Zergatik ez ditut hitz hauek gustuko: Erditze errespetatua, luzaroko edoskitzea, eta atxikimenduzko haziera

 

Gaur, www.matronaonline.com blogeko Jade emaginak MeitaiMaitieri emandako posta dakargu.

Zein da zuen iritzia honi buruz?

——

Geroz eta artikulu, blog eta sare sozialetako talde gehiago aritzen dira gai hauei buruz, “errespetatutako erditzea”, “atxikimenduzko haziera” eta “luzaroko edoskitzea”. Leku guztietan dauden gaiak dira, eta geroz eta gutxiago gustatzen zaizkidala onartu behar dut. Ez dut adierazten dutenarekin inolako arazorik, baina bai ezarritako etiketa horiek nolabait arraunta den zerbait, ohikoa ez den zerbait bihurtzen dutelako.

Erditze… errespetatua?

Gai hau jorratu dudan bakoitzean blogean eztabaida piztu izan da. Laburtuz, errespetatutako erditzea behar ez den eran oztopatzen ez dan erditzea da eta (oso garrantzitsua), non emakumearen nahia errespetatzen den.

Errespetatuak ez diren erditzeen adibideak:
– normaltasunez ematen ari den erditzean, oxitozina duen tratamendua ezartzea, erditzea azkarrago joan dadin edo helburu berarekin poltsa hausten denean.
– epidurala nahi duen emakume baten kasuan, emaginak anestesistari ez deitzea erabakitzen duenean, erditze natural bat hobea delako erabakitzen duenean.
– osasuntsu dagoen ama haurdun baten erditzea programatzen denean, haurdunaldia eraman dion ginekologoa guardia duelako.
– amaren borondatearen kontra alde batera etzanda erditzera behartzen zaionean.
– amaren baimenik gabe beharrezkoak ez diren takto baginalak egiten direnean.

Errespetatuak diren erditzeen adibideak:
– normaltasunez ematen ari ez den erditzean, amari informazioa eman eta bere baimenarekin oxitozina ematen zaionean edo  poltsa hausten zaionean.
– epidurala nahi ez duen emakumeari bestelako laguntza edo analgesia moduak eskaintzen zaizkionean.
– epidurala nahi duen emakumeari epidurala jartzen zionean, minaren lasaitua kontrolatuz.
– amari informazioa eman eta bere baimena izan ondoren, haurdunaldi arriskutsua izan duen emakumearen erditzea eragin eta programatzen denean.
– emakumeari askatasunez mugitzea eta postura aukeratzea uzten zaionean.
– emakumeak baimena emanez gero egiten diren taktoak beharrezkoak direnean.

Zentzuzkoa dirudi erditze errespetatua dela desiragarriena pentsatzeak. Zergatik diot ba ez zaidala gustatzen? Arrunta den zerbaiti etiketa bat jarri behar izateak amorru izugarria ematen didalako. Medikuen parte-hartzeak soilik beharrezkoak diren momentuetan izan beharko lirateke, ez bestelakoetan. Parte-hartze hauek askotan arriskutsuak dira, horregatik, onura arriskua baino handiagoa denean soilik onartu beharko lirateke (zesarea batek bizia salba dezake benetan beharrezkoa denean, baina arrazoirik gabeko zesarea batek ama eta haurrak arriskuan jartzen ditu, onurak bermatu gabe).

Ikaragarria da “errespetatutako erditzea” aukera bezala ikustea, etiketa eta abizenik gabeko “erditzearen” ezberdina izango balitz bezala. Amaierako argibide horrek, erditze arrunta besteen parte hartzearekin edo amaren nahia errespetatu gabekoa dela azalaratzen du. Sarritan erabiltzen ditugu “arrunta” eta “ohizkoa” sinonimoak izango balira bezala, eta ez da honela kasu honetan. Zoritxarrez ohizkoa da besteek kontralatutako erditzea izan dutenen emakumeen kontakizuna. Kasu horretan, horri “erditzea” deitzen badiogu, eta begirunez tratatutako erditzeari “errespetutako erditzea” deitzen badiogu, azken hau alternatiba gisa ikusi eta biziko dugu beti, eta ez izan beharko luken erditzea bezala, besterik ez.

