Amatasun sena, ba al da?

Mai 12, 2011

Seme edo alaba bat babesteko, zaintzeko, elikatzeko eta itzalpetzeko “sena”, ume hori den neurrian bakarrik eman daiteke eta berarekin maitasun erlazio bat dugun bitartean.

Baino orain, amatasun sena behar dugu haurdun geratzeko? Ez, behin betiko ez, ez du zer ikusirik batak bestearekin. Haurdun geratzen gera ugalkor edo emankor garelako, gizon batekin kontaktu sexuala izan dugulako eta gizakiaren naturaren parte delako. Sena beranduago azaltzen da, umea jaiotzen denean. Momentu horretatik aurrera, ume bat dago amaren zaintzak behar dituena gure maitatzeko ahalmena esnatzen duena.

Baino behin umea jaio dela, beti azaltzen da amatasun dena? Zergatik ama askok ez dugu “hori” sentitzen gure seme edo alabarekiko? Zergatik zaindu eta itzalpetzeko gaitasuna gure bizian jaso dugun errepresio sexualarenpean dagoelako, gure haurtzaroan jaso dugun babes ezaren araberakoa da eta gaur egun oraindik dauden eta gure izakera sortzen duten moral, errepresio afektibo eta gogortasunaren araberakoak. Hau da, behin benetako umea besoetan dugunean, orduan dugun edo ez dugun zaintzeko gaitasunarekin topo egingo dugu, gure historia emozionalaren araberakoa, normalean erregistro argi bat ez dugun harren honetaz. Dena den, amatasun funtzioa ikasi egin daiteke kanpoko erreferentzietatik, beti ere onartzen badugu zail egiten zaigula umearen eskaeretara erantzutea.

Munduko zoologiko guztietan, jakina da edozein ugaztun eme kaptibitatean hezia, sortu eta umea izateko aukera gutxi izango dituela. Behin lortu badu, zaila da bere bezala “onartzea” eta seguruenik arazoak izango ditu berau edoskitzeko eta zaintzeko. Baino zoologikoko zaintzaileek lagunduko dute, eta normalean umea bizirik aterako da.

Sentitzen ditut konparaketa hauek, baino emakumeoi antzeko zerbait gertatzen zaigu: haurdunaldiak gure barne jakinduriatik at pasatzen ditugu eta ondoren kaptibitatean erditzen dugu: lotuta, zulatuak, mehatxupean eta beldurtuta. Orduan logikaz, jaiotza gertatu eta jarraian, umea ezagutzen ez dugula geratzen gara. Amak esfortzu intelektual bat egin dugu gure seme edo alaba gure bezala onartzeko, errudun sentituaz eta lotxaz barrutik pentsatuaz agian ez dugula “amatasun sena” baliotsu hori.

Izan al dezake ama batek aparteko fluidotasuna umearen beharrei erantzuteko intuizioz? Bai, noski, baino haurtzaro bikain batetik eratorri behar du! Nahikoa babes, gorputz kontaktua, hitz goxoak, begirada esklusiboa, titia, prestasun emozionala eta argibide jaso badugu gure haurtzaroan, askozaz errazagoa da ume txikiaren beharretara erantzutea instintiboki. Alderantziz, kanpoko laguntzak behar ditugu maitasunera zuzendu gaitzaten, eta aurreiritziez asko gaitezen.

Laura Gutman.

También te puede interesar

Familia Ugariak – Erditze Anitzak

Familia Ugariak – Erditze Anitzak

Meitaimaitien familia ugariak eta erditze anitzak izan dituzten familiak izan nahi ditugu kontuan, horregatik, familia hauek %10eko deskontua izango dute. Beherapen hau izan ahal izateko erakutsi edo emailez bidali beharko diguzue Familia Liburua eskaneatuta...

read more
Udaberria eta haurren alergiak

Udaberria eta haurren alergiak

Udaberriarekin batera, naturaren berpiztea, egunen luzatzea eta kontsultetan alergia kuadroak maizago ikusten hasiko gara. Alergiak era desberdinetan azaltzen dira, baina udaberrian polenaren eraginarengatik 2 kuadro alergiko...

read more
Esti Arri

Esti Arri

PORTEOA, UME ERAMAILEAK, AMATASUNA, AITATASUNA… “Noski, horretara ohitu duzu eta!” Hauxe da gure semea jaio denetik sarri sarri entzun behar izan dudana/duguna porteatu izan dugunean. Hasieratik erabili dugu fular elastikoa porteatzeko, baita kalerako paseatzeko...

read more

Teléfono y whatsapp

624 27 64 85

EMAIL

info@meitaimaitie.com

NEWSLETTER

Subscríbete a nuestra newsletter y te informaremos de novedades, promociones y ultimos post de nuestro blog
Nosotros

MeitaiMaitie nació de la necesidad de compartir una forma de entender la crianza y el porteo. Hoy, sin embargo es ya parte nuestro proyecto de vida. Un proyecto que ha ido creciendo y evolucionando.

Copyright 2023 – Developed by anfora.net

MEITAI MAITIE