Lifefactory

Ontzia edukia bezain garrantzitsua delako! Egin berri diren hainbat ikerketek frogatu duten bezala, bada osagarri eta tresna ezberdinen fabrikazioan erabiltzen diren hainbat plastiko eta erretxinetan dagoen produktu kimiko bat osasunarentzat arriskutsua dena (haurtxoen elikadurarako erabiltzen diren plastikozko botilak, CD eta DVDren plastikozko kutxak, etab.). BPA (bisphenol-A) deitzen da, osasunean eragin kaltegarriak sor ditzakeen produktua. Horregatik Lifefactoryk kristalezko ontzien aldeko apustua egin du.

Lifefactory-n osagarri gisa tetina eta tapoiak dituzten 120 ml eta 250 ml-tako biberoiak eta 350 ml, 470 ml eta 650 ml-tako botilak ere aurki ditzakegu; poltsan, etxean, bulegoan… erabiltzeko eta erabiltzen ditugun plastikozko botila guzti horiek ordezkatzeko. Gainera, orain, diseinu oso zaindua duten tupper eta edalontziak ere topa ditzakegu.

Beira erraz birziklatzen den materiala da, hainbat osagarri naturalez egina. Ez du BPA/BPSik eta zapore onena eskaintzen du, gainera ontzi-garbigailuan arazorik gabe garbitzen da.

Erabiltzen diren tapak BPA/BPS eta Ftalatos-ik ez duten Polipropilenorekin (PP#5) eginak daude, eta janari zein edariarekin egunero erabil daitezke. Silikonazko zorroak medikuntzan erabiltzen diren modukoak dira eta, beirak bezala, ez dute BPA/BPSik. Silikonak azalera ez labaingarria eskaintzen du eta hausturak saihesten laguntzen du.

Lifefactory produktuak AEB eta Europan soilik fabrikatzen dira.

Botila bat, hainbat erabilera, diseinuz berrerabilgarria.

Zaindu eta zure gustuko ontzia izango da betirako.

Harremanetarako

Telefonoa: 943 903 965

Whatsapp: 635 700 986

Bidalketak

24/48 orduetan jaso dezakezu

4,95€-tatik

Doako bidalketak 59,95 €-tik aurrera

Ordaitzeko aukerak

Segurtasuna

Zure datu seguruak