Nik Estivill metodoaren ondorioak jasan nituen

“Consecuenciasestivill” Blogeko testu originala, artikulua ikusteko, sartu hemen.

meitaimaitie-blog-yo-sufriestivilOraindik Estivill metodoak funtzionatzen duela uste duela uste duen jende guzti horri. Hau nire istorioa da: 8 urte nituela Estivill metodoa ezarri zidaten eta orain, 23 urterekin, konturatu naiz zeinen erantzule den hau nire haziera zailean.

15 urteko Estivill-en ondoren

8 urterekin lo egiteko arazoak dituen ume bat nintzen, egia da. Argi txiki bat behar nuen gelan eta atea zabalik egotea. Askotan gurasoen gelara joaten nintzen betiko esaldiak esanaz “ezin dut lorik egin”. Nire gurasoak, denen antzera, ez dira jaio munduko guraso hoberenak nola izan jakinda, orduan erabaki zuten 8 urterekin bakarrik lo egiteko gai izan behar nuela laguntzarik eskatu gabe gau erdian eta gai honetan aritua zen mediku batengana jo zuen, Estivill izeneko bat. Bere kontsultara joan ginen eta metodoak funtzionatuko zuela zirudien: “hilabete batean zehar, atea itxi bere gelan, argia itzali eta ez utzi zuen gelara etortzen gau erdian”. Aste oso bat “laguntzarik” gabe lo egiten nuenero sari bat jasoko nuen.
Orduan, nire etxean nire aita oso zorrotza zen nirekin eta nik ilea hartzen niela uste zuen logurarik ez nuela esaten nuen aldiro. Ume baten kezkarik handiena adin horretan bere gurasoak gauero atormentatzea balitz bezala eta lorik egiten ez uztea. Noski, psikopata batzuk gara, gure gurasoak sufritzen ikustea dugu gustuko.
Beraz, ikusiaz nire etxean lo egiteko laguntza eskatzen nuen aldiro nire aitarentzat estorbu bat nintzela, kontrakoa erakutsi nahi nion oso oso ondo portatuaz eta astero bere eskuetatik saria jasoaz neska on bat nintzelako eta nitaz arro zegoelako. Bere aprobazioa behar nuen.
Gauero bakardadeari eta iluntasunari beldurrik ez izatea derrigortu nuen nire burua. Hasieran oso gogorra izan zen, orduak lorik egin gabe begiak platerak bezala irekita… batzuetan altxatu egiten nintzen, salara joan eta galdetzen nuen: “orain etortzen banaiz, balio du?”. Oso oso bakarrik sentitzen nintzenean bakarrik egiten nuen hori. “Bai, balio du, itzuli ohera” esango zutela banekien, baino niretzako beraiek ikustea nahikoa zen denboratxo batez ohean berriro ere lasaiago egoteko.

Hilabete pasa zen. Oso ondo egin nuen. Ia astero sari bat izan nuen. Hori bai, prezio bat ordaintzen nuen: gauero negar egiten nuen, soinurik egin gabe, nire gurasoek ondo egiten ari nintzela uste zezaten eta pixkanaka nire sabelean sentipen arraro bat izaten hasi nintzen. Ulertze ez nuen hutsune bat zen, baino egunetik egunera beldur gehiago ematen zidan sentipena zen. Beldurra nion gauero ohera joan eta sabelean sentipen eta min hori izateari, batzuetan burura ere igotzen zitzaidan, ezin nuen arnasa hartu eta botaka egiteko gogoa ere etortzen zitzaidan.
Noski, etxean ez nuen ezer esan nahi, oso pozik zeudelako nirekin pentsatuaz azkenean gau osoa egiten nuela lo aingeru baten moduan, ez nituela bisitatzen eta “Miraria!”, Amets gaiztoaz uzteari utzi nion! Bai bai, Estivill metodotik goizetan ez nizkien nire gurasoei amets gaiztoak edo pasatakoak kontatzen, ezta ezer polita amesten banuen ere, ezer. Ez naiz gogoratzen ametsak nituenik ere, baino bai dut gogoan gauez hitz egiteari utzi niola. Pentsatze hutsak sabeleko sentipen hori ekartzen zidalako. Neretzako tabu bat bihurtu zen, ez nuen horrela pentsatu ere egin nahi.
Hilabete batzuen ondoren, sabeleko hutsunearen sentipenak, takikardiak (orduan ez nekien ze izen zuten) eta botaka egiteko gogoak geroz eta goizago zetozkidan. Hasieran afaltzeko orduan azaltzen ziren, ondoren eskolatik etortzean, gero eskolako arratsaldeko patio orduan, eta azkenik eskolan bazkaltzeko orduan. Orain badakit ze izen duen nik nuen sentipen horrek, “ansiedadea” izena du.

