Gu

Nahi bakarrarekin sortu zen gure proiektua: heziera eta ume-eramatea guk ulertzen dugun eran partekatzea. Gaur berriz, gure bizi proiektuaren parte bat da. Gure familiarekin batera hazten eta aldatzen joan den proiektua.

Ander eta Gloria, eta Peru, Dina eta Adur gure seme-alabak, gure oinarria dira, Meitaimaitie proiektuaren esentzia eta arima; eta ezerezean geldituko liratekenak egunero lan txukunagoa egiten laguntzen diguten jarraitzaile, bezero eta kolaboratzaile diren profesional espezialisten lan taldea gabe.

Meitaimaitie ia nahi gabe jaio zen 2006an, haur bat izan eta familia bat osatzea erabaki genuen momentuan. Momentu hortatik aurrera bizitzak berak azaldu zigun jarraitu beharreko bidea. Bizitza ez da beti zuk espero duzun bezala jazotzen eta gertatuako eta emandako pausu guztietatik jaso genuen ikasketaren batz: arazoak, oztopoak, erditzeak, amatasuna, aitatasuna, edoskitzea, apegoa, itzalak, Laura Gutmani esker landu ahal izan genuen iluntasuna…

2017an gure lehenengo semea, Peru, jaio zen. Orduan apegoa landu eta hobetzeko hainbat ume-eramaile josten hasi ginen gure kabuz. Guretzat batzuk eta familia eta lagunentzat besteak. Garai horretan fular elastikoak eta motxilak erabiltzen hasi ginen ere eta jende askok ume-eramaileei buruzko galderak egiten zizkigun. Orduan hainbatetan galdetzen ziguten gaiei buruzko blog bat hasi genuen, eta handik urte batzuetara gure lehenengo webgune informatiboa eta online denda sortu genuen, 2011an.

2012an Dina jaio zen. Handik gutxira, 2013ean gure lehen denda fisikoa martxan jarri genuen Beasainen. Jendeari harrera egiteko gune zabala, denda eta tailerretarako espazioak zituena, jakinda hasiera-hasieratik gure helburua produktuak saltzea baino hareagoko eskaintza bat zela.

2014an denda Zarautza eramatea erabaki genuen, lokal perfektua topatu genuen Kale Nagusian, eta 2014ko maiatzak 16an gure denda zabaldu genuen Zarautzen, orain topatuko gaituzuen dendan.

2015ean gure azken txikia jaio zen, Adur. Eta haurrak hazten diren abiadura berarekin Meitaimaite hazten eta aldatzen joan da.

2019an webgune berria eta irudi korporatibo berria aurkeztu dizuegu gure jarraitzaile, bezero eta irakurleengana hurlbiltzeko asmoz, azken finean guregan konfidantza duzuen guztiengan hurbiltzeko asmoz.