Gaixotzea – Laura Gutman

Paradoxikoki, ez dago gaixotzea bezain gauza osasuntsuagorik. Beti ere, prest bagaude gaixotze horren zeresan oinarrizkoa ulertzeko prest bagaude. Gaixotasun guztiak arimaren espresio dira, horregatik sintomen hizkuntza ulertzea izan beharko luke gure helburua. Bestela, sintoma ezabatzea nahiko dugu baino orduan gure barneko izatearen mezu zuzen eta argirik gabe geratuko gara. Ez du ezertarako balio mezularia hiltzeak. Mezuak –naiz eta ez izan gure gustuko- bidea nondik jarraitu behar dugun azaltzen digute.

Ez al da ba gaixotasunen aurrean borrokarik egin behar? Benetan, perfektuena inongo gaixotasunekin ez borrokatzea litzateke, baino bai berauek ulertzea, gure gorputzean manifestatzen den hori gure parte den zerbaiten erreflexua delako. Ez da erreza noski. Zerbaitegatik mina, errabia, oztopo eta beldur gaindiezin batzuk ezin izan ditugu onartu eta “itzalean zokoratu” ditugu. Baino ondoren, atzean utzi dugun hori berriro ere azaltzen da, baino oraingoan plano fisikoan. Ikusgai egiten da. Gaixotasun moduan azaltzen da gorputzean. Gure erreakzio automatikoa berriro ere baztertzea izango da gure izango ez balitz bezalaxe. Kasu horietan, horren argi dugu ez dugula errealitate zati horrekin borrokatu nahi, sintomak desagerraraztearekin nahikoa dela uste dugula, eta horrela min emozionala desagertuko dela. Baino hori ez da horrela gertatzen, alderantziz, geroratuta geratzen da eta behin eta berriz azalduko da, gaixotasuna gaitz kroniko bilakatuz batzuetan ere.

Beraz, ez da gorputz gaixotasunaz arduratu beharrik? Bai, noski, sintomak gutxitzean saiatuko gera. Baino argi izan dezagun sintomak gutxitzeak ez dakarrela sendatzea. Bi erronka ditugu: mina arintzea alde batetik eta –gainera- iraganean gure buruari galdetzeko indarrik izan ez genuen galdera horiek berriro ere egitea gure buruari. Galde diezaiogun gure buruari gaixotasun honek zer eragozten eta zer inposatzen digun eta horrela ikusiko dugu gure oinarrizko izatearen eta sintomaren arteko linea. Maitasunezko ikerketa honek, gure “barneko gu” eta gure “kanpoko gu” uztartuko dituenak entrenamendua behar du, baino piezak ahokatzen doazen neurrian, geroz eta errazagoa izango da.

Laura Gutman.