Select Page

Edoskitzea Ume-eramailetan

Ume-eramaile batean edoskitzeak ez du zertan zaila edo deserosoa izan behar. Fular elastikoek errez eta egoki titia ematen laguntzen dute, diskretuki ere, zutik eta ibiltzen ere. Bere oihal elastikoari esker, ez duzu ume-eramailea kendu ezta askatu beharrik titia emateko! Sorbalda batetik jaistea nahikoa da umea posizioz aldatu eta eroso edoskitzeko. Lasaitasun gehiago nahiko bazenu nahikoa da oihala luzatu eta umeari burua estaltzea.

  • Titi handiko amak titi bat heldu edo eskuz altxatzeko beharra izaten dute. Naiz eta ez izan erabateko “esku librea”, gutxienez lagundu egiten du besoan pisu gutxiago izaten eta lasaiago mugitzen eta edoskitzen.
  • Gerta daiteke ere laguntza behar izatea umearen buru zein gorputza heltzeko titia emateko orduan umea oso txikia bada.
  • Pixka bat saiatu eta gero, segituan ikasiko duzu fular elastikoaz titia ematen, honek askatasuna ematen diolako amari eta alaitasuna umeari. Benetan ez da dirudien bezain zaila!

Ama edoskitze artikuluak eta dokumentuak  Dr. Jack Newman Dr. Jack Newman MD-en eskutik

Jakituria biltegi bat da ama edoskitzearen gaiekiko. Munduko mediku moduan lan egin du Sudafrikan, Amerika Erdialdean eta Zeelanda berrian. Mediku jefe lana utzi zuen larrialditako zerbitzuan eta horren ordez bere bizia edoskitzen duten amei laguntzeko ematea erabaki zuen. Lehen Ama Edoskitze klinika sortu zuen Kanadako ospitale batetan duela 20 urte baino gehiago. UNICEF-ek umeen lagun diren ospitaleen (Zumarraga, Gipuzkoa) kontsultore moduan hartu zuen eta Afrika Mendebaldean eta Kanadan egon zen ospitalean aztertzen.

Dr. Newmanek profesionalentzat eta gurasoentzat edoskitzerako laguntza gida bat kaleratu zuen,  Guía Dr. Jack Newman de lactancia materna izenekoa.