KIT gPant gNappies pixoihal estalkia great orange + 2 gCloth ehunezko gNappies xurgatzaileak

38,00 

Garbitu
SKU: E/E

Doako bidalketak 59,95 €tik aurrera 24/48 orduetan.

Zalantzarik bai? Jarri gurekin harremanetan! (edo gure ohiko galderak begiratu)

Ezaugarriak

Murriztu lehen egunetik zure haurtxoaren ingurumen-inpaktua berrerabilgarriak diren xurgatzaileekin edota %100 biodegradagarriak* diren erabili eta botatzeko xurgatzaileekin; gainera planetarentzat onak dira. Xurgatzaileak gPants estalkien barrualdean ajustatzen dira. Estalki hauek transpiragarriak dira, eta ondorioz azaleko narritadurak murrizten dituzte.

Haurtxo zoriontsu bat! Planeta zoriontsu bat!

Bere etengabeko erabilerarako izan eskura 6tik 8 gPants-era bitartean. Erabili, bota eta berrerabiltzeko xurgatzaile edo ehunezko xurgatzaileaz baliatu. Kit honetan 2 gCloth ehunezko gNappies xurgatzaileak sartu ditugu.

gPants-en pare bakoitza poltsatxo iragazgaitz batekin dator, eta hau erosotasun gehiagorako eta gutxiago garbitzeko klik batekin jarri eta kentzen da. Poltsatxo iragazgaitza gBreathe™ technology-n fabrikatua dago, ondorioz haurraren azalean narritadura gutxiago agertuko dira. Bere elastikotasuna erosotasun eta malgutasunean bihurtzen da. Konpost ontzira edo zabor orokorrera bota ahal izango dituzun gNappies 100% biodegradagarriak* diren erabili eta botatzeko xurgatzaileak usatu.

meitaimaitie-gnappies-gpant-talla

gPants-en neurriak bai jaioberriei, bai ume nagusiagoei oso ongi ajustatzen zaizkie. gPants-ak ondorengo neurrietan datoz: Newborn (jaioberri), Small (txiki), Medium (ertain), Large (handi) eta Extra Large (oso handi). Oso handi neurrian ez daude kolore guztiak. Jaioberrien gPants-ak zurian bakarrik datoz eta jaioberrien sortaren zati bat bezala saltzen dira.

gPants-ak %92 kotoi eta %8 spandex-az daude eginak, doitze elastiko, eroso eta malgua eskaintzeko. Atzealdean lotzen dira, haurtxoaren eskutxoetatik urrun. Makinaz garbi daitezke, ur hotz edo epelean, eta naturalean edo lehorgailuan sika daitezke. Garbitu aurretik, lotu beti itxigailuak eta kendu poltsatxo iragazgaitza.

* Kanpoko laborategi independente baten arabera, erabili eta botatzeko xurgatzaileak konposta egiteko biodegradagarriak dira, eta ASTM estandarrak betetzen dituzte. Ez dago ezer zabortegietan guztiz desintegratzen denik, baina gNappies-ek desegiteko aukera bat baino gehiago ematen dizkizu. Konpost egite edo zaborra. Zuk aukeratzen duzu!

Iritziak

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Oraindik ez da iritzirik jaso.

Harremanetarako

Telefonoa: 943 903 965

Whatsapp: 635 700 986

Bidalketak

24/48 orduetan jaso dezakezu

4,95€-tatik

Doako bidalketak 59,95 €-tik aurrera

Ordaitzeko aukerak

Segurtasuna

Zure datu seguruak