Hitzaldia – BLW (Baby Led Weaning) – Elikadura osagarria

Zarautz

12,00 

Eguna : 2019 Maiatzak 27, astelehena, 18:00

Agortua

Zalantzarik bai? Jarri gurekin harremanetan! (edo gure ohiko galderak begiratu)

Maiatzak 27ko hitzaldia euskaraz izango da.

Sei hilabeteko edozein haur osasuntsu hasi daiteke bere kabuz jaten, horretarako aukera ematen bazaio.

Eskaeraren araberako elikadura osagarria edo Baby Led Weaning, haurraren dietan elikadura solidoak sartzeko modua da, umeak bere kabuz jan dezan baimenduz eta pure edo papillarik erabili gabe.

Sei hilabeteko edozein haur osasuntsu hasi daiteke bere kabuz jaten, horretarako aukera ematen bazaio. Eskaeraren araberako elikadura osagarria edo Baby- led weaning, haurraren dietan elikadura solidoak sartzeko modua da, umeak bere kabuz jan dezan baimenduz eta pure edo papillarik erabili gabe. Haurra familiakoekin batera eseriko da mahaian, lehenengo eskuekin jango du eta beranduago mahai- tresnekin.

Metodo honekin umeak elikagaien zaporeak, koloreak, usainak eta ehundurak ezagutuko ditu, auto-konfiantza eta independentzia irabaziko du eta begi- aho koordinazioa hobetu eta garatuko da.

Zergatik hautatu Baby- led weaning metodoa?

Eskaeraren araberako elikadura osagarria umeak lehenengo urtean duen garapenean oinarrituta dago.

Jaioberrien digestio aparatua eta sistema inmunea ez daude prest elikagaiak jasotzeko, haurrak sei hilabete izan arte; bularreko esnea edo esne artifiziala dira ordurarte beharko dituen elikagai bakarrak.

Seigarren hilabetetik aurrera bakarrik esertzeko, elikagai zatiak hartzeko, hauek ahora eraman eta murtxikatzeko gai dira, hau da, beraien kabuz elikatu daitezke.

Itotzeko arriskurik al dago?

Segurtasun neurri egokiak hartzen badira, elikagaiak kontrako eztarrira joateko probabilitatea beste metodoetan bezala da. Gainera metodo honekin haurri ahora eramaten dituen elikagaiak kontrolatzen uzten zaio, beraz, modu seguru batean jaten ikasten laguntzen zaio.

Zein elikagai eskaini daitezke?

Adibidez: frutak, barazkiak, lekaleak, haragia, arraina, arrautza, ogia, arroza, pasta. Orokorrean normalean familiak jaten dituen elikagaiak.

Hasieran, makiltxo moduan moztu daitezken elikagaiak aukeratu behar dira, horrela umeak  errazago jango baitu. Haurrari elikagai ezberdinez osatutako otorduak eskaini ahal izango zaizkio, horrela zapore eta ehundura ezberdinak ezagutzeko aukera ematen zaio, eta behar dituen nutriente guztiak hartzen ari dela ziurtatzen da.

Hainbat abantaila dituen metodoa da, haurrarentzat dibertigarria, merkea, familiarentzat otordu atseginak izango dira eta umea elikagai berriak probatzeko prest egongo da. Ikerketa ezberdinetan ikusi da haur obesitatea izateko probabilitatea gutxitzen dela eta haurrak osasuntsuagoak diren elikagaiak aukeratzen dituela, beraz, zenbait pediatrak metodo hau jarraitzea gomendatzen dute.

<!–Eman ezazu izena 2018ko martxoaren 27an, asteartea, 18:00etan, Zarautzen antolatu dugun hurrengo hitzaldira etortzeko.–>

Ekitaldiaren xehetasunak

Date:
Maiatzak 27, 2019
Start time:
18:00
End time:
19:30
Lekua:
Zarautz
Nola heldu:
Kale Nagusia, 4. 20800 Zarautz.

Harremanetarako

Telefonoa: 943 903 965

Whatsapp: 635 700 986

Bidalketak

24/48 orduetan jaso dezakezu

4,95€-tatik

Doako bidalketak 59,95 €-tik aurrera

Ordaitzeko aukerak

Segurtasuna

Zure datu seguruak