Thule Sleek, haur-kotxe malgua eta dotorea (banakakoa, bikoitza edo bikientzat)

Thulek haur-kotxe ezberdina atera du oraingo honetan Thule Sleek berria aurkezterakoan. Haur-kotxe malgua, erabilera anitzekoa eta oso dotorea, zein jaiotzetik ia 2 urte bete arte hamaika aukera ematen dituen, haur bakar batekin, bikiekin eta oso jarraiak diren anai-arrabekin ere.

Thule Sleek 4 gurpildun haur-kotxea da, hiritarragoa, oso erosoa eta benetan malgua eskaintzen dituen konbinazio anitzei esker.

Hirian zehar zure seme-alabarekin hainbat abentura partekatzeko, erabilera anitz eta estilo handiko haur-kotxea. Familia gogotsuenentzat diseinatutako haur-kotxe elegante eta erosoa da Thule Sleek modelo berria. Arina, erabiltzeko erraza, goizetik gauera arte hirian askatusunez mugitzeko egokiena. Bertan behar duzun guztia eramateko aukera eta beharren arabera egokitzen doan modeloa, erosotasunari eutsiz.

Thule Sleek-ek osagarri sorta zabala du, zure haur-kotxea zure erara osatu eta gozatzeko, bai banakakoan baita konfigurazio bikoitzerako ere. Oinarrizko eserlekuari aparteko eserlekua gehitu diezaiokezu, baita kapazua, edota Maxi-Cosi bat ere. Bestelako detaileak ere baditu: edalontzia edo botila eramateko euskarria, hamaiketakorako erretilua, anai-arreba zaharrenarentzat patinetea, koltxoneta, zakua, edota aldatzekoa dakarren poltsoa ere.

Eta bai haur-kotxea, baita osagarriak ere guzti-guztiak 5 kolore ezberdinetan eskuragai:

  • Navy Blue (Itsas urdin iluna)
  • Grey Melange (Grisa jaspeztatua)
  • Midnight Black (Beltza)
  • Charcoal Grey (Grisa iluna)
  • Energy Red (Gorria)

Ezagutu Thule Sleek haur-kotxearen ezaugarri guztiakEzaugarriak:

  • Zabal daiteken kapota aireztatua eta haurra ikusteko leihotxoa duena, umea babesteko (UPF 50+).
  • Eserleku zabala lasai eserita joateko eta hankak eroso egokitzeko, oinazpiko erregulagarriarekin.
  • Umea jaiotzen denean bertan erabili daiteke Thule Sleek Bassinet edota kotxerako erabiltzen diren eserlekue egokituekin (pieza egokitzaileak aparte saltzen dira).
  • Eserlekua alderantzikagarria da, helduari begira edota aurrera begira jarri daiteke.
  • Eserlekua etzangarria da. Hiru jarrera ditu lo eta atseden garaiak bermatzeko, baita bertikalean ere.
  • Alde batera giratzen duen barra babeslea.
  • Lau gurpiletako suspentsioa ibilbide egonkor eta erosorako.
  • 11 pulgadatako zulatzen ez diren gurpilak, espumazkoak dira eta hagun islatzaileak. Gurpilak kendu daitezke tolestaketa hobetzeko.
  • Aurreko gurpilak, 8 pulgada, birakariak erraz maniobratzeko; zoruaren arabera eta beharren arabera blokeatu daitezke.
  • Eskulakuaren altuera erregulagarria da guraso era erabiltzaileen erosotasuna areagotuz.
  • Poltsa eramateko kako berezia.
  • Gauzak gordetzeko saski handia, estalita eta kremailerarekin, behar duzun guztia gorde ahal izateko.
  • Etorkizunerako prest, bigarren haur bat edo bixkientzat prest.