TxikiSurf MeitaiMaitie

Bai, gaur bai, udara iritsi da, eta ospatu egingo dugu!

Hondartza, itsasoa eta surfarekiko gure zaletasuna ez da berria. Udara eta oporrak iritsi direla eta gure zaletasunak zuekin konpartitu nahiean, TxikiSurf MeitaiMaitie antolatzen ari gara. Moor Surf Eskolarekin batera, surf, hondartza eta joko egun zoragarria prestatzen ari gara, Zarautzen, familia osoarekin batera konpartitzeko, bai txikiak, baita helduak ere.

Ondo idatzi zuen agendan. Uztailaren 2an izango da. Igandea, goizeko 10:30etatik aurrera. Ordu t’erdiz surf ikastaroarekin hasiko gara, bi taldeetan, helduentzat eta 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat beste taldea. Ondoren, 12:00etatik aurrera jolasak egongo dira haur eta etxeko txikientzat, 2 eta 12 urte bitartekoentzat.

Haurrek surf ikastaro eta jokuetan hartu dezakete parte, edo txikiak badira, jokoetan bakarrik izena eman.

Prezioak, adinak eta ordutegiak ondorengoak dira:

Helduak:
10:30etatik 12:00etara surf ikastaroa, 15 €.

Haurrak:
– Surf ikastaroa + Jolasak: 10:30etatik 13:00etara, 8 € (5-12 urte)
– Jolasak soilik: 12:00etatik 13:00etara, 3 € (2-12 urte).

Ekitaldian zehar egunaren momentu polittenak jasoko dituen argazkilaria izango dugu gure artean. Gure lehen TxikiSurf Meitai Maitie honen argazki argazki polittenak ondoren zuekin konpoartitzeko aukera izango dugu.

Zarauzko dendan eman dezakezue izena, edota webgunearen bitartez. Baita Moor Surf Eskolan ere.

Ostirala izango da izena emateko azken eguna!

Adi gure sare sozialetara, laister detaile eta berri gehiago zabalduko baititugu egun polit honen inguruan.

Animatu eta partekatu!