gNappies – beratzea bai vs beratzea ez

Telazko pardelak erabiltzen daramatzagun urteetan, eta hauei buruz aholkatzen daramagunetan, gure esperientzi propioagatik, beti “ur eta jaboi remojoa” erabili izan dugu eta hau da aholkatzen dizugun garbitzeko modua beti. Baino, hau, aholku bat da, bakoitzak ikusten du bere etxean zer etortzen zaion edo nola moldatzen den hobeto.

Gure kasuan behintzat, pixoihalekin moldatzeko sistema azkar eta erreza bilatu eta “garatu” izan dugu, guk erabiltzen ditugulako, eta gure kasuan etxetik kanpo lan egiten dugulako biok, eta gure lanaz aparte, MeitaiMaitie proiektua, denda, tailerrak… ditugulako Ander eta biok.

Baino, azken aldian sortu da zuetako batzuengan “remojo” edo “beratzea”ri buruzko zalantza bat. Eta gu ez garenez ez mediku, ez erizain, ez emagin, ez biologo, ez pediatra… ez horrelako ezer, ba gure lagun eta ezagunetara jo dugu gai hau argitze aldera, baino erantzun “Profesional” bat emateko intentzioz.

7 profesionali kontsultatu diegu, ea pixoihalen xurgatzailean UR ETA JABOITAN beratzean izatean inongo arazorik baden, onddo edo bakteriarik sortzen den… eta arriskutsua den.

Hemen beraien erantzunak:

1- Ama, erizain eta Emagina (E.F.): ez dago inongo arazorik, jaboiak nahikoa izan beharko lukeelako hori ekiditeko. Onddoak sortzen dira denbora batez, airetan, eta epeltasunean, denbora luzez uzten dugunean zerbait. (sukaldeko esponja baten adibidea jarri digu). Beratzen kaleko arropak ere izaten ditugu etxe askotan, mantxak kentzeko, eta ez goaz ez onddo eta ezta ere bakteriaz beteak kaletik.
Testualki: “Si eso fuera así todos iríamos con hongos por la vida”

2- Ama, erizain eta Emagina (M.B.): ez dago inongo arazorik.

3- Familiako medikua (A.A.): keba, ez dago inongo arriskurik, ahal den jaboi suabeena eta neutroakin hobe beti ere, umeari irritaziorik ez sortzeko, baino besterik ez.

4- Familiako medikua (M.F.): ez dago arazorik, gaur egun bizi garen gizartean, higiene gizarte batean bizi garelako, bai izan zitekeen gure aitona-amonen garaiko arazo bat, horregatik egosten zituztelako gasak.

5- Pediatra (T.A.): inongo arazorik ez, edo norbaitek neurri bereziren bat hartzen al du ba haurrak gastroenteritisa duenean eta dena esterilizatzen al dugu? Ez!!! Jaboia nahiko agente delako bai onddo eta bai bakteriak garatzen ez uzteko. Askoz hobea da ur eta jaboitan beratzen uztea, lehorrean kaka guztia mantentzea edo kakak kendu eta berean uztea baino.

Ondoren, Biologian Doktore den beste lagun bati idatzi genion… eta bere erantzuna? Ba oso antzekoa…

6- Biologian Doktorea (I.R.): Detergenteakin ez dago arazorik. Bai onddo eta bai bakteriak garatzeko, beti ere hobea da egoera anaerobioa, eta detergenteak ez du uzten ezer garatzen. Bestela, janzten dugun arropa guztia bakteria eta onddoz betea legoke. Eta 3 urtetan inor ez zaizue etorri inongo arazorekin… ezta?

7- Ama, biologa eta gNappies erabiltzailea (E.T.): Ba nik remojoa egiten dut, eta jaboirik gabe gainera, eta ez dut inongo arazorik, ez da base zientifiko bat behar, sentidu komun pixka bat bakarrik.

Beraz, argi geratu dela uste dugu, hobe dela remojoan izatea, detergenteak bere lana egingo duelako, bai onddo eta bakteriak ez garatzen, eta beti guk defendatu izan duguna, xurgatzaileak bakarrik garbitzen!!!!

Orain arte, arrazoi bat genuen beratzen izateko xurgatzaileak, bakarrik garbitzen joaten direla kakaren kasuan, mantxa edo orbana bakarrik joaten delako ur eta detergente disoluzioan desegiten, eta nahikoa delako ondoren labadoran aklaratu eta zentrifugatzea.

Badakizue, bestela ere, lejia bi tanta botata nahikoa dela!!!

Eskerrak eman gai honetaz erantzuna eman diguten lagun guztiei. Segituan erantzun digute eta gure mezuetara!!!

Denok ikasi dugu zerbait berria gaurkoan zuetako batzuen kontsultari esker!!!

Badakizue, hemen gaudela edozein zalantza eta galdera baduzue, eta gu erantzuteko gai ez garenetan, badakizue badugula nori galdetu beti. Guk pixoihal hauek erabiltzen ditugulako, eta horrek ematen digu segurtasuna zuei denok ondo aholkatzeko!!!!