Nortzuk gara

Nor garen?
MeitaiMaitie alde batetik, gure familiaz osatua dago, Ander eta Gloriak sortutako familiaz, baita ere espezialista talde batez gure ekipoa osatuaz, kalitatea emanaz gure zerbitzuei eta seriotasuna emanaz gure ibilbide eta lan guztiari.

meitaimaitie-nosotros-guHau da gure familia, Adur, Dina, Peru, Gloria eta Ander.

Hemen sortu zen gure proiektua MeitaiMaitie, guk sentitu ditugun beharretatik gure haurrak izatean, hauen hazieran eta hauekin bizitzean.

2006an familia bat sortzea erabaki genuen Ander eta biok, haur bat izateko abenturan sartuaz.

meitaimaitie-nosotros-peru2007ko maiatzaren 28an Peru jaio zen. Ez zen jaiotze oso ona izan, beharrik gabeko zesarea izan zen eta titia ez ematea gomendatu ziguten… Baino hortik sortu zen dena, eta horrela izan ez balitz, ez genuen bilatu genuen guztia topatuko… eta MeitaiMaitie ez litzateke jaioko. Erditze osteko depresio garrantzitsua izan nuen, erabat nere itzalean jarri ninduen depresio bat, Laura Gutmanek esango lukeen bezala “La maternidad y el encuentro con la propia sombra” libruruan.

Ondoratze hartatik, Laura Gutmanen hitzak topatu genituen, eta Biografia Humana egin genuen gure Sabrinarekin. Gauza asko ikusarazi eta pentsarazi zizkigun gure bizian eta gure harremanean, eta piskanaka bide honetan sentitzen joan garen guztia joan gera sortzen eta egiten, eta hori da MeitaiMaitie, guk gure barruenetik bilatuaz topatu dugunarekin sortu degun puzzle bat.

Meitai bat josten hasi nintzen Peru eramateko, nere ondoan eraman ahal izateko, nik, Gloriak, nituen atxikimendu arazoetan laguntzeko, ondoren beste bat nere ahizpari, lagun bati, besteari… Fular Estatiko bat erosi genuen… Motxila Ergonomiko bat… Kalean jendeak ume-eramateaz galdetzen zigun… ume-eramaileekin laguntzen genien… blog bat egin genuen… eta…

2010ko abenduan informazio webgune eta online denda bat egiteko ideia otu zitzaigun. Jorge eta Guillermo topatu genituen, gure ideiak webgune sortu zituzten artistak, MeitaiMaitie sortuaz. Eta 2011ko otsailaren 28an MeitaiMaitie atera zen sareetara, Laura Gutmanek Bilbon eman zuen lehen hitzaldiko egun berean.

2012ko apirilean Dina etorri zen, asko kostatu zitzaigun haurdunaldia izan zen, tartean bi abortu izanaz.

meitaimaitie-nosotros-dina2012ko Apirilak 1an Dina jaio zen, etxean, erditze gogor baino zoragarri batez, erditze sendatzaile eta errespetatu baterako izen genezaken ekipo onenaz inguratuta jaio zen Dina, zauri asko sendatu, beldur asko galarazi, nere erditzeko gaitasunez nituen sineskeriak puskatzen lagundu zigun erditze bat izan zen.
Ander nere sostengua izan zen eta etxeko erditze bateko logistika eraman zuen, beti sinistu zuen nere erditzeko gaitasunean, nik sinesten ez nuenean ere. Peru nahitaezko laguntzailea izan zen, lehena izan zen Dinan burua ukitzen hau koroatu zenean, lehena Dina hartzen astea zen unean eta nere gainean jartzen, berak moztu zuen zilbor-hestea… Zoragarria!!! 5 urterekin.
Gure erditzean lagundu ziguten emaginak Elisa eta Jeru izen ziren, eta Raquel ospitaletik (berak guargia zuen, baino berak ere paper garrantzitsua bete zuen, lasaiago nengoelako jakinda Raquel Zumarran zela edozer gauza jazo ezkero).
Elisak gure bizian hitz klabe asko eman dizkigu, ondoren guk barneratu ditugun hitzak, eta akzio bihurtu ditugunak. Berak hitz egin zigun lehen aldiz ume-eramateaz, Laura Gutman irakurtzeko gomendatu, etxean haurra izateko aukera azaldu zesarearen ondoren, titia emateaz… horrenbeste gauza…
Jeru behar genuen osagarria izan zen, bere segurtasunarekin, bere jokuak Perukin, energiaren bere sentipenak…
Eta Nereak ere lagundu ninduen, gure osteopatak, laguntza eta sostengua eman zidana nere buruak pattalaldiak zituenean, gehiago ezin nuenean, nere zesarea ebakia kontrolatzen zuena, eta beste gauza asko.
Etxean erditu ahal izana eta edoskitzeak, gauza asko sendatu zituzten gure bizian.