Neretzako egunak, eskolan ederki pasatzetik eta gau erdian beldurrez esnatzetik, ondorengora pasa ziren:

– Pozik esnatzen nintzen, oraindik asko falta zelako ohera juteko

– Eskolara joaten nintzen, pozik asko falta zelako ohera juteko

– Goizeko patio orduan, pozik asko falta zelako ohera juteko

– Bazkalorduan, bueno, eguneroko puntu erdia zen, egun erdia falta zen ohera juteko. Beldurra izaten hasten nintzen azken aldian ansiedadea bazkal ondoren etortzen zitzaidalako

– Arratsaldean, ezin nintzen klasean kontzentratu,zail egiten zitzaidan entzutea sabeleko sentipen horrekin. Batzuetan komunera joateko eskatzen nuen ezin nuelako arnasik hartu, baino ez nuen nahi inork jakiterik eta par egiterik, beraz pixagura nuela esaten nuen.

– Etxera itzultzerakoan, erabateko ansiedadea. Gutxira afaltzera joango nintzen eta ondoren ohera.

– Afaria… jada ez da beharrezkoa berriro hau azaltzerik.

Gauetan lo egiten nuen, bai. Horrelako estresa izaten nuen egun guztian zehar, nekearen nekez lo egiten nuela. Ordu erdi edo ordubete lo egiten nuen eta lo hartzen nuen.

Urte batzuren ondoren sentipen hartara ohitu nintzen eta ansiedadea joan zen… lagunen baten etxera edo kanpaldietara joan behar nuenetan ezik. Banekielako etxean, MINIMOKI, nire gurasoak ondoko gelan zaudela, naiz eta ezin nintzen inoiz joan haiengana. Benetako panikoa nion nire gurasoak ondoko gelan ez zeuden etxe batetara lotara joateari.

Ahal nuen moduan ekiditen nuen nire lagunek beraien etxeetara gonbidatzea lotara eta kanpaldietan oso gaizki pasatzen nuen. Gauetan ohetik altxatzen nintzen eta komunean botaka egiten nuen inor konturatu gabe, eta inoiz inor konturatu bazen, afariak kalte egin zidala esaten nuen. Ohituta nengoen zerbait zen. Jendeak bazenien errez gaixotzen nintzela. Duela gutxi arte neska ahula nintzen, ondo sentitzen ez nintzenero (batzuetan ez nekien fisikoki edo psikologikoki zen) kontuak egiten nituen eta etxean geratzen nintzen. Nire gurasoek kasu egiteko modu bakarra zen. Oso gustuko nuen etxean gaixorik geratzea. Batzuetan nire gurasoetako bat etxean geratzen zen ni zaintzeko. Eta denetan fuerteena: gau haietan beraiekin lo egiten uzten zidaten. Hori zen niretzako benetako zoriona. Ez zen harritzekoa eskolara joan behar nuenero aitzikiren bat ez jartzea nire gurasoen maitasuna sentitzeko. Baino, neska arduratsua nintzen eta banekien ez nuela gehiegi egin behar. Hori bai, astean behin seguru! Ordulari bat bezala nintzen. Etxean kezkatu egin ziren hilero hilero sabeleko mina nuela, edo sukarra nuelako, edo buruko mina nuelako… uste zuten segituan hilerokoa izango nuela. Baino ez nuen 14 urte-arte izan. Mediku batek mago baten kapelatik sabelean “helicobacter” bakteria nuela atera zuen. Ni asko poztu nintzen! Nire gurasoak ez zirelako konturatu nik antzerkia egiten nuela eta antzerkia egiten jarraitu nezaken hilabetean behin.
14 urte nituenean nire adineko beste neska mutilen oso ezberdin ikusten nuen nire burua. Inbidia ematen zidaten oporretan kanpaldietara joaten zirenek, oso ondo pasatzen zutela zirudien. Beraz besteen etxeetan lo egiteari nion beldurra gainditzen saiatu nintzen. La Seu d’Urgell-eko lagun bati 4 egunez bere etxera joan nintekeela esan nion. Oso gustuko nuen La Seu d’Urgell (orain, nire unibertsitate ikasketak amaitzean uste dut hara joango naizela bizitzera) eta leku on bat zen erlaxatua sentitzeko eta 4 egunez egoteko.
Lehen gaua desastre hutsa izan zen. 14 urterekin, aze lotsa ematen zidan! 14 urterekin isilpean negarrez ansidadearengatik. Eskerrak, ez nuen botakarik egin. Horrek psikologikoki lurperatuko ninduke. 14 urterekin eta ume txiki baten moduan negarrez nire gurasoak ez zeudelako ondoko gelan. Nire buruak nazka ematen zidan. Eta bikotea nuenean? Banuen gustuko mutilen bat baino… ezingo nuen inoiz bere etxera lotara joan? Lotsa emango lioke nire moduko neska bat izateak! Negarti bat!
Hurrengo egunean kontutxoak egin nituen (betiko moduan) nire gurasoak nire bila etor zitezen. Berriro ere Bartzelonara iritsi nintzen eta etxean bezala sentitu nintzen. Baino gau hartan beldur gehien ematen zidana gertatu zen. Nire etxean ansiedadea izatea. Aste bete igaro zen 8 urte nituenean bezala sentituaz. Baino ezberdintasun batekin, orduan banekien zer nuen: ansiedadea zen nik nuena, erotua egotearen antzeko zerbait zen. Ansiedadea zuena “lokero”etara joaten zen. Baino seguruenik jende normalak gauza normalengatik zuen ansiedadea, hurbileko norbait hil zelako, edo ez dakit! Ez lotara joateko ordua delako!!!
Nire buruarekin gaizki sentitzen hasi nintzen. Ezin nuen jasan 14 urterekin lo egiteari beldurra izan, eta gainera, ez nuen bat hori gainditu?

