Lifefactory beirazko botilak, etorkizunera begira

Denbora agortzen ari da. Gertatzen ari dena danon ardura da. Egiten ari garena kudeatzeko errekurtsorik gabe gelditzen ari da Lurra. Azken urtetan kontrolik gabe zabor sortzaile hutsak bihurtu gara.

Zaborra bereizten dugu, dagokion ontzira botatzen dugu, eta horrekin nahikoa dela uste dugu. Baina hondakinen kudeaketa hoberenarekin batera, sortzen dugun zaborra kopurua ahalik eta gehien murrizten saiatzeko ezinbestekoa dela jakin beharko genuke.

Gaur geldiune bat egin nahi dugu, erabaki bat hartu nahi dugu, konpromisoa, txikia bada ere, gure konpromisoa izango da, eta bidelagun nahi zaitugu. Erosten ez duzun plastikozko botila bakoitzarekin, guztientzako garaipen txiki bat da.

Science aldizkariak argitaratu duen ikerlan batek urtero gure ozeanoetara iristen den plastikozko botila kopurua neurtu du: 8 milioi tona urtero, eta 2050-erako arrainak baino, botila gehiago egongo direla itsatsoan. Halako datuak ezagututa ulertuko duzu zergatik aritzen garen behin eta berriro gure dendan dauden Lifefactory etxeko berrerabilgarriak diren beirazko botilen abantailak azaltzen.

Badira gure apostua egin genuenetik urte batzuk, argi izan genuen, eta argi dugu: berrerabili daitezken Lifefactory beirazko botilak.

Lifefactory
k kontzeptu berri bat estreinatu du gainera, kolore berriak, eta bide berri honi esker eskura izango duzu zuk nahi duzun botila, kolorea, tamaina eta nahiago duzun tapa aukeratuz.

Lifefactory-k inon topatuko dituzun botila politenak ditu. Nabarmenak, kolore deigarriak, diseinu zoragarriak, kolore pila eta tamina ugari. Kirola egiteko, yoga, motxilan eramateko, pasiatzera, txikientzat karrotxoan zintzilik eramateko…

Munduan, minuturo, plastikozko milioi 1 botila erosten dira. Hau ez litzateke larriegia izango, erabiltzen diren botila horiek birziklatzea lortuko bagenu. Erabiltzen ditugun honelako botila gehienak tereftalto eta polietilenoz eginak daude, eta hauek material birziklagarriak dira. Baina mundu mailan ez dira ezta erabiltzen diren botila erdiak jasotzen eta 2016an jasotako %7a bakarrik bihurtu zan botila berri batean. Gehienak zabortegietan gelditu ziren, eta okerrago dena, gure itsasoetan.

Zeren zai gaude? Ezin dugu gure Ama Lurra zabortegi bat izango balitz bezala kudeatu. Denbora agortzen ari da, eta gure buruarekin eta gure ingurugiroarekin konpromezu handia bihurtuko diren ekintza txikiekin hasi behar dugu.