Umea soinean eramatea, sabeletik kanpoko bizitzara egokitzea

Umea soinean eramatea, eta Ume-eramaileak

Gizakiaren eta ugaztun guztien historiako ume-eramailerik onena amaren sabela dela esan genezake, inolako zalantzarik gabe.

Azter dezagun amaren sabelak zein baldintza dituen: tenperatura aldaketarik ez, etengabeko mugimendua, eustea, estalkia, hotsak, kontaktua, presentzia, eskariaren araberako elikadura…

Gure haur jaioberria besoetan dugunean, jaio berria dela pentsatu behar dugu, mundu arrotz eta ezberdin honetara iritsi berria dela, amaren sabelean igaro dituen bederatzi hilabeteetan bizi izan duenaz bestelakoa. Beraz, haurtxoak mundu berrirako egokitzapena behar du.

Ondorio honetara iritsi nintzen, gure hirugarren semeak, eskolan 2 urteko gelan hasi behar zuenean, haur gehienentzat hain beharrezkoa den egokitzapen-garaia bizi izan zuenean. Hilabete bat, non astez aste luzatuz joan ziren bere lagun berriekin eta irakasle berriarekin igarotzen zuen denbora-tarteak. Lehen astean ordubete igaro zuen gela erdiarekin; bigarrenean, bi ordu gela erdiarekin; hirugarrenean, bi ordu gela osoa… Eta, egia esa,n gure txikiak beharrezkoa izan zuen egokitzapena, hirugarrena izanda ere, eta oso haur askea, lasaia eta haur-eskolara ohitua egon arren …

Jaio berri den haur batengan pentsatzen badugu, duela 24 ordu jaio berri den haur batengan, esate baterako, ez duzue uste bizitza berrira egokitu behar duenik? Ez duzue uste ia egun osoa amaren edo heldu baten besoetan  egon beharko lukeenik, eta gainontzeko denbora beste leku batean?

Honakoak dira haur jaioberri batek dituen beharrak:

  • etengabeko mugimendua (denok haur bat besoetan dugunean kulunkatu egiten gara, gurditxoa mugitzen dugu, edo sehaska…)
  • bero konstantea (horregatik inkubagailuetan ere berogailuak daude, haurtxoei beroa emateko eta energia guztia hazteko eta garatzeko balia dezaten, eta ez beroa sortzeko)
  • presioa bere inguruan, bilgarri edo estalki bat (haur jaioberri bat sehaskaren edo kapazuaren erdian jarriz gero ere, alde batera edo bestera mugituko da segituan, buruaren kontra zerbait sentitu arte, kontaktua behar dutelako, berezkoa da haiengan, sabelean zeudenean ere estu zeudelako, buruan presioa zutelako)
  • etengabeko hots jarraiak (haurtxo asko erlaxatu egiten dira sukaldeko erauzgailuarekin, ile-lehorgailuarekin, shhh shhh shhh egiten badugu … amaren sabela, amaren bihotza, arnasketa, digestioa, zilbor-hestearen pultsua … entzuten dutelako).
  • presentzia (hor zaudela jakitea funtsezkoa da haur batentzat. Jaioberri batek ez bazaitu ikusten oraindik ez duelako ikusten, ez bazaitu entzuten, eta ez bazaitu sentitzen, nola egongo da lasai?)

Premia horiek ezinbestekoak dira jaioberri batentzat, bere instintuetatik bakarrik bizi den ugaztun txiki batentzat, pentsatzen ez duena, aztertzen ez duena, bere animalia-senetik bakarrik erreakzionatzen duena.

Hau guztia dela eta, haurtxo batek bizitzarako eta mundu berrirako egokitzapena behar ditu, ingurune zabal batean bizitzen hasi behar duelako (lehen uretan egoten zen), arnasa hartu behar du, jan, digeritu, pixa egin eta kaka egin, eta beste gauza asko. Exterogestazio bat behar du. (LINK artículos exterogest)

Haur bat soinean eraman beharko genuke, jaiotzen denetik ahal den ordu guztietan, eta pixkanaka-pixkanaka ohituz joan beharko litzateke gurasoaren soinean ez joatera. Haurtxo bakoitzak bere erritmoak ditu, beraz, ezin da denboraz hitz egin, baina gai izan beharko genuke gure umetxoaren behar horiei erantzuteko.

Fase honetan ume-eramaileak ezinbestekoak dira gurasoentzat, bizitza askoz eramangarriagoa egingo baitiete, ezin baitugu egun osoa sofan eserita egon haurra besoetan edukitzeagatik.

Ume-eramailea amaren bigarren sabela izan daiteke, non haurtxoak etengabeko mugimendua, beroa, presentzia eta abar jasotzen dituen.

“Izan ere, haurtxo jaioberri bat ondo hazteko, ez da nahikoa esnearekin elikatzea, haurtxoa beste gauza askoz elikatzen da, hala nola kontaktuaz, beroaz, presentziaz, azala-azalarekin… Haurra soinean dugunean, amaren sabelean bezala elikatzen da, beste gauza askotaz.”

Gurasoek eskuak libre eduki ahal izango dituzte, erosoago eta zuzenago eraman ahal izango dute  soinean, ibiltzera doazenean, gauzak egin behar dituztenean, seme-alaba nagusiagoak daudenean kasu egin ahalizateko…

Gainera, haurdunaldia izan ez duen gurasoak haurra eraman dezake soinean, haurra sabelean eramatearen sentsazioa senti dezake, eta haurrarekiko atxikimendu-loturak sor ditzake.

Umea soinean eramatea haurtxo baten lehen hilabetetako bizitzaren parte garrantzitsua izan da eta izan beharko luke, elikagaiez ez ezik, beste gauza askoz elikatzeko premia baitute.

Gloria Urkola Etxetxipia
Ume-eramaile Aholkularia
School of babywearing London