Urte amaierako festa

Ondasun materialen kontsumoan galduak, Jesus haurraren jaiotza gogoratzen ari garela ahazten dugu eta berarekin zekarren maitasun mezua. Behartuak gaude jakitea nork oparitu digun zer, nor ahaztu zen, nork bete duen denekin eta ea gure familia justua izan den oparien banaketarekin. Gehiegikeriaz jaten dugu. Topa egiten dugu eta ohi baino gehiago edaten dugu. Eta ohera. Hori izan bada azken urteko famili festen errealitatea, agian mugimendu txiki batzuk egin ditzakegu gehiago betetzen gaituztenak eta eta zentzuz bete daitezen gau berezi horiek. Agian intimitate pixkatera itzul gaitezke, gutxi batzuekin elkartu eta bakoitzari eskerrez beteriko idatzitxo bat oparitu. Eta umeentzat, zerbait ezberdina, amestua, imaginatua eta ahal den neurrian ez oso garestia. Umeek eskubidea dute Olentzerok idatzitako eskutitz polit bat jasotzeko beraien bertuteengatik zoriontzen, urre hizkiz sinatua. Norbaitek piano kontzertu txiki bat oparitu dezake edo txirulaz jotako pieza bat. Famili albunak ireki ditzakegu eta ordutan argazki zaharrak ikusi, umeek beraien aiton amonak ileekin ezagutzen dituzten bitartean, gurasoak umeak zirenean, eta neska lagun eta mutil lagunak zireneko ahaztutako garaiak. Hunkigarria litzateke bazkaltiarrei bi minutu emango bagenizkie ahoz desio bat eska dezaten, elkar hitzartuz parte hartuko dugula egi bihurtu dadin. Eta momentu honetatik, isilunea egin dezakegu. Pentsatu. Meditatu. Errezatu. Eskuak bihotzean jarri. Batera gaudela sentitu. Umeei bakoitzaren jaiotzako zerbait kontatuaz. Azken finean, edozein maitasun keinu, ilusioz eta errespetuz betea, gogora gaitzan zergatik gauden elkarrekin, bikaina da benetako elkar banatutako festa egun batetarako.
Eta egonez gero familiako batzuk prest ez daudenak aurreko urteetan errepikatutako ohiturak aldatzeko? Ez da ezer gertatzen. Baino bada zerbait egin dezakeguna: orain arte historikoki ospatu dugun modua aztertu, ea oraingo errealitatearekin bat egiten duen. Adibidez, aztertu dezagun orain ume txikiekin, gaueko ordu txikiak arte ondo datorkigun etxetik kanpo egotea, edo osasuntsua den umeak soinu eta musika desegokiekin izatea. Begira dezagun gure seme alabak eroso dauden urtean behin ikusten dituzten familiakoekin egotean. Analizatu dezagun gure bikotea bultzatzen dugun ongi etorria ez den zirkuluetara edo eroso ez dagoen. Ea gure desioa alineatua dagoen, edo agindu zaharrak betetzen ari garen famili adar batekin egotea beti horrela egin delako eta inork ez duelako inoiz zalantzan jarri. Edozein dela egoera, aztertu dezagun urte amaierako jaiak antolatu ditugun gure errealitate familiarraren arabera edo errotutako aginduen arabera.
Dudarik gabe – bilkura hauen zentzu sakona galdu badugu – umeak ez dute denbora asko beharko beraien deserosotasuna azaltzeko gaixotasunen bidez, negar eginaz edo jaizki jokatuaz. Hori balitz egoera, zigortu beharrean, aztertu dezagun gure famili osoa leku zentzu gabeko batetara bultzatzen ari garen, justu elkarrekin elkartzeko momentua zinean.
Laura Gutman.