Jaiotzerako prestakuntza ikastaroa

Zarautz

0,00 

Zalantzarik bai? Jarri gurekin harremanetan! (edo gure ohiko galderak begiratu)

Gehiago jakin nahi baduzu, bidali mezua info@meitaimaitie.com-era eta behar duzu informazio guztia osatuko dugu.

Ikastaro honek zure burua ezagutzen eta haurdunaldia, erditzea eta erditze ondorengoa modu aktiboagoa, kontzienteagoa eta onuragarriagoan bizitzeko baliabide fisiko eta emozionalak kudeatzen lagunduko dizu. Honela, haurdunalditik ondorioztatu daitezken albo-efektu gehienak murriztuz.

Ikastaroa 7 saiotan banatuta dago eta haurdunaldian eta erditzean mugimenduaren garrantzia eta autoezaguera landuko dira. Saioak talde txikietan antolatuko dira eta bakoitzak 90 minutuko iraupena izango du.

Ikastaroaren hasiera data, taldea osatu bezain laister zehaztuko da, eta ostegunero izango da, 17:30etan. Bikote edota laguntzailea 2. eta 6. saioetara etortzea gomendatzen dugu. Beste saio guztietan, haurdunekin bakarrik egin dugu lan indibiduala eta pertsonalagoa.

Ikastaroak, 7 saioez gain, bakarkako 2 kontsulta ere barne hartzen ditu (Andrea Estoabarekin, Donostian, Igor Sancho Fisiotherapy kontsultan).

Lehen kontsulta ikastaroaren hasieran izango eta emakumearen sabela, pelbisa eta zoru pelbikoaren azterketa egingo da, perineoaren masajea landu eta beharrezkoak diren gomendio pertsonalak ematearekin batera. Bigarren kontsulta haurra jaio eta koarentena pasa ondoren izango da. Orduan postura, sabela eta zoru pelbikoaren azterketa egingo dugu, behar izanez gero, bakoitzak behar duen tratamendua proposatuz.

Ikastaroa emango du:

Andrea Estomba, fisioterapeuta uro-ginekologikoa, Donostiako Igor Sancho Fisiotherapy lan taldearen partaide eta espezialitate-aditua.

Ekitaldiaren xehetasunak

Date:
Ekainak 13, 2019
Start time:
17:30
End time:
19:00
Lekua:
Zarautz
Nola heldu:
Kale Nagusia, 4. 20800 Zarautz.

Harremanetarako

Telefonoa: 943 903 965

Whatsapp: 635 700 986

Bidalketak

24/48 orduetan jaso dezakezu

4,95€-tatik

Doako bidalketak 59,95 €-tik aurrera

Ordaitzeko aukerak

Segurtasuna

Zure datu seguruak