Exterogestazioa eta haurra soinean eramatearen garrantzia

Zenbat haurdunaldi ditu gizakiak, bat ala bi? Bi.

Gure haurrak gainontzeko ugaztun gehienak bezala erabat osatuak jaiotzen al dira? Ez.

Exterogestazioa edo kanpo-haurdunaldia, geroz eta indar gehiago hartzen ari den teoria bat da eta gehien bat antropologoen artean.

Ugaztunen kume gehienak desplazamendu autonomoa egiteko gai dira jaio eta gutxi gora behera 24-48 ordutara. Arriskutik alde egiteko eta elikatzeko, animalia baten bizi-iraupenerako ezinbesteko bi gauza. 

Baino hau ez da horrela gure haurrekin. Haur batek ez du desplazamentu autonomorik lortzen 9-12 hilabetera arte. Gure haurrek ez dute lortzen ugazten jaio berri baten heldutasuna 9 hilabete izan arte gutxi gora behera. 

Hau dela eta exterogestazioa oso fase garrantzitsua da haur baten garapean, eta jaiotzen denetik desplazamentu autonomoa egiteko gai den arte hartzen du. Non ama sabel barruan zegoenean zituen zaintza eta baldintza berdinak eman behar dizkiogun, nahiz eta sabeletik kanpo egon. Haurdunaldi bat da, baino sabeletik kanpokoa.

Exterogestazioaren definizioak haurraren garapena errepetatzen du osotasunean, nahiz eta haur goiztiarra izan edo ez, garapen motelekoa edo ez, ez duelako dataz hitz egin, ez dago eperik, garapen maila bat hartu arte delako, desplazamendua egiteko gai den arte. 

Zeintzuk dira jaioberri baten oinarrizko beharrak?

Haurrek behar dute:

  • Elikadura eskaerara.
  • Mugiemdua eskaerara
  • Beroa eskaerara
  • Elkarrekin egotea denbo osoan.
  • Ama edo beste heldu baten bihotza eta arnasketa entzutea. 

Hauek dira haurrak dituen beharrak garapen neurologiko egoki batetarako, garapen afektiborako, digestiborako, psikologikorako… desplazamentu automorako gaitasuna lortzen duen arte, non exterogestazioa amaitzen den eta beste fase bat hasten den. Fase honek kanpo mundura egokitzapen bat izan behar du.

Zergatik jaiotzen dira gure haurrak exterogestazio beharrarekin?

Wenda Trevathan antropologoaren arabera gizakiaren eboluzioan erditzearen aurrerapen bat eman zen. Gizakia bi hanketan ibiltzen hastean, emakumearen aldaka txikitu egin zan, baino garun garapena haunditzen joan zen, hau dela eta haurrak lehenago jaiotzen hasi ziren erabat garatutak egon gabe (ezin genuke 9 hilabeteko haur bat erditu).

W. Trevathan-ek dio ere ama sabeletik kanpo haurrak jasotzen duen estimulazio sensoriala handiagoa dela barruan baino eta honek garapen neuronal handiagoa dakarrela. 

Laura Gutmanek dio fase hau ama eta haurraren arteko kontakturako, edoskitzerako, intimitaterako eta konplizitaterako fase bat dela, eta normalean ez dela errespetatzen. Eman diezaiogun behar duen garrantzia. 

Informazio gehiago: https://www.gotitasdelimon.com/la-exterogestacion

Bestelako lotura interesagarriak: