Emakumeen gorputzen izoztea

Menderatzean oinarritutako gure gizartearen logika ulertu ahal izateko, ikus dezagun arazoa ez dagoela, jaiotzean bere amaren gorpua aurkitzen ez duen umean, baizik eta sentitze ez duen ama horretan baizik – espontaneoki – bere semeekiko atxikimendu eza. Hori da, nire ikus puntutik, zibilizazioetan benetako drama. Emakumeak – gizonezkoak bezalaxe – babesgabetasun historiatatik gatoz, gorputz falta, begirada eza, afektibitaterako disponibilitate falta, goxotasun eza, esnea edo besoak ez izatea. Orduan goiz ikasi dugu emozioak, gorputza, desioak eta senak izozten. Minak horrelako minik egin ez dezan jarri dugun distantzia, eta gaur egun garen emakume sortu gaitu: atxikimendu gabeak eta lehorrak. Barruko hotz horrek, umeekiko gupida eta atxikimendua sentitzea eragozten digu. Gizaki ume oro amaren sabeletik jaio da eta ondoren ere antzeko inguru batean bizi nahi du. Hau ugaztun guztion berezkoa da. Baino benetako arazoa da giza emakumeak gure atxikimendu sena anestesiatu dugula, gu ume ginenean bizitako distantziaren sufrimendua berriro ere ez jasateko. Gauza beraren inguruan biraka dabilen gurpila da: hutsunea, amakiko distantzia, gorputz eta emozio izozteak, harremanetarako anestesia, eta ume berriekiko atxikimenduaren ezintasuna edo mozketa.

Emakumeok sentituko bagenu gure umeengandik ez banatzeko behar boteretsua, inork ezingo liguke urruntze hori inposatu. Emakumeok gara gurea sentitze ez dugun umea errefusatzen dugunak, guk sortu eta errazten dugu umea urruntzea eta beste edonork ukitzea. Atxikimendu gabezi hori ulertzeko, atzeraka joan behar dugu. Gure amarengana eta gure amaren amarengana eta horrela, banatze goiztiar eta gizasemearen aurkakoetan belaunaldi eta belaunaldi.

Bi gertaera daude pentsamendu ordenatua behar dutenak, amagandik umeekiko ematen den atxikimendu gabeziaren desastre ekologikoa ulertzeko. Alde batetik, erditzeen tratu txar masiboa. Eta bestetik, errepresio sexuala – gehien bat emakumeekiko – eta mendetako obskurantismo eta misoginia. Bi inposaketak intuizio eta atxikimendua umeekiko amagandik sor ez dadin erabilitako patriarkatuko herraminta ezin hobeak dira, ama bakoitza gerlari sortzaile bihurtzeko: umeak eta ondoren gazte haserrekor, maitasun ezagatik desesperatuak, errabiaz beteak eta potentzi guzti hori errebantxan jarriaz. Edo, ume desbitalizatuak, teknologian galduak, deprimituak eta gogo bizi eta borondate gabeak.

Laura Gutman.