Tailerrak

MEITAIMAITIE DENDA

2014ko maiatzaren 16an MeitaiMaitiek denda-zentro ireki zuen Zarautzen. Non alde batetik denda dugun, orain arte webgunean izan ditugun produktuekin eta beste produktu berri gehiago. Betiko moduan, produktu guztiak guk erabiltzen ditugunak dira, gure seme eta alabarekin erabili ditugunak eta erabiltzen ditugunak, gustukoak ditugunak eta egunerokoan laguntzen digutenak.

Beste aldetik, MeitaiMaitien espazio ireki bat dugu non aktibitate anitzak antolatuko ditugun, hileroko ume-eramaile tailerrak, gNappies pixoihal tailerrak, familia gosariak, ama taldeak, hitzaldiak, ikastaroak, etab.

Gure gogoa, urte hauetan zehar zuek denok proposatu dizkiguzuen aktibitateak antolatzea da, faltan botatzen zenituzten gauzak antolatzea. Eta noski, irekiak gaude edozein ideia izango bazenute guri helaraztean, eta ikusiko dugu ea antolatu dezakegun.

 

Dendako ordutegia:

ASTELEHENetik OSTIRALera: 17:00-20:00

LARUNBATetan: 10:30-13:30


MeitaiMaitie Denda
Kale Nagusia 1
20800 Zarautz
Gipuzkoa
Telf: 635 700 986 – 627 418 907


ZER DA UME-ERAMAILE TAILER BAT?

Tailer batetan gurasoak elkartzen gara gure umeekin, jaio badira, edo beste edozein pertsona interesa duena. Eta postura, ergonomia, Ume-eramaile ezberdinak, nola eraman umea, nola ez eraman umea… gaieri buruz hitz egiten dugu.

5 urte baino gehiagoko esperientzia dugu, gure seme eta alaba eraman ditugulako eta eramaten ditugulako, eta 3 urte baino gehiago daramatzagulako ume-eramatearen aholkulari izaten, ehunka familiari lagunduaz ume-eramaileekin, posturekin, arazoak… Esperientzia arlo garrantzitsu bat da ume-eramatean, jende asko datorrelako arazoekin edo galderekin eta erantzun hoberena topatu behar da egoera eta familia bakoitzerako.

LANTZEN DIREN GAIAK

–          Umearen anatomia, jaiotzen denetik oinez hasten diren arte, Kanpo Haurdunaldia, umea gainean eramatearen garrantzia, etab.

–          Umearen adinaren arabera ume-eramaile guztiak azaltzen ditugu eta baita ere estalkiak

–          Nahi duenak ume-eramaileak proba ditzake bere umearekin edota panpinarekin

–          Eta edoskitze, erditze, haurdunaldi, haziera, bakoitzaren arazoak, beldurrez hitz egiteko tarte lasaia. Hitz egin ahal izateko espazio bat, kontsultak egin…

ZER DA gNappies PIXOIHAL TAILER BAT?

Tailer batetan gurasoak elkartzen gara gure umeekin, jaio badira, edo beste edozein pertsona interesa duena. Eta gNappies pixoihal sistemaz hitz egingo dugu. Bertako guztiek pardelak ikusi eta ukitzeko beta izango dute.

gNappies pixoihalez hitz egingo dugu eta hauek erabiltzeko hiru arrazoiez: dirua aurreztea, umearen osasuna eta ingurugiroa.

NOR ETOR DAITEKE?

Edonork etor dezake tailer batetara, mundu guztiari irekiak daude.

Posible bada, jendea familian etortzea dugu gustuko, hau da bikotearekin eta umeekin baldin badituzte.

Tailer batetara joateko momentu egokiari buruz, edozein da ona, baino haurdun bazaude, erditu aurretik etortzea gomendatzen dugu. Haurdunaldian lasaiago zaudelako, eta hobe delako erabakiak lehenago hartzea eta gauzak prest izatea.

Tailerrak dohainik dira, eta gure dendako material ia dena izaten dugu bertan, nahi duenak inongo konpromiso gabe erosi nahiko balu.

NOLA ETORRI TAILER BATETARA

Izen ematea beharrezkoa da, webgunean “Tailerrak eta Hitzaldiak” produktuan, lekua hartuaz dohainik diren tailerretarako eta sarrera erosiaz ordainduta diren hitzaldietan.

Ordainduta diren tailerrek kasuan, diru hori berreskuragarria da, tailerreko egunean bertan dendan edozein produktu erosterakoan.