0
Stretchy Bykay Fular Elasikoa
Azalez azal kontaktua.
Haurtxoak amaren sabel barruan berotxoak, seguruak, babestuak eta mugimenduan daude, etengabe bere amaren janaria hartzen ari diren bitartean.
Jaioberriak amaren sabeletik kanpo baldintza berdinak behar ditu eta, horrexegatik, azalez azal kontaktuaren beharrari buruz mintzatzen gara. Haur-eramaile batean eramaten duzunean, haurrak zure usaina, zure bihotzaren taupadak eta zure arnasa nabaritzen ditu, zure berotasuna eta zure mugimendua sentitzen ditu.
Hau dela eta, bai haurtxoak, bai amak edo aitak oxitozina, amodioaren hormona jariatzen dute, eta ondorioz, bien arteko lotura emozionala handitzen da. Haurra seguru egongo da eta dituen beharrei azkar erantzuteko aukera izango duzu.
Montrealeko Haurren Ospitale Unibertsitarioan Barr eta Hunziker-ek egindako ikerketa batek erakutsi zuen garraiatuak diren haurtxoak erlaxatuagoak daudela eta askoz negar gutxiago egiten dutela. Haur-eramaile bat tresna oso egokia izan daiteke haurtxoak adoptatzen dituzten gurasoentzat edo elkartzeko arazoak dituztenentzat.
Haurtxoa maiztasunez gorputzera itsatsita eramaterakoan, erlazioa askoz hurbilagoa da, eta honek aukera paregabea suposatzen du gurasoek bere haurrarekin duten erlazioa estutzeko. Haurra bere amaren eta aitaren ahotsa, usai, mugimenduekin… ohituko da.
Stretchy Bykay Fular Elasikoa