Laura Gutman

Laura Gutman argentinarra da, famili terapeuta eta idazlea

Dagoeneko hainbat liburu idatziak ditu amatasuna, aitatasuna, lehen loturak, babes emozional eza, adikzioak, indarkeria eta bakoitzarenganako bilakuntza prozesurako aholkularitza metodologiari buruzkoak. Argentina zein Espainiako hainbat aldizkaritako kolaboratzailea delarik. “Crianza” zuzentzen du, Buenos Aires Hirian egoitza duen instituzioa, “Escuela de Capacitación Profesional” formakuntza eskola bertan duena eta profesional talde bat bertan gurasoei laguntza ematen diena.

Guk asko jarraitzen dugu andre paregabe hau, bai bere liburu eta artikulu guztiak irakurriaz eta urtean bitan espainan egiten dituen konferentzietan. Azkena Otsailak 24an izan zen Bilbon, eta bertan izan ginen famili osoa, emakume honen jakituri guztitik zatitxo bat gureganatzeko intentzioz. Berarekin pertsonalki egoteko ohorea izan dugu eta antolakuntzan parte hartu ere, eta esan dezakegu bera izan dela gure bikote eta familia bizitza den bezalako izatearen arrazoia. Eskerrik asko Laura eta Sabrina!!!