Edoskitze Diskoak

Oihalezko pardelekin, toallatxo garbigarriekin, konpresa garbigarriekin… moduan, edoski diskoek ere badute bertsio garbigarria eta iraunkorra.

Kalitate handiagoko oihalezkoak dira botagarriak baino, ingurugiroa errespetatzen dute,  hondakin gutxiago sortzen dugulako hauekin eta ekonomikoagoak dira, gutxi batzuekin izaten dituzun ume guztiekin erabiltzerik izango dituzulako.

Guk Imse Vimse etxeko diskoak ditugu. Bi zatiz osatuak daude:

 

 

Barruko zatia, disko fin bat da, azalarekin kontaktuan jartzen dena, alde bat zetazkoa du, titia oso oso sensible ditugun garaitarako, eta beste aldea merino artile organikozkoa titia bero mantentzen dituena, horrela ez dira hodiak histen eta titiak hoztu eta minbera jartzea ekiditen du.

 

 

 

 

 

 

 

Kanpoko zatia, disko xurgatzailea da, kono formaduna, zeta-artilezkoaren ondoren jartzen dena da, kotoi organikozko franelaz eginak daude, oso xurgatzaileak.

 

 

 

 

 

 

 

Beti bi zatiak erabiliko ditugu, barruko diskoak, zeta-artilezkoak noizean behinka aldatzen dira, zikintzen direnean (bi egun edo…) eta hobe da uraz bakarrik garbitzea, xurgatzaileak aldiz, maiz aldatzen joango gara bustitzen doazen heinean eta garbigailuan garbitu daitezke, baino xaboi  gutxirekin pardelen moduan…

Bai zeta eta bai merino artilea ehun zoragarriak dira gure titiak zaintzeko.