Ospitaletan, geroz eta gehiago, errespetatutako erditze programa dutela azaltzen zaie erabiltzaileei, berez, legea errespetatuz eta ebidentzia zientifikoetan oinarritutako arreta besterik eskaintzen ez denean. Ez al da hori beti eskaintzen den arreta? “Barregarri” izango litzateke ikustea endokrinologia zerbitzu batean, diabetikoari errespetuzko arreta eskainiko zaiolaren azalpena. “Besteei ez al zaie errespetuzko arreta eskaintzen?”, pentsatuko genuke. Obstetrizia arloan, onartu dugu, errespetutako erditzea, arruntaren alternatiba bat dela, eta ez ohizkoa.

Amagandiko edoskitze… luzea?

Arrazoi beragatik ez dut amagandiko edoskitze luzea gustoko. Antropologikoki gizakien titia kentzeko adin naturala 5-7 urteren bueltan jartzen da. Munduko Osasun Erankundeak amagandiko edoskitzea lehen 6 hilabeteetan esklusiboa izan behar duela dio, eta 2 urtez mantendu behar dela gutxienez, bestelako elikagaiekin osatuz. Badago MOE-ren gomendio horiek hirugarren munduko herrialdei zuzendutak daudela esatera ausartzen dena. Eta ez, ezta gutxiago ere. Espainiako Lehen Mailako Arretako Pediatria Elkarteak gauza bera dio. Hemen ere, haur guztiak gutxienez 2 urte bete arte bularra hartzea izango litzateke egokiena. Elikadura ildo hau jarraitu duen zenbat haur ezagutzen ditugu? Gutxi edo bat ere ez. Berriz “ohizkora” itzuli gara. Ama gehienek 2 urtez bularra ematen ez dutenez (hala erabaki dutelako, ezjakintasunagatik, edo laguntza faltagatik…), “luzea” etiketa jartzen diogu, edoskitze arrauntaren alternatiba izango balitz bezala. Agian pentsatuko duzue, “benetan axola al du?”. Bai, garrantzitsua da. “Edoskitze luzea” hitzekin batera, “edoskitze luzearen ama taldea” sortzen delako, eta berriz ere edoskitze arrunta indargabetzen dugulako, eta edoskitze luzearen aldeko amak, moda berri bat jarraitzen duten 4 ama hippie besterik ez direla pentsatuko dutenak egongo direlako.

Amagandiko edoskitzea, edoskitzea da, iraupena alde batera utzita, eta ona da. Bat edo beste iraupena ezberdina dela pentsatzeak ondorio okerrenetera eramaten gaitu, asko luzatuz gero bizioa besterik ez bultzatua dela, edo esne horrek momentu batetik aurrera ez duela elikatzen baieztatuz. Edoskitzea, edoskitzea da haurrak 2 hilabete baditu, edota 3 urte baditu ere.

Errespetutako erditzearen kasuan bezala, luzaroko edoskitzea edoskitze arruntaren aldarrikapen gisa aipatzea ulertzen dut… Baina, erabili dezagun edoskitzea, edoskitze arrunta gisa (edoskitzea epe horiek baino lehen amaituz gero, arrunta ez den edoskitzea ere ez dela kontuan izanda).

Haziera… atxikimenduzkoa?

