Nola egiten dugu guk gNappies pixoihalekin

Zer suposatzen du betiko pixoihal botagarriak edo gNappies sistema berria erabiltzeak?

Zuek konproba dezakezue eta zuen zakarrontzian ikusi!

Telazko pixoihalak gaur egungo botagarri modernoak baino askoz zaharragoak dira, 80garren hamarkadan sortu ziren eta. Nahiz eta beraiek gabe bizitzea ezinezkoa iruditzen zaigun, gutako ia inork ez genituen erabili txikitan.

Kontutan izanda, bai ingurugiroa eta familia ekonomia ere, argi izan dugu beti kontutan hartzeko produktu bat zela.

Peru, gure lehen semea jaio zenean, telazko pardelak probatzen hasi ginen. Baino orduan zeuden sistemak ez ziten oso erabil-errazak, eta nahiz eta saiatu… bertan behera utzi genituen. Zaila zelako, asko garbitu behar zelako, askotan haurra bustia zegoen…
Dina jaio zenean, berriro ere gaiean sartu ginen, gehien bat Ander ingurugiro eta ekologian teman jarraitzaile sutsua delako, eta sistema berri bat topatu genuen Australian, gNappies, eta oso oso erreza egin zitziagun erabiltzea, eta orduan, dendara ekartzea erabaki genuen. Erreza delako!

Abantailak:

  • Garbitzen lan gutxiago: hiru zatitako pardela izatean, gehienetan xurgatzailea bakarrik garbitu behar baita (gCloth). Gutxi batzuetan barruko nylona (gPouch) eta oraindik gutxiagotan kanpoko estalkia (gPant).
  • Pixoihal kopuru txikiagoa behar da. Nahikoa da 5-6  pixoihalekin. Beste telazko sistemekin 20 bat behar diren bitartean.
  • Pardela dezente txikiagoa da. Ia botagarri baten tamainakoa. Eta hauen moduan tailaka doaz. Nahikoa izanik 2 tailekin hasieratik erabili ezkero eta taila bakarrarekin umeak hilabete batzuk dituenetik hasita.
  • Pixoihal hauen abantaila handienetako bat xurgatzaile ezberdinekin erabil daitekeela da. Telazko berrerabilgarriak edo biodegradagarri eta konpostagarriak.
  • Jarri eta kentzeko oso errazak dira.
  • Pixoihala oso txikia denez eta aldioro dena aldatu behar ez denez, kalera irteten garenean oso gauza gutxi eraman beharko dugu.
  • Pixoihala haurraren gerriraino iristen da, zilborraren azpitik. Botagarriak eta beste telazkoak ez bezala.

Guk horrela erabiltzen ditugu Dinarekin 2 hilabete zituenetik:

Erabiltzen duguna:

  • 6 gPant estalki
  • 18 gCloth xurgatzaile
  • gRefill xurgatzaileak
  • plastikozko ontzi bat (3 litro gutxi gora behera)
  • hauts jaboi basikoa
  • poltsatxo biodegradagarriak (kalean pixoihal zikinak gordetzeko)

Nahi izanez gero:

  • Liners paperak pixoihalentzat
  • nylonezko gPouch zorroak

Gure errutina

Egunean zehar normalean telazko xurgatzaileak erabiltzen ditugu ,gutxi gora behera hiru edo lau orduz behin aldatuaz, edo kaka egin duenean.

Gauez, ordu gehiago daudenez pardelik aldatu gabe, xurgatze gehiago behar izaten dute. Horretarako xurgatzaile botagarria erabiltzen dugu edo telazko bi xurgatzaile batera jartzen dizkiogu.

Kanpora goazenean edo oporretan, batzuetan bai telazko xurgatzaileak eta bai botagarriak eramaten ditugu, eta beste batzuetan xurgatzaile botagarriak bakarrik, telazkoak garbitzeko aukeraren arabera.

Guk ontzi bat edukitzen dugu prest, ura eta jaboi koilara txiki batekin sukaldean fregaderaren ondoan. Horrela xurgatzailea aldatzen dugunero, urarekin pasako dugu eta ontzian utziko dugu beratzen. Egunaren amaieran, 4-6 bat ditugunean ontzian, garbigailua sartuko ditugu. Baino aklaratu eta zentrifugatzearekin nahikoa izango da.

Arroparekin garbigailua jarri behar badugu, orduan, honekin batera sartzen ditugu denak.