Pasatako hilabete bakoitza geroz eta okerragoa zen. Egun batean suizidio pentsamenduak izan nituen eta afari baten erdian negarrez jarri nintzen. Nire amak lehen aldiz erreakzionatu egin zuela zirudien eta nirekin hitz egin nahi zuen bakarka. Dena kontatu nion lotsak jota eta berak besarkatu egin ninduen. Biok negar egin genuen. Berak aitortu zidan txikitatik sufritzen ikusten ninduela eta aitarekin haserre asko izan zituela berak beste modu batetara hazi nahi ninduelako. Ez dut nire gurasoen inguruko beste ezer argituko ez delako beharrezkoa, orain nire bizipenez ari naiz eta.
Orduan Psikologo bat ikustea joan nahi nuela esan nien. Orduan baino okerrago ezin nuen egon. Baino zorteak egin zuen, ezertan lagundu ez ninduen psikologo batengana jutea. Beno, bai, lagundu zidan. Nire introbersioan. Geroztik nire buruaz seguruagoa nintzen, ez nuen horrelako beldurrik jendeak zer pentsatuko zuen nitaz eta gauza horiek… baino ansietateari buruz… oso gaizki.
Taktika ondorengoa zen: erlaxazio metodoak ikastea eta gauetan ansiedadea sortaraztea nire buruari eta praktikan jartzea erlaxazioa.
Baino, erlaxatzea ezinezkoa zen. Egunetik egunera, gehiago pentsatzen nuen ansiedadean eta pasa nintzen gauetan ansiedadea izatetik, pentsamendu obsesiboak izatera eta ansiedadea izatera gauero.

Pentsamendu obsesiboak dira ondoren eszenak imajinatzen dituzunean “zer gertatuko litzateke horrela balitz?”. Telebista ikusten nuen eta erotu egin zen gizon baten istorioa ikusten nuen… “jo, eta niri hori gertatuko balitzait?… Ba ez zaude oso urruti horrela zerbait gertatzetik… psikologoarengana joaten zara… Eta horrelako zerbait gertatzen bazait? Ezinezkoa da! Berriro ere ansiedadea dut!”, etab
Nire amaren laguntzaz psikologoa utzi nuen okerrera nindoalako. Nire biziko hilabeterik okerrena igaro nuen. Egun bat dut bereziki gogoan: nire gelako neska baten ahizpak etxetik ateratzeari beldurra ziola jakin nuen, hau da, leku irekiei. Beregatik oso gaizki sentitu nintzen, eta nire buruari esan nion: “zu baino okerrago daudenak ere badaude, ikusten?” Beraz lasaitu egin nintzen eta etxera joan nintzen. Telebistako serie bat ikusten hasi nintzen. Nerea ez zen etxera iristen 19.30ak arte. Nire aita 21.00tan etortzen zen edo beranduago.
Nire gelakidearen ahizparen gaiakin jolasean hasi nintzen “jo… aze gogorra berea, hori bai dela izugarria. Ikusi, nik orain etxetik ateratzerik izango ez banu bezala beldurra dudalako……….” Gaizki!
Nire ama 19.30tan iritsi zen eta ni dagoeneko nik kontrola galduta nengoen: “ez hurbildu! Ez ukitu ni!zuk nik ukitzeari beldur diot!” Eskerrak ez zidala kasurik egin eta besarkatu egin ninduen. Orduan laguntza behar nuela konturatu nintzen. Baino psikologo batetara joateari beldurra nion, zertarako? Okerrago izan zedin?