Dina izan ondoren, Peruri egun baten denda bat izan behar genuela otu zitzaion, eta Beasainen topatu genuen lokala, tailerrak emateko lekua eta denda zona zuen… eta Jorge eta Xabiri esker, gure diseinatzaileak, 2013ko Apirilak 13an gure lehen denda zabaldu genuen Beasainen.

Leku handi bat, denda alde batekin eta tailerretarako leku zoragarri batekin beste aldean, astelehen-asteazken-ostiral zabaltzen genuen, arratsaldez, eta biltegia ere bazen.

Baino 2014an denda Zarautza eramatea erabaki genuen, lokal perfektua topatu genuen Kale Nagusian, eta 2014ko maiatzak 16an gure denda zabaldu genuen Zarautzen, orain topatuko gaituzuen dendan.

meitaimaitie-nosotros-adur2015an Adur etorri zen, gure azken ttikia. 2015ko urtarrilak 25an jaio zen, susto dezentekin, ia hilabete aurreratu zelako, eta ez genuen ezer prest bere etorrerako, erdizterako… Sopelan geunden…

Baino erditze zoragarri bat izan zen, berriro ere Elisa eta Jeruz inguratuta. Nerea gure osteopata ere etorri zen. Eta Ruth, lagun bat, umeen logistikan laguntzeko…

Dinaren erditze eta edoskitzea sendatzeko izan ziren bezala, Adurrena disfrutatzeko izan da, ziklo zoragarri bat ixteko, bai erditzean, edoskitzean, eta denetan.

 

 

Hau izan den moduan gure garapen pertsonal eta familiarra, MeitaiMaitieko garapena ere horrela izan da. Gure webgunean zein dendan topatuko dituzuen produktu guztiak guk erabili ditugunak izan dira, gure haurren hazieran behar izan ditugunak, inoiz ez ezertarako ez diren produktuak, ezta ere hamarka produktu behar irrealak betetzeko sortu direnak, momentu honetan haurrentzako produktu dendetan gertatzen den moduan.

meitaimaitie-nosotros-biokMeitaiMaitie gu bion proiektua da, biok gera bazkide, eskuz esku biok, Ander eta Gloria. Bakoitzak berea eskaintzen dio enpresari, eta erabat osatzen du bestea.

Gure familiaz aparte, dendan gehienetan Amaia Lazkano egoten da, Amaia Haur Hezkuntzan Diplomatua da, ume-eramailetan aholkatuko dizuena, baita ere telazko pixoihaletan, eta dendan ditugun produktu guztietan.
Dendan ere haur elikaduraren inguruko hitzaldiak ditugu, BLW Baby Lead Weaning Elikadura osagarrirako metodoa, Ainitzen Ondarraren eskutik, Giza Elikadura eta Dietetikan Diplomatua da.
Alazne Apalantza, Fisioterapeuta da, Obstetrikan espezializatua, erditze aurreko taldeak ditu gurean, erditze kontzientea eta mugimendua oinarritua lantzen ditu. Talde txikiak dira, eta bertan erditze aurrea, erditzea eta ondorena lantzen da. Eta hitzaldiak ere ematen ditu dendan Alaznek.
Ondoren elkar lan ezberdinak ditugu hitzaldietarako ere, Edurne Maiz, Giza Elikadura eta Dietetikan Diplomatua, Psikologian Lizentziatuak eta duela gutxi tesi doktorala defendatu duena elikadura neofobian. Naroa Martinez Suárez, Irakaskuntzan Diplomatua eta Pedagogian Lizentziatuak Haurrekin Heriotza nola landu argitzen digu.
Amane Emaginak, 3 emaginek osatzen duten talde bat da eta gurean tailer ezberdinak eman ohi dituzte, lehen sorospenez, erditze planaz, etab.
Azarotik aurrera, Laura Gutmanen formakuntza egiten ari diren bi psikologo ere izango ditugu, Izaskun Marañon eta Ainoa Astiazaran, lan taldeak eta hitzaldiak emanaz gurean, Laura Gutmanen lan sistema erabiliaz.
Eta guk, Ume-eramaile aholkularitza, telazko pixoihal aholkularitza eta Edoskitze Aholkularitza eskaintzen dugu.

Espezialista eta gai guzti hauek ere, gure haurren bizian behar eta topatu ditugunak izan dira.

Horrela osatzen da MeitaiMaitie, webgune bat baino gehiago, denda bat baino gehiago, aholkularitza bat baino gehiago, produktuak baino gehiago… Filosofia bat da MeitaiMaitie.
meitaimaitie-nosotros-denok2meitaimaitie-nosotros-surfmeitaimaitie-nosotros-bykay-ssc-classic meitaimaitie-nosotros-bykay-ssc-deluxe

Argazkiak: meitaimaitie-aitzibermarcos