Eta noski, ildo bera jarraituz, ez dut atxikimenduzko haziera gustuko. Ez dago bestelako hazierarik, dagoen bakarra da. Bularra eman, biberoiak erabili, elkarrekin lo egiten baduzu, ume-eramaileak erabili edo ez, tratu txarrak eman, edo matiasunez hartzen baduzu ere, haur guztiak atxikimenduz haziko dira. Atxikimendua haur guztiek garatzen dute jaio eta lehenengo 2 urteetan. Atxikimendu hori segurua izan daiteke (egokiena, eta haurraren autoestima eta harremanak erraztuko dituena etorkizunean) edo patologikoa, heldutasunean arazoak eta zailtasunak emango dizkiona.

Atxikimenduaren garapena konplexua da. Haurra eta bere zaintzaile nagusiaren artean lehen bi urtetan sortzen den lotura nolakoa den datza. Adibidez, amagandiko edoskitzeak atxikimendu segurua bultzatzen duela esaten da, ez elikagaia bularreko esnea delako, baizik eta titia emateko momentuan gertatzen den interakzioagatik. Amaren esnea ez den esne artifizialarekin elikatutako ume batek atxikimendu patologikoa garatuko duela esan nahi al du? Eta bularra ematen badiogu atxikimendu segurua ziurtatua al dago? Noski ezetz, ez da horren erraza.

Haurra kontuan ez izan, bere eskaerei kaso egin, komunikazioa, interakzioa… Guzti horrek baldintzatuko du nabarmenki haziera, eta hau da familiek ezagutu behar dutena, haziera optimizatu, hobetu, dauden aukera ezberdinak errespetatuz, eta interakzioa errazten duten egoerak zainduz eta horren errazak ez diren egoerak bultzatuz. Atxikimendu segurua sustatu nahi badugu, aipatu dezagun, honi buru hitz egin dezagun. Aita eta ama guztiek jakin beharko lukete zer den atxikimendua, motak, eta garapenaren arabera heldutasunean duen eragina. Hau jakinda, har ditzala norberak erabakiak, jakinda batzuekin atxikimendu segurua sustatzen dela, eta beste batzuekin lan gehiago egin beharko dela. Guztiak dira atxikimenduzko hazierak, beldurgarrienak eta ikaragarrienak ere, atxikimenduzko hazierak dira.

Azken finean, erditze errespetatua, luzaroko edoskitzea eta atxikimenduzko hazieraz hitz egiten dugunean, alternatibez hitz egiten ari garela dirudi. Erabiltzen ditugun etiketek, moda edo talde zehatz baten joeraren aurrean gaudela pentsatzera eramaten gaituzte. Hainbat emakumek, ospitalean erditze errespetatuaren aldeko programa dutela ikustean, nolabaiteko arreta esklusiboa izango dutela uste dute. Egia esan, ez da inolako opari berezirik, legea eta ebidentzia zientifikoaren jarraipenaren konpromisoa besterik ez da. Formakuntzan luzaroko edoskitzea ikasten duten osasun arloko profesionalek, edoskitze arruntarekin alderatuta zerbait ezberdina dela ikasiko dute. Amek, 6 hilabeteetatik aurrera bularreko esneak gehiegi ez duela eskaintzen pentsatuko dute (esne-hautsen iragarkietan erabiltzen den “edoskitze ondorengo esnea” mezuak ere ez du gehiegi laguntzen). Eta haurren hazierari buruzko informazioa bilatzen duten gurasok, askok ez dute benetan atxikimendua zer den azaltzen duen informazioa topatuko.

Zein da zuen iritzia? Etiketa horiek lagundu edota baztertzaileak dira? Amatasunaren horrenbesteko desnaturalizazio puntura iritsi al gara? Erditzea errespetatu egin behar dela gogoratu behar al dugu? Edoskitzeak iraupen zehatza ez duela gogoratu behar al dugu? Eta ume baten hazierak atxikimenduaren garapena suposatzen duela gogoratu behar al dugu?

Post hau, www.matronaonline.com blogeko Jade emaginak MeitaiMaitieri emandako testuarekin osatu dugu (MeitaiMaitiek itzulita).

Irudiarren iturria: Unsplash