Egun batzuk Jaca inguruan – Camping Pirineos

Txikitatik gurasoekin Jacako Camping Pirineos de Santa Cilia-ean pasa nituen udak.

Leku zoragarria, naturaz inguratuta, basoa duen kanpina, toki magikoa, lasaia eta polita.

Betidanik izan gara Pirinio zaleak, bertako mendiak, natura eta klima. Urtero saiatzen gara gutxienez pare bat aldiz joaten udaran eta neguan.

Orain dela urte batzuk kanpinekoek Facebook-en egin zuten zozketa irabaztearen zortea izan nuen eta abuztuan joan ginen 4 egun bertan igarotzera (bi egunetako sarieta eta beste bi egun gure kontura).

Hona hemen bertan igaro genituen eta kanpinaren erakusgarri txiki bat.

Beti pentsatu dut kanpina haurrekin gozatzeko leku paregabea dela. Leku itxi bat, askatasunez jolasteko aukera ematen duena eta janzteko oinarrizkoenarekin (bainujantzia, kamixeta bat eta sandaliak), jarduera ugariz disfrutatzeko aukera ematen duena: bizikletan ibili, patineteak, korrika, lagunak, igerilekua… Eta gurasoentzat ere, askatasuna eta plan xumea.

Halakotxeak izan ziren nire udarak eta oporraldiak –Camping Pirineos-en: bainujantzia, kamixeta, sandaliak, igerilekua, “capilla”, haur pilarekin batera harrapaketetara jolastu gauean, nire koadrila, tabernako terraza, “el carrascal”, zubia, asteazkenetako Jacako azoka txikia, mendi bueltak, burnizko zubian egiten genituen piknikak, Aragues eta Bailoko festak…

Gaur egun Camping Pirineoos kanpin pribatua da. Partzelak erosi daitezke, bungalowak jarri edota alokatu.

Bi zati bereiztu daitezke. Goikaldean, zuhaitzez beteta, guk karabana izaten genuen lekuan, sarrera, taberna eta jatetxea dauden tokian. Eta behekaldea, igerilekua, txiringitoa, tenisa, partzelak eta “capilla” dauden tokia.

Gu egon ginen aldi hartan, 6 lagunentzako lekua zuten bungalow berrietako batean egon ginen. Zoragarria. Bi pisu: behekaldean bi gela, guztiz ekipatutako sukalde irekia, sala eta komuna; eta goikaldean bi ohe zituen gela handi bat.

Kanpinak jarduera pila egiteko aukera ematen du, baita erlaxatzeko ere. Igerilekuan, etxeko portxean, tabernako terrazan… Tenisean aritzeko kantxak daude, frontoiak, ping-pong mahaiak, parkea…

Handik bertan irteera zoragarriak ere antolatu daitezke. Oso kilemetro gutxitara Jaca eta Piriniotako hainbat bailara ezagutu daitezke, paseo, mendi buelta edo herrixkak ezagutzeko aukera aparta.

Joan ginen aldi hartan Villanovillos aldera abiatu ginen oinze kanpin bertatik.

Canfanc herritik Ibon de Ip aldera ere joan ginen familian, danok batera.

Ander, Ruth eta Peru Astunekin 2.349 metrotara dagoen “Pico de los Monjes”-era igo ziren. Txapeldunak!

Ez baduzue inguru hura ezagutzen, hurbildu zaitezte, ez zarete damutuko.