Pantikosako Bainuak – Iraupen eskia familian haurrekin

Nere familian betidanik izan zuten nire gurasoek Aragoiko Piriniotara joateko ohitura, Jaca aldera. Eta paraje haiek oso maiteak izan ditut beti, eta ditut oraindik ere. Horregatik haurrekin joateko ohitura dugu Ander eta biok.

Negu honetan, Panticosako Bainu aldean izan gera asteburu dezentetan. Leku zoragarri bat izateaz aparte, badu ere niretzat xarma berezi bat, nire aita han inguran hil zelako duela 20 urte baino gehiago, eta beti dudalako sentimendua han nagoenean bera gertuago dudala.

Panticosara bidaia luze xamarra da, Jaca-Sabiñanigo-Biescas-Panticosa herria-Panticosako Bainuak, baino merezi du bidaiak. (Zarauztik 255km).

Panticosako Bainuak, Garmo Negro eta Pico Bacías mendi garaien azpi aldean dagoen auzo txiki eta berezi bat da, hauen arteko sakonera batean sartua bezala. Bertan Bainuetxea, Hotel pare bat, Kasinoa, Jatetxea eta Mendi-aterpea daude. Eta hauen albo batean Bainuetako Ibon-a dago. Eraikuntza guztien estilo kolonialak eta Ibon-ak oso leku ederra osatzen dute.

Oso leku aproposa da mendira joateko, ibilaldi errazak egiteko haurrekin, zailxeagoak ere, Garmo Negro (3.051m) bezalako mendi garai bat igotzeko ere, maila guztietarako aukera dago.

Baino guk negu honetan Pantikosan Iraupen eskia egin dugu, Ibon-aren albo batean dagoen Iraupen eskiko zirkuitu zoragarrian.

Iraupen eskiak, jatorri Eskandinaviarra du, bertan herrialdeen artean mugitzeko baliabide gisa hasi zen erabiltzen, eta gaur egun neguko kirol ezaguna da.

Ni Tolosarra izanik, familian beti izan dut kirol honetaz disfrutatzeko ohitura. Badelako Tolosaldean Iraupen eskiarekin istorio polit bat.

1907an, Tolosan Norvegiar batzuek Mustad enpresa zabaldu zuten, bertan amuak eta hiltzeak ekoizten zituzten. Haiek ikusirik inguru honetan, Aralar inguruan etab, elurra izaten zela, beraiek eskiak ekarri zituzten hemen ere kirola praktikatzeko intentzioz. Eta estatu maila lehen eski taldea sortu zuten ‘Ski Club Tolosano’.

Hau dela eta, esan daiteke euskal herriko Iraupen Eskiko zaletasuna Tolosan hasi zela.

Haurrekin egiteko oso kirol egokia da, elurretan paseo moduan egin daitekeelako, elurraren gainean irristatuaz, 4-5 urte ingurutik aurrera gure ustez.

Guk txikiagoak izan direnean, THULEko atoian eraman izan ditugu, Norvegiarren erara, atoiari atzeko gurpilak eskiengatik aldatuaz, eta aurrekoak, helduak gerrian daraman gerrikoari lotzen diren tubongatik ordezkatuaz. Txikia bertan eramateaz gain, janaria, arropak, etab. ere eramaten ditugu atoian.

Pantikoasko Iraupen zirkuituak 3 ibilbide ezberdin ditu,
Gorria: 5,5 km
Urdina: 3,5 km
Berdea: 1,5 km

Forfait tarifak 2020 eguna: heldua 8€, haurra 5€.

Bertan, sarreran dagoen etxetxoan erosten da Forfait-a eta beharrezko materiala ere alokatu daiteke.

Iraupen eskia ez da kirol garestia, eta naturarekin harreman zuzenean zaude, soinurik gabe, lasaitasunean, eta esan daiteke kirol oso osatua dela.

Aukera polita da ere, haurrekin Bainuetxera joatea, ordutegi konkretu batzuetan haurrak sar daitezke, eta plan ederra da! Gure txikiek gustokoena kanpoan, elurrez inguratutako kanpo bainua izan zen.

balneario panticosa

Ez dago plan hoberik goizean eskiatu, bazkaldu, bainuetxera joan eta ondoren Hotel Continentaleko tabernako sala erraldoiean zerbaite hartzea baino, bertako tximiaren goxotasunean.

Gu furgonetan joan izan gera, “Refugio de Piedra” parean dagoen parkinean lo egiteko ez dago arazorik furgoneta eta autokarabanentzat.