Eguzkia eta haurren babesa

Udaran kontuz ibili behar dugu eguzki izpiekin. Fotoprotekzioa, geroz eta gehiago, gure kontzientzietan barneratuta daukagun hitza da, baina tamalez, oraindik era pobrean egiten dugu orokorrean. Behar dena baino gutxiago egiten da eta modu ez oso eraginkorrean. Beste gauza askorekin bezala, eguneroko errutinetan barneratzea falta zaigu, baino lortuko dugu.

Hasteko, 3 urtetik beheragoko haurrak ez lirateke eguzki izpiekin kontaktu zuzenean jarri behar (eta beste guztiak ere kontu handiz egin beharko genuekeen).

Zer eduki behar dugu kontuan?

  • Eguzki izpiek indar gehien duten orduak ekidin (12.00-16:00).
  • Itzaletan egon, ahal den heinean behintzat.
  • Jantziekin ahal den azal kopuru gehiena estali (eta begiak ez ahaztu, eguzkitako betaurrekoak erabiltzea gomendagarria da).
  • Eguzkitako kremaren erabilera egokia egin: etxetik atera baino 20-30 minutu lehenago eman, beldurrik gabe , kantidade nahikoa, 2 orduro berreman edo uretatik ateratzerakoan. Eta FPP 30 baino gehiagokoa ( 50+ badira hobe).
  • Egun hodeitsu batzuetan ultramore izpiek indar asko dute eta egun horietan ere fotoprotekzioa egin behar da ( eguraldi aplikazioetan begiratu U.V indizea ).

Aurreko guzti hori ondo egitea zaila dela badakigu, baino azken urteetan pixkanaka egiten hasi gara. Lehen oso gutxi egiten zen, orain gehiago egiten da eta aurrerantzean askoz hobeto egingo duguna.

Ez ahaztu!

  • Argibide guzti hauek AEPED-ren (Asociación Española de Pediatría) web orrian dauzkazue. Ohar hauek berritzen joaten dira eta komenigarria da noizbehinka eguneratzeko begiratzea.

  • Bakoitzaren azal mota ere kontuan edukitzea oso garrantzitsua da ( fototipoa deritzaiona).

  • Kontuz 6 hilabete baino gutxiago duten haurrekin, hauetan eguzkitako kremak ez dira gomendagarriak (ez dago segurtasun klinikorik), babes eraginkorrena, eguzkitan ez jartzea da.

Idurre Azkune
Familia Medikua