NVEY BABY

NVEY BABY etxeko txikientzat sortutako produktu marka bat baino gehiago da. Sortzaileak australiarrak dira. 2007az geroztik kosmetika arloan eskarmetu handikoak, NVEY markarekin: munduko lehen makillaje organikoa. Baina 2014ean beren semea William jaio zen, eta guraso askori gertatzen zaion bezala, txikiarentzat hoberena zen produktu kosmetikoaren bila hasi ziren.

Bilaketa lanean, harrituta, perfumeak eta beraiek inoiz erabiliko ez zituzketen osagaiez (parabenoak, phenoxyethanol, cocamidopropy betaine, edo petrolatum, adibidez) osatutako produktu marka pila topatu zituzten

Orduan jaio zen NVEY BABY. Familia bihotzetik eta bihotzez zaintzeko era berri bat. NVEY BABY: ziurtasuna, natura eta eraginkortasuna.

NVEY BABY konpromisoa:

– Produktu guztiak gure Melburneko (Austraila) instalazioan egingo ditugu.
– Australiako marka izango gara kanpoko jaberik gabe.
– Produktu eta sorta guztietan pH-a aztertuko dugu.
– Egiaztatutako Osagai Organikoak erabiliko ditugu.
– Ez ditugu animaliak azterketetan erabiliko.
– Formulak gure haurrekiko produktuen segurtasuna eta eraginkortasuna bermatuko ditu.
– Ingurumena errespetatu produktuaren garapen, eta distribuzioaren puntu guztietan.

“ GENTLE CARE FORMULA” 

“Gentle Care Formula” NVEY BABYren segurtasun ikurra da. Osagai seguruak eta leunak erabiliko ditugu beti gure produktuak garatzeko.

NVEY BABYren osagaien konpromisoa:

– Ez dugu talkoa erabiltzen.
– Ez ditugu parabenoak erabiltzen. Ezta SLS (sodio laureth sulfatoa) edo deribatuak erabiltzen.
– Ez ditugu lurrin sintetikoak erabiltzen.
– Ez dugu cocamidopropyl betaine erabiltzen.
– Ez dugu propilenglicol erabiltzen.
– Olio organiko eta deribatu naturalak erabiltzen ditugu (silizio gabekoak).
– Ez dugu phenoxyethanol erabiltzen.
– Ez ditugu osagai naturalak kaltetu ditzaketen xaboiak edo osagai agresiboak erabiltzen.
– Ez dugu inola probarik egiten animaliekin.
– Ez ditugu olio mineralak edo petroliotik ateratakoak erabiltzen. NVEY BABYk jojo, kokoa, kartamoa eta ekiloretik eratorritako olioak erabiltzen ditu.

OSAGAI NATURALAK ETA ORGANIKOAK

NVEY BABYen osagaiak arretaz hautatzen dira. Egiaztatutako Osagai Organikoekin egiten dugu lan.

Osagai guztien zerrenda ikusi >>>

Harremanetarako

Telefonoa: 943 903 965

Whatsapp: 635 700 986

Bidalketak

24/48 orduetan jaso dezakezu

4,95€-tatik

Doako bidalketak 59,95 €-tik aurrera

Ordaitzeko aukerak

Segurtasuna

Zure datu seguruak