Umea gainean eramatearen onurak

Zure eguneroko bizian umea integratzeko modu egokiena da umea gainean eramatea. Ez da bakarrik praktikoa izatea, baizik eta zure eskuetan dagoen inguru goxo eta onuragarriena eskaintzen ari zarela.

Eramanak izan diren umeak:

  • Gehiago ikasten dute – ez da gehiegi estimulatuak daudelako, baino lasaiagoak dira eta erneago egoten dira, eta hori da egoerarik hoberena nerbio-sistema garatzeko.
  • Exterogestazio aldia errespetatzen da, askotan baztertzen dena – ume osatzez bukatu gabe jaiotzen da, eta beste 9 hilabete eta urtebete artean behar ditu bere kabuz mugitzen hasteko.
  • Lehenago izango dira independente – zure umea maitatua eta aintzakotzat hartua sentitzen denean, badakite zu hor zaudela beraien beharrak asetzeko eta fidakorrago izango da. (American Anthropologist research)
  • Erantzun fisikoak osatzen dira – gorputz trebetasun, koordinazio, oreka zentzua, etab. hobeak dituzte zurekin mugitzen direlako, eta zu mugitzen zaren bezala. (reserch on PubMed)
  • Lasaiagoak dira – zure umearengandik gertu zaudenean eta bere beharretara azkar erantzun dezakezunean ez dago beharrik urduri egoteko!
  • Negar gutxiago egiten dute – estres hormona gutxiago isurtzen dituzte gutxiago negar egiten dutelako, eta horrek esan nahi du umea zoriontsuago eta lasaiago dagoela. (The American Academy os Pedriatrics’ reserch)
  • Munduaren ikuspegi hobea dute – aulkitxoan doazen umeak hanken alturako ikuspegia dute… Eramanak direnak mundua gure altueratik ikusten dute.
  • Hobeto lo egiten dute – umeak lehenago lokartzen dira eta lo aldi luzeagoak egiten dituzte (Harvard University research)
  • Sineskorrago sentitzen zara zurekiko – lasaiago zaude jakinda zure umeak beharren badu segituan erantzungo diozula.
  • Segurtasunez ibili dezakezu edozein leku eta eremutan – naiz eta lurra irregularra izan, mendian izan, eskaileratan, jende pilaketak dauden lekuetan, obrak… ez daude oztopo arkitektonikoak ume-eramaileekin.
  • Oso eroso da euria egiten duenean – ez duzu burbuiladun aulkitxoa bultza beharrik, aterkia heldu… asko errazten du etxetik irtetea egun euritsuetan.
  • Modu diskretuan eman dezakezu titia – umea gainen daramazulako eta ez duzu eseri beharrik ezta umea aulkitxotik ateratzen hasi beharrik.
  • Errefluxu, botaka aldi eta kolikoak ekiditen ditu – zutikako posizio eta etengabeko mugimendu leunak digestioa erraztu du eta aulkitxoetako etzandako posizioak sortu ditzaken arazoak ekiditen dira umea eramanda.
  • Zure beste seme-alabei kasu egiten diezu – eskuak libre izatean, mugitzeko askatasuna izatean, zure beste seme-alabekin hobeto molda zaitezke parkean, kalean… umea besoetan izan gabe.

Zure seme-alaba maitatua eta seguruago sentituko da. Zu zeu fidakor eta askeago sentituko zara.

Eta denetan hoberena…

ZURE ESKUAK ASKE DAUDE! Sukaldatzen egon dezakezu, erosketara joan, margotu, ibilaldi batetara joan, erratza pasa, liburu bat irakurri, ibiltzera joan… umea utzi gabe.

Umea eramanaz aukerak amaigabeak dira. Hauteman zergatik egunetik egunera jendeak gehiago erabiltzen dituen ume-eramaile ergonomikoak!!!!

NAC Inc-ek utzitako idatzia da, berezko idatzia ikusteko.