Cat

MICRO

MICRO ® 1999 urtean jaio zen Win Ouboter Suitzarraren ideia batetik (Suiztako banku bateko administratiboa).
Egun batetan, denok egunero egiten ditugun bide motzetan, konturatu zen zerbait arina behar zuela, leku gutxi hartuko zuena eta gainera kirola egiteko balioko liokena.
Hau dena elkartuaz, MICRO ® sortu zuen, patinetearen kontzeptu berri bat. Patinete originala ez zuen berak asmatu noski (patinetea lehenik 1895an erabili zen), Wim-ek egin zuena berauen bertsio arinago, tolesgarria, iraunkorra eta haurrak, gazteak zein helduek auto edo bizikletaren ordez erabiltzekoa garatzea izan zen.
Geroztik, enpresa jaio zen, hiriko mugikortasun kontzeptu hartuta eta fenomeno mundial bilakatu da munduan milioika pertsonak erabiltzen duten zerbait izanik.
Marka hainbat mundu mailako sariren irabazlea da eta EEBB-ko segurtasun eta kalitateko ziurtagiriren irabazle ere.

MICRO ® munduko enpresa bakarra da esklusiban patineteak egitera bideratua dagoena.

MICRO ® produktuak 4 taldetan banatzen dira:

Mini
Maxi
Kickboard
Scooter

Mini, Maxi zein Kickboard 3 gurpiletako patineteak dira (2 aurrean eta 1 atzean) eta Scooter taldekoak 2 gurpiletakoak dira (1 aurrean eta 1 atzean). Miniak haurreri zuzenduta daude 2-5 urte bitartekoak, Maxiak gaztetxoentzat 6-11 urte artean, eta Kickboard eta Scooterrak nerabe eta helduentzat daude diseinatuta, modeloaren arabera.

MICRO ® produktu guztiak azterketa zorrotzak igaro dituzte, bai medikuak zein segurtasun azterketak, eta patineteen EEBBko ziurtagiria dute.

Micro Mobilityk sariak jaso ditu diseinu berritzaileentzagik.

Mundu mailan MICRO ® salmenten buru da, mundu osoan 40 milioi produktu baino gehiago salduaz.

MICRO ® kontsumitzaile zorrotzenek hautatzen dute eta baita ere mundu mailako hainbat famatuk ere Madonna, Hugh Jackman eta David Beckham adibidez.

© Meitaimaitie. 2019