eta ez kontatzearen ohitura eta gainontzekoetan ez konfiantza izatearen ohitura ergela ere.

Bada okerragorik ere: ez dugu ere gure sentimendutan konfiantzarik eta gutxiago gure pertzepzioetan, baizik eta kanpokoen iritziak eraman gaitzaten uzten dugu. Beraz, nola kontatu norbaiti egia ez bagara gai gu berau abordatzeko? Nola jakin zer den erdizka sentitzen dugun hori, ez duguna galdetzen, larritzen gaituena edo patuak egunero itzultzen diguna? Gainera, nabarmen geratzeari beldur diogu, “egi” txiki eta samur horri ezaugarri ez-ohizkoak ematen dizkiogulako. Uste dugu inork jakingo balu, mundua eroriko litzatekeela. Baino ez da horrela. Ez da ezer erortzen. Gure aita alkoholikoa izan bada, gure ahizpa edo arrebak atzerapen bat badu, bulimikoak bagara, gure seme edo alabak ohean pisa egiten badu, ansiolitikoak hartzen badituzte, edo behar baino gehiago zorpetu bagara, horrek ez du unibertsoaren kaosa sortuko. Alderantziz. Ez da ezer gertatuko. Inorekin elkarbanatzeko intentzioz gauden bitartean – askotan gure bikotekidearekin ere ez edota hurbileko lagunekin – izendatu ez den gai horrek gugandik oraindik eta urrunago utzi gaitu. Hori bai dela pertsonaren suntsimena. Jakin dezagun egiak beti, beti beti konpontzen duela, sendatzen duela, hobetzen duela, lasaitzen duela eta gizakiago egiten gaituela. Alderantziz berriz, gure beldurrekin sekretuei lotuak bagaude inork aurkitu ez ditzan, ispilu baten aurretik pasatzean, ikusiko dugu biluzik gaudela. Garen hori ezin delako inoiz estali.

Laura Gutman