Kaka badute berdin; solidoa ondo kentzen dugu, uretan ondo pasa eta beratzen uzten ditugu. Ordu batzu beratzen egotean, kaka orbana desagertzen joaten da. Kaka izan dutenak 24 orduz utzi ezkero beratzen ontzian, orbana erabat joaten da. Nahi baduzu, eskuz garbitzen ibili zaitezke, baino emaitza bera izango duzu 24 orduz beratzen utzitan, benetan!

Estalkiak garbitzeko: isuria izanez gero, oso gutxi bada pixez busti dena, guk lehortzen jartzen ditugu eta hurrengo egunean berriro erabili. Asko zikindu bada, garbigailuan garbitzen dugu gainontzeko arroparekin. (Belkroak ondo itxita beti).

Nylonezko zorroa (gPouch) ez da komeni gehiegi garbigailura sartzea, normalean nahikoa da eskuz uretan garbitzearekin. Geroz eta gutxiago sartu labadoran hobe!

Umea kaka solidoagoak egiten hasten den arte, gehienetan kaka egiten duenean xurgatzailez gain nylonezko zorroa ere zikintzen du. Holakoetan guk nylonezko (gPouch) zorroa estalkitik askatzen dugu eta gPouch berria jarri, lehen esan moduan gPouch zorroak erosten baditugu. Bestela dena aldatuko genuke, eta zikina dagoen zatia bakarrik garbitu.

Egia esan, pentsa daitekeena eta guk hemen azaldu dezakeguna baino errazagoa da.

Beti gomendatzen dugu:

  • Bi estalki eta telazko xurgatzailerekin proba egitea hasera batean. Ziur ez bazaude noski.
  • Lehen hilabetean ez hastea. Egoera familiar berria, edoskitzea, mekonioa… dena bere onera etorri arte.
  • Beti pardel botagarri arruntak izatea eskura badaezpada. (Gastroenteritis bat, ezin pardelak lehortu ibiltzea…)

Garrantzitsua da xurgatzaileak nylonezko zorroaren barnean geratzea erabat, isurketak egon ez daitezen.

Pixoihalaren belkroak atzealdera lotzen dira, umearen bizkarraldera. Eta gerri inguruan, ez beste pardelen modura zilborretik gora.

Pardel botagarri ohizkoetan 1800€ eta 2200€ inguru gastatzen da. Orain arteko telazko pixoihalekin 600€ eta 800€ artean tailaka egin ezkero. Eta gNappies sistemarekin, 2 taila erabilita, 400€ gehienez.

Taila bakoitzeko beharrezkoa: 6 estalki, 18 telazko xurgatzaile (eta 32 botagarri)

S taila 3-7 kilo-artekoa da.

M taila 5-13Kg eta

L taila 11-17Kg.

Baino esan behar da baita, taila, pisuagatik baino iztarraren diametroagatik aldatzen dela eta gerri bueltagatik.

Umeak hilabete batzuk dituenean hasiko bagina gNappies sistema erabiltzen, seguruenik nahikoa izango genuke M eta L tailarekin. Xurgatzaileak berdinak dira M eta L tailarako, MXL taila dira (M-L-XL).

S taila ere erabili ezkero gure moduan, behin M tailarekin gabiltzanean S tailako xurgatzaileak ere erabil daitezke, eta probetxu gehiago atera, xurgatze extra bat nahi dugunean M tailakoaren azpian sartuta.

Badira haurrak (urte batetik gorakoak normalean) beti 2 xurgatzaile behar izaten dituztenak. Hau izango litzateke ere sistema honen abantailetako bat, guk erabaki dezakegula xurgatze mailarekin, xurgatzaile bat edo gehiago jarrita.

400€ baino gutxiagogatik beraz, beharrezko pixoihal guztiak 5 kilotatik pixoihalak utzi arte. Eta gainera sistema errez, eroso eta txikia.

Beste ohar batzuk:

  • Erabili aurretik telazko xurgatzaileak garbitu 2 edo 3 aldiz
  • Xurgatzaileekin jaboi hauts basikoa erabili
  • Xurgatzaileekin ez erabili leungarririk
  • Zatiko jaboirik ez erabili, lagarto edo chimbo estilokorik, gantza izaten dute eta xurgatzea gutxitzen delako
  • Ez ekobolarik erabili
  • gRefill botagarriak konposterara bota daitezke pixa bakarrik badute. Hainbat mankomunitatean kakarekin ere. (Sasieta)
  • gNappies Liners paper botagarriak ere erabil ditzakegu kakak errazago kendu ahal izateko

Informazio gehiago nahi edo behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

Eta probatzera animatzea besterik ez zaigu geratzen. Ingurugiroak, umearen ipurdiak eta zuen poltsikoak eskertuko dizue eta.

Produktu guztiak ezagutu nahi ditut >