Azken opzioa botikak ziren. Baino ez dakit zergatik, ez nuen uste konponbidea zirenik. “Bai, pilula bat hartzen duzu eta ezer pasa ez balitz bezala, ez? Horrelako erreza balitz jendeak ez lituzke arazok izango!”

Ba bai, funtzionatu zuen.

Egun horretan bertan nire ama Sabadellera joan zen, ni mediku berri eta ezagun batekin hasi nintzen lekura medikazioa hartzeko. Errezetak eman zizkion eta nire ama ziztu bizian etorri zen etxera.
Ni lehertuta nengoen. Bere zain nengoen liburu bat irakurtzen nire buruz geldi izateko. Baino buruan nituen pentsamendu guzti haiek eta egunetik egunera okerrera zihoazen. Ez zitzaizkidan malkoak geratzen.
Hartu beharrezko medikazioa hartu nuen eta itxaron egin nuen, “Ikusten? Berdin nago” Baino ordu laurdenera, liburua irakurtzen nengoen eta konturatu nintzen historia jarraitzen nenbilela. Baziren minutu batzuk ez nuela ezer arraroan pentsatzen. “Ezinezkoa da…” eta nire burua frogatu nuen. Berriro ere gauza horietan pentsatzen jarri nintzen… ez nuen ansiedaderik… miraria. Ez, ez zeuden. Eta hainbat ideia lehen nituenak zentzu gabeak ziruditen.
Sinestezina!!! 16 urte nituen arte ez nuen lortu burua geldirik izatea.

Horrela egon nintzen urte batzuez eta ondoren medikazioa jaisten hasi nintzen. Hasieran ez zen erreza izan ez nuelako laguntze psikologikorik nahi. Jaisten nuen eta berriro ere igo beharra izaten nuen. Duela urtebete arte. Medikuak, beraz ezagutzen zuen psikologa batengana juteko esan zidan. Probatzeko. Sesio bakarra. Eta gustuko ez banu ez joateko berriro ere.
Onartu egin nuen. Eta han nago oraindik. Ia medikazio guztia kendu dut, bikotea dut eta elkarrekin bizitzera joateko intentzioa dugu. Askotan joaten naiz haren etxera lotara edo lagunen etxera eta jende normala bezala sentitzen naiz. Baino zer esan nahi du “normalak”? Ni normala nintzen, ni neskatila normala izan nintzen, arazo psikologiko batzu izan nituen normalak gertaeren aurrena. Edonori pasa lekioke nire lekuan edo egoera berean.

Orain, bizi izan dudan guztiaren kontziente naizela indar izugarria duala esan beharra dut, jende gutxik duen indar bat, baino hala eta guztiz ere haurtzaroa lapurtu didatela sentitzen dut.

Bai, nire gurasoek izan zuten zerikusia. Egia da. Baino badakit beraiek ere negar egiten dutela erroreak ikusita. Ez da guraso izanaz jaiotzen. Baino bai ikasten da pediatra izateko. Eta lo egiteko metodo bat horren gaizki atera badaiteke ume batzuekin, zerbaitengatik da.

Nire historia elkarbanatu nahi dut guraso berriak diren guztientzat, ez dakitenak nola hazi bere seme-alabak loarekin arazoak badituzte. Mesedez, eman maitasuna. Babestuak sentitu daitezela. Agian gau batzuetan gaizki lo egingo duzue, bai, baino hartu beharreko arrisku bat da umeak izatea erabaki aurretik.
Familia bat, elkartuta dagoena da. Laguntza eskatzen duen duenari laguntzen diona. Eta ez sufritu, umea pixkanaka hazten doa eta konturatuko da egunen batean ez duela horren gurasoen menpe bizi behar
Benetan, ez da arazo larria, utzi minutu batzuetan zuekin lo egiten eta berriro ere beraien ohera eraman. Edo aldatu gela eta jarri ohe gehiago jarrian, edo koltxoiak lurrena, honen araberan egongo da zure seme-alabaren zoriontasuna.

MeitaiMaitiek euskaraturiko testua.