Select Page

Hilerokorako

Oihalezko pardelekin, toallatxo garbigarriekin edoskitze diskoekin… moduan, hilerokorako osagarriek ere badute bertsio garbigarria eta iraunkorra.

Kalitate handiagoko oihalezkoak dira botagarriak baino, ingurugiroa errespetatzen dute, hondakin gutxiago sortzen dugulako hauekin eta ekonomikoagoak dira, gutxi batzuekin nahikoa duzulako bizi osorako.

Horretarako ditugu Moon Cup Kopa Menstruala, egunerokorako babesleak eta Erregular eta gaueko konpresak.

Moon Cup Kopa Menstruala

Azken aldian gehien erabiltzen den osagarria da. Pixkanaka ezagutzera ematen ari da eta egunetik egunera emakume gehiago gera tanpoiak ez erabiltzea erabakitzen dugunak.

Silikonazko kopa bat da 5zm luze duena, barnean ibiltzen da tanpoi baten moduan eta itxitura bat sortzen du zure bagina paretekin, horrela hileroko fluxua bertan jasoaz usain txarrak sortu gabe, eta odola xurgatu gabe, bere kasa joan dadin. Eta ez du inongo zuntzik uzten zure bagina barruan.

Kopa gutxienean 8 orduz behin aldatu behar da. Eta dugun odol kantitatearen arabera, maizago hustu beharko dugu edo ez. Gau osoan zehar ere izan dezakegu jarrita. Atera egiten da, komunean hustu, garbitu uraz bakarrik txorrotara azpian, eta berriro ere jartzen da (berdina). Etxetik kanpo bagaude, eta komunean ez badago lababorik, nik ur botilatxo bat eramaten dut, kopa husten dut komunean eta botilatxoko urarekin garbitzen dut.

Hilerokoen artean esterilizatu egin daiteke.

Jartzeko eta kentzeko erreza da, niaz eta denoi, lehen bi alditan kosta egin zaigun, ohitu arte. Gehien bat ateratzea kostatzen da, baino trukua hartu arte.

Garbia eta erosoa da. Ez da ezer nabaritzen barruan daramazunean, oso egokia da kirola egiteko, igeriketarako, yoga egiteko, dantza, bidaiatzeko… eta nire ustez abantaila handiena usainean dago. Ia guztiz desagertzen direlako gorputzako usaiak berau daramazunean. Nik gehien udaran nabaritzen dut, deserosoen sentitzen nintzen garaia zelako udara hilerokoaren gaiarekin.

Kopak soka moduko bat dauka behe-aldean, bakoitza ezberdina garenez, batzuek hori moztu behar izaten dute. Ez ezazu proba egin gabe moztu, jarri, eduki denbora batez eta beharra ikusten baduzu mozteko, moztu pixka-bat, berriro ere proba egin eta behar ezkero moztu gehiago.

Jartzeko, goialdetik tolesten da, barrua sartu eta barruan bakarrik irekitzen da.


Bi tamaina daude:

A – 30 urte baino gehiagokoak eta umea izan dutenentzat

B – 30 urtez bekoak umerik izan ez badute.

Higienikoa da, erosoa eta ekonomikoa, zergatik 6 hilabetetan tanpoi eta konpresetan gastatzen duzuna baino gutxiago balio du. Eta hondakin gutxiago sortzen duzu eta ingurugiroari laguntzen diozu.

Egunerokorako babesleak

Gustuko baduzu egunero babesleak erabiltzea hauek dira egokiak zuretzat, edota Kopa Menstruala erabiltzen duzunean beharrik baduzu.

Kotoi organikoz egindako franelaz eginak daude. Bi hegoetan duten zierrez lotzen dira zure kuleroetara.

Oso leunak dira eta hauek dira egokienak azala oso sensiblea duten emakumeentzat edota babesle komertzialei alergia dienentzat.

Oihalezko pardelen moduan, garbigailuan gartzen dira oso xaboi gutxirekin.

Ez dute geruza bustiezinik konpresen modura, horregatik egunerokorako dira edota kopa menstrualarekin ibiltzeko eta ez hilerokoarekin.


Erregular eta gaueko konpresak

Konpresa komertzialak bezalakok dira, baino kotoi organikozko franelaz eginak daude. Egokienak dira azal oso sensiblea duten emakumeentzat edota konpresa komertzialei alergia dietenentzat.

Barruan geruza bustiezin bat daramate, zure kuleroak inoiz ez zikintzeko. Hegaletan duen zierre txikiarekin zure kuleroetara lotzen dira, oso erosoak eginaz.

Garbigailuan garbitzen dira oihalezko pardelen moduan xaboi gutxirekin.

Bi tamaina daude, erregularra edo estra luzeak gauerako.